2011-10-23
«Independentista erradikalei» demokraziak ematen dituen tresnekin aurre egin behar zaiela esan du Alfredo Perez Rubalcabak. ETAk armak utzi ostean, emozioz betetako ekitaldia egin dute PSEko kideek Donostian
2011-10-23
Gernikako Akordioak zehaztutako bideari jarraituz, jardun armatuaren amaiera iragarri du ETAk. Duela urtebete sinatutako akordioak konponbide prozesuaren beste urratsak ere finkatzen ditu.
2011-10-23
Guztion gustuko konponbidea aurkitzea izango dela zailena adierazi dute eragileek, eta egin beharreko bide luzea nabarmendu. Herritar guztien partaidetza aldarrikatu dute hasi berri dugun aro berrian
2011-10-23
ETAren urratsa txalotu, eta Frantziari eta Espainiari elkarrizketak hastera dei egin die Gernikako Akordioak
2011-10-23
'Euskal Herriak konponbidea nahi du' lelopean, Gernikako Akordioak deitutako protestan milaka herritar izan dira, Bilbon. Ilusioa erakutsi dute manifestariek; kalera atera, adierazi eta mobilizatzeko gogoa
2011-10-23
ETAk armak uztea erabakita, aro berri bat hasi dela sumatu zuten atzo manifestaziora bildu ziren pertsonek. Hala ere, alde guztiek urratsak egin beharko dituztela uste dute.
2011-10-22
Jon Maia, Bernardo Atxaga, Leire Olaberria, Loli Astoreka, Iñaki Perurena, Laura Mintegi, Kirmen Uribe, Paxkal Indo, Gregorio Monreal eta Sagrario Aleman.
2011-10-22
Poliziaren indarkeriak eta gerra zikinak biktima zerrenda luzea utzi zuten 70eko eta 80ko hamarkadetan. Hildako gehienek ez zuten loturarik erakunde armatuekin.
2011-10-22
Espainiako Gobernuak orain konfiantza eraikitzeko «keinu humanitarioa» egin beharko lukeela dio.
2011-10-22
2011-10-22
Nazioarteak historikotzat jo du ETAren iragarpena; hala ere, egiteko asko dagoela ohartarazi dute.
2011-10-22
Cospedalek adierazi du «beste erremediorik ez zutelako» utzi dituztela armak etakideek: «Egin dutenaz harro daude».
2011-10-22
Frantziako presidenteak uste du «demokraziaren garaipena» dela ETAren erabakia; «behin betiko bakea» lortzea du xedea.
2011-10-22
Espainiako Gobernuak eta PSOEk goratu egin dute Poliziaren lana, ETAk horregatik utzi duelakoan indarkeria.
2011-10-22
Antonio Basagoitik uste du ezinbestekoa dela PSOEren eta PPren elkarlana ETA armak uztera behartzeko.
2011-10-22
Lehendakariak dio «pilota mundu guztiaren teilatuan» dagoela, eta «arduraz» jokatzeko deia egin du.
2011-10-22
Espainiako eta Frantziako espetxe politikak «180 graduko bira» eman behar duela nabarmendu du.
2011-10-22
Aieteko ebazpenaren lehen puntuak dioena beteta, orain Madrilen eta Parisen txanda dela adierazi du Zabaletak.
2011-10-22
Urizarrek dio gatazkaren konponbide «integralak» bakarrik ekarriko duela bake iraunkorra.
2011-10-22
Urkulluk adierazi du «denon arteko eta denontzako etorkizuna» eraiki behar dela eta, horretarako, guztien lana beharko dela. Alderdiko eta instituzioetako kargu nagusietan egon direnen lana goratu du.