2014-12-05
Hirurehun ordezkari instituzional, politiko eta sozialek bake prozesuaren aldeko manifestu bat aurkeztu dute, senatuan. Aieteko bide orria babestu dute, Mexikon eta Uruguain bezala
2014-11-30
Jaurlaritzak hogei neurri proposatu ditu, zigor eta espetxe arloan «salbuespena» gainditzeko
2014-10-25
Ipar Euskal Herriko ia eremu politiko osoak proposamen garrantzitsu bat plazaratu du. Gatazkaren ondorioetan Frantziari ETArekin ados jartzeko eskatu diote. «Esparru instituzional berezia» nahi dute
2014-10-03
Hitzeman programan sartzeko, «bake eta bizikidetzaren» aldeko adierazpen bat onartu beharko dute presoek. Haien «autokritika» nahi du Jaurlaritzak, damurik eskatu gabe
2014-07-20
«Konfrontazio armatutik konfrontazio demokratikora» igarotzeko berrantolatzen ari dela azaldu du.
2014-07-18
Horretarako «borondatea» dagoela egiaztatu dute eragile politikoekin eginiko bileretan. Urratsak noren aldetik etorriko diren ez dute zehaztu Powellek eta McGuinnessek.
2014-07-17
Egoera «desblokeatzeko» aukerak aztertu dituzte Jonathan Powell eta Martin McGuinness bitartekariek eragile politikoekin. «Aurrebaldintzarik gabeko elkarrizketak» galdegin ditu Sortuk.
2014-06-17
"Euskal preso eta iheslari guztien etxeratzea ahalbidetuko duen sare herritar bat ehuntzea" du helburu.
2014-06-07
Uruguaiko politikari eta gizarte eragile ugarik topaketa egin dute parlamentuan, eta gatazkaren konponbidea eskatu dute.
2014-03-23
'Herria dugu arnas' lelopean elkarretaratu dira 80tik gora iheslari politiko Lapurdin, Arrangoitzen, itzuleraren berri emateko. Erran dute herriaren esku dagoela bueltatze mailakatua «zentzuzko epean» antolatzea.
2014-03-12
Gaixotasun larriak dituzten presoak eta 70 urtetik gora dituztenak aska ditzatela galdegiten ari dira astelehenaz geroztik Gainerakoek Zaballara edo etxetik gertura aldatzeko eskatuko dute, txandaka
2014-02-22
ETAk erabileratik kanpo utzi eta zigilatu dituen arma eta lehergaien zerrenda zabaldu, eta egiaztatze bideoa erakutsi du NEBk. Eragile politiko eta sozial denen babesarekin erabateko desarmea lor daitekeela uste du.
2014-01-12
Euskal Herrian egin den protestarik handienetakoa ikusi zen atzo Bilbon: 110.000 lagun, Udaltzaingoaren arabera EAJ eta Sortuko ordezkaritza handi bat izan zen konponbidearen aldeko mobilizazioan
2014-01-11
EAJ, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba, Geroa Bai, ELA eta LABek manifestazioa antolatu dute: Bilbon, 18:00etan, Casillatik abiatuta. Tantaz Tantak antolatutako mobilizazioa debekatu egin du Auzitegi Nazionalak
2014-01-09
Zortzi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak, eta haien etxebizitzak eta abokatuen Bilboko eta Hernaniko egoitzak arakatu ETAren eta «haren presoen» arteko zubi lana egitea egotzi diete atxilotutako lagunei
2014-01-05
EPPKren bitartekariek eta hilabete hauetan askatu dituzten preso ohiek osatutako 80 kideko multzoak EPPKren bidea babestu du. "Blokeoa" gainditzeko, elkarrekin jarduteko eskatu die herritar, alderdi eta instituzioei
2013-12-29
Euskal Herriratzea modu mailakatuan eta konpromiso indibidualekin nola egin aztertzeko prest agertu dira EPPK-ko kideak. Foro Sozialaren gomendioak onartu dituzte, eta betetzeko bidean urratsak iragarri.
2013-10-22
'Parot doktrina' aplikatuta Giza Eskubideen Aldarrikapeneko 5.1 artikulua eta 7.a urratzen direla berretsi du Estrasburgoko Auzitegiak Ines del Rio «ahalik eta azkarren» askatzeko eta 30.000 euroko ordaina emateko esan du
2013-10-18
"Blokeo egoera" gainditzen laguntzeko prest azaldu dira Euskal Herriko Bakearen Aldeko Kontinenteko Topaketan. Latinoamerikako hamabi presidente ohi eta bi Nobel saridun daude sustatzaileen artean.
2013-10-01
Herrira-ren egoitzan bilduta zeudela atxiki dituzte horietatik 11, Hernanin; ETAkoak izatea egotzi die guztiei Eloy Velasco epaileak Atxilotuak ez dituzte inkomunikatu, eta batzuk atzo bertan iritsi ziren Madrilera