2015-11-25
Patxi Zubizarretak Kairoko auzune txiro batean kokatu du 'Laranja bat zaborretan' eleberria. Mintxo Cemillanen ilustrazioek jantzi dute lana
2015-11-24
Identitatea du aztergai Eduardo Apodakak lan berrian. Gizarte hipermodernoari kritika egin dio Mitxelko Urangak 'Tartaroa' saiakeran
2015-11-24
Anjel Lertxundik (Orio, Gipuzkoa, 1941) 'Zu' liburua aurkeztuko du gaur. Narratzailearen emazteari pankreako minbizia diagnostikatzen diotenean hasten da kontaketa. Ordura artekoaren ifrentzu bihurtuko zaie biei aurrerantzean bizitza.
2015-11-22
Xabier Montoiak 'Hondamendia' ipuin liburua aurkeztuko du datorren astean. Behialakoak nahiz egungoak, mundu osoko eta garai guztietako hondamendien berri ematen du. Liburuaren izenburu bereko narrazioaren pasarte bat da orrialde honetakoa.
2015-11-21
Orain arte erreferentziazko izan duten brit-pop musikaren eraginetik aldentzen saiatu dira Ken Zazpi taldekoak 'Phoenicoperus' diskoarekin. Sintetizadore eta programazioak baliatu dituzte horretarako
2015-11-21
Harkaitz Canok (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975) 'Beti oporretan' aurkeztuko du datorren astean, udako opor giroan garatzen diren narrazioz osatutako bilduma. 'Belaontzia' ipuinaren hasiera da liburu horretatik hona ekarritako pasarte hau.
2015-11-20
Michel Houellebecq frantziarraren 'Sumisioa' euskarara ekarri du Gerardo Markuletak. Polemika piztu zuen eleberriak, eta Parisko gertaeren ondotik orain «beste era batera» irakurriko dela uste du
2015-11-20
Gotzon Barandiaranek 'Gidariaren okerra' nobela beltza aurkeztu du. Elkarrizketa biziekin osatu du istorioa, gidoi baten moduan
2015-11-20
Periko Solabarria ezker abertzaleko kide historikoak zenbait gazte independentistarekin izandako solasaldiak bildu dituzte Txalapartak argitaratutako liburu batean; atzo aurkeztu zuten, Barakaldon.
2015-11-19
Abenduaren 4tik 8ra 250 kultur ekitaldi eskainiko ditu Durangoko Azokak, eta 249 stand izango ditu Landako gunean. Gerediaga elkartea «konforme» dago erakunde publikoen babesarekin.