2015-10-15
Bere bizitzan garrantzitsuak diren pertsonak gogoan, emakumezko oinazetsu batek dauzkan bakarrizketa dialogatuekin osatu du Jasone Osorok '12etan bermuta' nobela
2015-10-10
'Naiz' agerkari digitalean daukan blogean azken hiru urteotan aktualitateari lotuta ondutako saiakera gisako testuak berridatzi, eta 'Egunero egun ero' liburua osatu du Fito Rodriguezek
2015-10-09
Hautagaia zela jakinarazi ziotenean, 'Su zelaiak'-en egileak Jaurlaritzari esan zion ez zuela parte hartu nahi lehiaketan. Saiakerakoa Joxe Azurmendik jaso du, eta gazte literaturakoa, Yolanda Arrietak.
2015-10-08
Lisabo taldeko bateria jotzailea izan zen hastapenetik duela bi urte ingurura arte. Gitarra aldean hartuta egin du agerpena oraingoan, eta Nire izenarekin plazaratu du 'Hamabost' lana, bakarka, Bidehutsekin.
2015-10-07
Tere Irastortzak 'Mundua betetzen zenuten' poema liburua argitaratu du Pamiela etxearekin, bere ibilbideko hamaikagarrena. Tragikotasuna alboraturik, bizitzaren osagarritzat landu du
2015-10-03
Zura taldeak 'Egunkari ezkutua' diskoa kaleratu du,Txillardegiren eleberria langai izanik eta rock indartsuaren soinu lengoaiara itzuliz.
2015-10-02
Iaz Banden Lehia irabazi eta bigarren diskoa kaleratu du orain Larregi taldeak. Punka, rocka eta melodiak dira nagusi 'Pantomima' lanean
2015-10-02
Ingeborg Bachmann, Eugenio Montale eta Jorge de Senaren antologiak kaleratu ditu Susak Munduko Poesia Kaierak bilduman
2015-10-02
'Neguko egunerokoa' euskaratu du Oskar Aranak, Paul Austerrek bere buruarekin "baketzeko" idatzitako lan pertsonala
2015-10-01
Durangoko Azokarako, Borda, Cano, Irastortza, Lertxundi, Montoia, Saizarbitoria eta Sarrionandiaren liburuak iragarri dituzte argitaletxeek. Alonso eta Jaiorenak kalean dira jada.