Baionatik Parisera, batera
2015-06-11
Agerikoak dira Frantziak euskal gatazkan izandako parte hartzearen datuak: atxiloketak, estradizioak... Konponbidean ere esku har dezan, lan zabala egin dute Iparraldeko eragileek.
2015-06-11
Agerikoak dira Frantziak euskal gatazkan izandako parte hartzearen datuak: atxiloketak, estradizioak... Konponbidean ere esku har dezan, lan zabala egin dute Iparraldeko eragileek.
2015-06-11
Bakearen aldeko konferentzia humanitarioa eginen dute gaur Parisen. Eragile ugari bertaratu da Euskal Herritik. Biktimek ere parte hartuko dute
2015-05-29
Espainiako Barne Ministerioaren arabera, armagabetzeaz arduratzen den ETAren egitura tekniko-logistikoaren kontrako operazioa izan da. Bi lagun atxilotu dituzte.
2015-05-08
Jaurlaritzak horren inguruan zabaldutako agiria «konfrontazio politikorako» tresna dela salatu du. Lau hilabeteotan ETArekin harremanetan jarri ez izana aurpegiratu dio. Nolanahi ere, prozesua ikusmira eraikitzailetik hartzeko deia egin du
2015-04-28
EH Bilduk bakerako euskal bidea aurkeztu du. Lehentasuna presoak eta ETAren desarmatzea ditu. Jaurlaritzak eskatu dio proposamenak legebiltzarrean egiteko. Proposamena: http://www.berria.eus/dokumentuak/dokumentua1439.pdf
2015-04-02
Zuzendu programarekin «zauriak itxi» eta «konfiantza gabeziak» gainditu daitezkeela dio Urkullu lehendakariak. ETAren jardueraz «balorazio kritiko eta argia» egiteko eskatu dio ezker abertzaleari
2015-04-01
Auzitegiko Espetxe Zaintzarako epaileak argudiatu du lekualdatzeen gaia ez dela bere eskumena. Berari presoen eskubideak bermatzea dagokiola esan du, eta ez dela eskubiderik urratzen ari
2015-03-26
Guardia Zibilak Etxerat-eko eta Jaiki Hadi elkarteko lau kide atxilotu ditu. «ETAren kartzeletako frontearen» aurkako operazioa dela dio Barne Ministerioak. Komunikatuta eraman dituzte Madrilera
2015-03-25
"Presoak kaleratzeko aurreko pauso gisa" aldarrikatu dute euskal presoak Euskal Herrira ekartzea. Brian Currinek dio Europako instituzioek armagabetzean parte hartzeko modua bilatu behar dela
2015-03-01
Elkarri-k 1995eko martxoan antolatu zuen, Bilbon, I. Bake Konferentzia. EAJ, HB, EA, IU eta UA izan ziren. Ez zuten akordiorik lortu, baina Mariano Ferrer moderatzaileak dio hurrengo urteetarako bide bat erakutsi zuela topaketak.
2015-03-01
Herritar sareak datorren larunbatean bukatuko du bederatzi urteko ibilbidea, Bilbon ekitaldi bat eginda. Lehenengo urteetan, kontsultaren alde aritu zen; gero, bake prozesuan murgildu da, batik bat Brian Currinekin elkarlanean. Lokarriren legatua gordetzeko elkarte bat sortuko du.
2015-03-01
Lokarriren bukaera dela-eta bake talde sozialek zer lan egin duten eta gaurko egoera nola ikusten duten aztertzeko, mahai baten bueltan elkartu ditu BERRIAk Fabian Laespada (Bakearen Aldeko Koordinakundea), Teresa Toda (Nazio Eztabaidagunea), Jesus Loza (Buesa fundazioa) eta Paul Rios (Lokarri).
2015-02-21
Vicenç Fisas (Bartzelona, 1952) Bakearen Kulturaren Eskolaren sortzaile eta zuzendariak erantzukizunak banatu ditu desarmatze prozesua dagoen egoerarengatik. ETAri urrats handiagoak egiteko eskatu dio; gobernuei, esku hartzeko; eta gizarteari, «proaktiboago» izateko.
2015-02-21
2011ko urrian ETAk jarduera armatuen etetea iragarri zuen, eta 2014ko otsailean beste mugarri bat jarri zuen desarmatze prozesuaren hasiera erakutsiz. Urtea bete da gaur. Arantzaz betea izan da lan horretan dabiltzanentzat, baina nazioartean eta gizartean prozesuarekiko babesa sendotu da.
2015-01-28
David Bieter Boiseko alkate euskalduna Barack Obama AEBetako presidentearekin egon zen joan den asteazkenean. Euskal Herriaz hitz egin zuten, baina ez ziren sartu kontu politikoetan.
2015-01-28
Euskal Herriko prozesurako egokitutako Peace programa beharrezkoa ikusten du Izaskun Bilbao EAJko europarlamentarioak (Bermeo, Bizkaia, 1961), baina uste du Euskal Herrian eta Europan ez dela nahikoa lan egiten ari hori lortzeko.
2015-01-28
Sortuk Europan duen ordezkarietako bat da Igor Zulaika (Barakaldo, Bizkaia, 1985). Haren ustez, nazioartearen inplikazioak berebiziko garrantzia dauka, besteak beste, Espainiako Estatuaren jarrera «higatzeko».
2015-01-28
Bart Ekuadorko politikagintzako eta gizarte zibileko ordezkaritza garrantzitsu batek eman dio babesa Euskal Herriko bake prozesuari. Nazioarteko sostenguek ere ez dituzte Espainia eta Frantzia mugitu. BABESAREN MAPA: http://www.berria.eus/dokumentuak/dokumentua1400.pdf
2015-01-13
16 lagun atxilotu dituzte: 12 abokatu eta Herrira-koak izatea egotzi dieten lau lagun. LABen egoitza, abokatuenak eta 'herriko tabernak' miatu dituzte. Gaur edo bihar deklaratuko dute atxilotuek auzitegian
2014-12-23
Nazioarteko egiaztatzaileek desarmatzeak aurrera jarraitzen duela iragarri duen egun berean etorri da gobernuaren proposamena. EH Bildu, PSE, PP eta Sortuk kritikatu dute