2020-01-23
Thomas Lacostek 'Pays Basque et liberté, un long chemin vers la paix' dokumentala aurkeztu du Miarritzeko Fipadoc jaialdian. 1936ko gerratik honako "bakeranzko bidea" kontatu du. Filmean Frantziari mezu jakinak helarazi dizkiote Christiane Taubirak eta Serge Portellik.
2020-01-23
Antton Lopez Ruiz, Oihana San Vicente, Haimar Altuna eta Oihana Garmendia izan dituzte atxilotuak. "Terrorismoa goratzea" eta "biktimak umiliatzea" leporatu diete. Aske gelditu dira deklaratu ostean
2020-01-15
Proposamen gaurkotuaren arabera, euskal presoek ez dute gerturatu aurretik hasi beharko «gizarteratze prozesua», baizik eta etxetik gertu egon behar dute "gizarteratzeko"
2020-01-14
2018ko maiatzean desegin zen ETA, eta orduz geroztik euskal gatazkarekin lotutako zenbait ikus-entzunezko proiektu jarri dituzte martxan telebistek eta plataformek. Datozen hilabeteetan, ETArekin eta gatazkarekin lotura duten bi telesail eta bi dokumental saio estreinatuko dituzte.
2020-01-12
Mirentxin Gidariek euskal presoen senide eta lagunen bidaiak arindu ohi dituzte astez aste. Azken urteotan preso gutxiago baina urruntze eta sakabanaketa bera izateak, ordea, arazoa sortu die: bidaiak antolatzeko zailtasun gehiago, eta zulo ekonomikoa.
2020-01-12
Umeak amarekin espetxean bizi daitezke 3 urte bete arte, baina orduan, bereiztera behartzen ditu Madrilek. Xua Lasagabaster Urangak datorren igandean dauka data.
2020-01-12
Deitzaileen arabera, 10.000 lagun bildu dira, Frantziako Gobernuari euskal presoen gaian urratsak egitea eskatzeko. Paroten, Esnalen eta Haranbururen kasuak nabarmendu dituzte: "Etxean eta bizirik nahi ditugu"
2020-01-12
Milaka lagunek bete dituzte Bilboko kaleak euskal presoen giza eskubideen defentsan. "Euskal jendartearen aldarrikapena entzun" dezala eskatu dio Sare plataformak Espainiako gobernu berriari
2020-01-08
Funosasek eta Berhokoirigoinek baldintzapeko askatasuna jo dute "oztopotzat", eta bestelako formulak eskatu dituzte. Justizia trantsizionalaren mekanismoak landu ahal izatea aldarrikatu dute
2019-11-30
'Euskal disidentzia. Errepresioa eta espetxea' lana ondu du Euskal Memoriak. Fundazioaren arabera, 1936tik 80.000 euskal preso izan dira
2019-11-29
Espainiako gobernuburu ohiak Antena3 katean egin ditu adierazpen horiek. Biak iaz Txillarren kasik sei orduz bildu ziren.
2019-11-24
Sakabanaketak eragindako hamasei hilen memoria eta aitortza aldarrikatu du Etxerat-ek 'Gutun mezulariak' antzezlanarekin. Senideen «sufrimendua» islatu nahi izan du lau eskutitzetan
2019-11-22
Eskumuturreko elektronikoarekin aske uztea onartu du Parisek. Azaroaren 28an aterako da euskal presoa.
2019-11-12
Josu Urrutikoetxearen kontrako bina euroagindu eta estradizio eskaera aztertzen hasiko dira bihar Parisen, Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Gobernuak galdeginda hurrenez hurren, teknikoki dagokien bezala. Euroaginduak: gizateriaren aurkako krimenak (Barajas, 2006) eta 'herriko tabernak'. Estradizioak: Luis Herguetaren (1980) eta Zaragozako (1987) hilketak. Nolako funtsa dute?
2019-11-10
Egun, 33 iheslari eta bederatzi deportatu daude. Itzulera "mailakatua eta ordenatua" eskatu du
2019-10-30
Euskal presoa baldintzapean aske zegoen, joan den ekainetik. Hirugarren gradua onartu zioten, gaixotasun larria zuelako. Espetxetik irten eta gutxira hil den hirugarrena da, aurten
2019-10-17
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak gatazkaren ondorioei buruzko dokumentu batzuk ezagutarazi ditu. Besteak beste, 2017ko martxoan Urkulluk Rajoyri espetxe politika berriari buruz egindako proposamena, eta 2014-2017 artean euskal presoei igorritako gutunak.
2019-10-15
ETAren armagabetzeari eta desegiteari buruzko txosten bat aurkeztu du Sabino Arana fundazioaren mintegi batean. Bost lagunek indarkeriari buruzko lekukotasunak eman dituzte
2019-10-12
EPPK-ko kideek uko egin diote etorkizunean indarkeria erabiltzeari, eta eragindako mina aitortu dute. PSOE gobernuan denetik, kolektiboko zazpi kidek jaso dute halako baimena.
2019-10-09
Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak adierazi du Haranburu "arrisku bat" litzatekeela ETAk jarduera armatua berriz hartuko balu. Kasazio Auzitegira jotzea aztertzen ari dira