2015-12-08
Euriak bisita egin dio azokari azken egunean, baina bada giroa Landako Gunean oraindik. Arratsalde oparoa antolatu dute azokari amaiera emateko: euskal kulturaren prestigioaren korapiloaz arituko dira hizketan Harkaitz Cano idazlea, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Asier Mendizabal artista 18:00etan, Gorka Erostarbek gidatuta. Ordu berean, film laburren lehiaketako sariak banatuko dituzte, eta Szenatokian Zirko Anabasa eskainiko dute. Amaitzeko, Plateruenan Korrontzi taldea izango da zuzenean.
![](https://www.berria.eus/argazkiak_jarraia/egunekoak/2015-12-08/kaiera116998.jpg)
![Ane Urrutikoetxea](https://www.berria.eus/irudiak/aurpegiak/Ane-Urrutikoetxea.png)
Ane Urrutikoetxea