Konponbideari begira

Sufrimendu guztiak aintzat hartuko ditu Jaurlaritzaren Bake Planak

2013-06-12

Torturaren inguruko ikerketa eta biktima guztien aitortza jaso du, besteak beste, Bake eta Bizikidetza Planaren zirriborroak Legebiltzar taldeei akordiorako hiru proposamen helarazi dizkie Jaurlaritzak. Plana: http://www.berria.eus/agiriak/ikusi/1149/

Bide berrien xerka

2013-05-28

Formula berriak saiatzeko eskatu du Gizarte Foroak, ausardiaz jokatzeko eta aldebakarreko urratsak egiteko. EPPK-k eta ETAk begi onez ikusi dituzte orain arte antzeko foroek egin dizkieten gomendioak.

Hamabi gomendio bake prozesuak bidea egin dezan

2013-05-28

Gizarte Foroko ondorioak aurkeztu dituzte Lokarrik eta Bake Bideak, Aieten. Egindako mina aitortzeko gomendatu diete presoei, "konponbide integrala" has dadin; estatuei, berriz, sakabanaketa amaitzeko.

Armarik gabeko euskal separatistak

2013-05-05

ETA erakunde sortu berriari buruz informazio asko eta zehatza zuen polizia frankistak. Buletinen arabera, oraindik antolaketa lanetan ari ziren.

Polizia agirien arabera, DRILek hil zuen Begoña Urroz haurra, ez ETAk

2013-05-05

1960an Begoña Urroz haurra hil zen atentatua DRILek egin zuela dioten polizia txostenak eskuratu ditu estreinakoz Xavier Montanya kazetariak. Hilketa ETAri leporatzen dion tesia heldulekurik gabe uzten dute agiriek. Igandea gehigarriak gaur argitaratu duen erreportajea da hau.

Ereindako haziaren esker ona

2013-04-27

Arnaldo Otegiri eta Jesus Egigureni eman diete Bakearen Gernika saria; Otegi preso dutela eta, bi sarituen alabek jaso dute. Politika "hizki handiz" egiteko esan du Otegik gutun baten bidez; alderdikeriak baztertzeko.

Europako erakundeen giltza

2013-03-28

«Blokeo egoera» gainditzen laguntzeko eskatu dute Europako Parlamentuan, euskal gatazkari buruzko mintegi batean. Adierazi dute presoak prozesuaren parte direla eta gizarteratzea bultzatu behar dela.

Argazkiak: 2011ko urriaren 17tik

Euskal presoen eskubideen alde Kalera Kalerak deitutako manifestazioa, Bilbon