Publizitatea

Albisteak

Ur ezezagunetara egindako hegaldia

2015-09-18
Ur ezezagunetara egindako hegaldia Ken Zazpikoak oso identifikatuta sentitzen dira errautsetatik birsortutako fenix hegaztiarekin, eta mitoaren grezierazko izena jarriko diote seigarren diskoari: 'Phoenicoperus'. Eñaut Elorrietaren iritziz, «oso desberdina» da besteen aldean.

Wagner, etenik gabeko eztabaida beti gaurkoa

2015-09-17
Musikagileari buruzko lau testu euskaratu eta hitzaurre bat gehituta argitaratu ditu Hedoi Etxartek 'Wagner auziaz' liburuan. Bildutako artikuluen egileak Wangermee, Clement, Zizek eta Badiou dira

Ariketa arduratsua

2015-09-16
Metrokoadroka kolektiboak eta Bide Ertzean-ek Joxan Artzeren azken bi liburuetako poesiekin osatutako ikuskizuna DVDan kaleratu dute

Alegatu bat eleberri eginda

2015-09-15
'Hiri hondakin solidoak' lana aurkeztu du Jon Alonsok. Beste kritika batzuen artean, euskararen gehiegizko arautzearen inguruko gogoeta jaso du. 'Lanbas' pertsonaia da, berriz ere, protagonista

Beste norbaitek hartu bitartean

2015-09-15
Hainbat musikari estatubatuarren moldaketez osaturiko disko-liburua ondu dute Lou Topetek eta Harkaitz Canok 'Abesti bat gutxiago'-n

'Ulises', azkenean euskaraz

2015-09-08
James Joyceren nobela laudatua euskaratu du Xabier Olarrak, hiru urteko lanaren ostean. Itzulpenean oinarrituta, antzerki lana emango du gaur Donostian Agerre Teatroak

Hiri hondakin solidoak

2015-09-05
Jon Alonsok (Iruñea, 1958) 'Hiri hondakin solidoak' nobela (Txalaparta) aurkeztuko du aurki. Egilearen aurreko hainbatetan bezala, Enekoitz Ramirez 'Lanbas' agertzen da nobela honetan ere, oraingoan Euskaltzaindian jasotako hainbat mehatxu ikertzen.

50. Durangoko azoka Kaiera

Publizitatea