m24 - Udal eta foru hauteskundeak

Publizitatea

Hauteskunde Kaiera

19:42
M27

20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak. Lehenik eta behin parte-hartze datuak emango ditu Generalitateak. Boto zenbaketa 20:30etik aurrera hastea espero da. Bi orduren buruan jakingo da Kataluniako gizartearen gehiengoak Espainiatik independente bihurtu nahi duen.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

18:44
M27

Lurralde guztietan hazi da %6 baino gehiago arratsaldeko parte hartze datua 2012ko bozekiko, eta guztietan gainditzen du %60a.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

18:10
M27

Ia %7 hazi da parte hartzea 17:00etarako, 2012ko hauteskundeekiko alderatuta.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:44
M27

18:00etan ezagutaraziko dute 17:00etara arteko parte hartze datua. 13:00etarako, 2012an baino %5 hautesle joan dira botoa ematera.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:32
M27

Sant Cugat del Vallesen pintaketak egin dituzte Espainiaren batasunaren alde.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:27
M27

Ikusgarriak dira botoa emateko sortu diren ilaren argazkiak. Bartzelonako hautesleku batekoa da hau.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:19
M27

Martin Aranburu politologo eta CatDem fundazioko kidearen arabera, parte hartze datuaren hazkundea aintzat hartuta, 1.897.000 boto behar ditu independentismoak. Iazko azaroaren 9an, 1.861.753 lagunek bozkatu zuten bai-bai.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

21:27
M25

UPNk barneratu du datorren legealdian ez dela Nafarroako Gobernuan izango. Esparza prest azaldu da oposizio "gogorra" egiteko. Informazio zabalagoa, hemen.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

18:53
M25

Ahal Dugu indartsu sartu da erakundeetan foru hauteskundeen bidez; Gipuzkoan, esaterako, sei batzarkide eskuratu ditu. Juantxo Iturria Gipuzkoako hautetsiak esan du Ahal Duguk Batzar Nagusietatik egingo duela lan etxegabetzeen eta ustelkeriaren aurka; gardentasuna aldarrikatu du "Bidegi bezalako auzien inguruan egia ezagutu dadin".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

18:21
M25

Gainerako indar politikoekin negoziazioak abiatzeko batzordea nork osatuko duen jakinarazi du Geroa Baik: Manu Aierdik, Koldo Martinezek, Itziar Gomezek eta Uxue Barkosek. Jada jarri dira harremanetan beste alderdiekin.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

Emaitzak

Herrialdeka

Herriz herri

Mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Publizitatea