GAL

Atentatuak

Hilketa, bahiketaren ostean. Baionan bahitu zituzten biak, eta Donostiako La Cumbre jauregira eraman zituzten, eta han torturatu. Gorpuak 1985ean agertu ziren, Bussoten (Alacant), baina ez ziren identifikatu 1995era arte.

Eguna: 1983ko urriaren 15a


Tokia: Baiona


Biktimak: Joxean Lasa eta Joxi Zabala


Gertaera: Hilketa, bahiketaren ostean. Baionan bahitu zituzten biak, eta Donostiako La Cumbre jauregira eraman zituzten, eta han torturatu. Gorpuak 1985ean agertu ziren, Bussoten (Alacant), baina ez ziren identifikatu 1995era arte.


Egileak: Enrique Rodriguez Galindo, Angel Vaquero, Enrique Dorado eta Felipe Bayo guardia zibilak; Julen Elgorriaga Gipuzkoako gobernadore zibila.


Ikerketa: Haien desagerpenaren ostean biktimen sendiak jarritako salaketak ikerketa bat zabaldu bazuen ere, ezer gutxi egin zen Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatu ziren arte. Bussoten aurkitutako gorpuen inguruan ere ia ez zen ikerketarik egin. 1995eko urtarrilean ikerketek atzera indarra hartu zuten GALen beste hainbat kasu argitzen hasi eta Daniel Fernandez Aceña mertzenarioa eta Jose Amedo polizia Lasa eta Zabalaren patuaz hitz egiten hasi zirenean. Behin 1995eko martxoan gorpuak identifikatu zirenenean zabaldu zen berriz auzia, eta Auzitegi Nazionalera pasa. Orduan hasi zen Guardia Zibilaren parte hartzea azaleratzen.


Sumarioa: Instrukzioko 1 zenbakiko epaitegi zentrala, 15/95 sumarioa.


Epaia: 2000ko apirilaren 26koa Auzitegi Nazionaleko 21/00 epaia. Auzitegi Gorenak 2001ean –bakoitzari lau urte igoz kartzela zigorra– eta Auzitegi Konstituzionalak 2002an berretsitakoa. Torturak ez zituzten aintzat hartu.


Zigorrak: Enrique Rodriguez Galindo (71 urteko espetxea), Julen Elgorriaga (71 urteko espetxea), Angel Vaquero (69 urte), Enrique Dorado (67 urte) eta Felipe Bayo (67 urte), legez kanpoko atxilotze eta hilketa delituengatik. Torturak ez zituen aintzat hartu epaiak, eta ez zien egotzi talde armatuko kide izatea ere. Jorge Argote abokatua eta Rafael Vera Segurtasunerako Estatu idazkari ohia absolbitu egin zituen.


Betearazpena: Enrique Dorado eta Felipe Bayo 1996ko maiatzean sartu ziren kartzelan. Doradok 2002ko martxoan lortu zuen hirugarren gradua, eta Bayok, 2003ko abenduan. Rodriguez Galindo eta Vaquero 2003ko uztailean sartu ziren kartzelan, eta biek 2005eko urtarrilean eskuratu zuten hirugarren gradua. Galindok lortu berri du baldintzapeko askatasuna. Elgorriaga hiru alditan izan zen kartzelan, aurrena 1996ko ekainetik 1997ko urtarrilera, bigarrena 2000ko maiatzetik 2001eko uztailera, eta hirugarren aldian, 2001eko urriaren 10ean, kartzelan sartu zen egun berean lortu zuen hirugarren gradua, zazpi egunen buruan baldintzapeko askatasuna eskuratzeko.


Bahiketa saioa. Hendaiako kale lasai batetik zihoan Jose Mari Larretxea motor batean, Ford Talbot zuri batek jo eta eraitsi zuenean. Autoan zihoazen lau lagunek atera berehala jarri zituzten kaputxak. Larretxea jotzen hasi, eta hura bahitzen saiatu ziren. Jendarmeen patruila batek eragotzi zuen, eta erasotzaileak atxilotu zituen. Francisco Alvarezen bertsioaren arabera, bere gizonek nahi gabe jo zuten Larretxea eta hura laguntzen ari ziren jendarmeak iritsi zirenean.

Eguna: 1983ko urriaren 18a


Tokia: Hendaia


Biktimak: Joxemari Larretxea


Gertaera: Bahiketa saioa. Hendaiako kale lasai batetik zihoan Jose Mari Larretxea motor batean, Ford Talbot zuri batek jo eta eraitsi zuenean. Autoan zihoazen lau lagunek atera berehala jarri zituzten kaputxak. Larretxea jotzen hasi, eta hura bahitzen saiatu ziren. Jendarmeen patruila batek eragotzi zuen, eta erasotzaileak atxilotu zituen. Francisco Alvarezen bertsioaren arabera, bere gizonek nahi gabe jo zuten Larretxea eta hura laguntzen ari ziren jendarmeak iritsi zirenean.


Egileak: Javier Lopez Bayeu, Sebastian Sotos eta Jose Maria Rubo GEOak eta Jesus Alfredo Gutierrez Arguelles polizia inspektorea.


Ikerketa: Paueko Auzitegiko Michael Svahn epaileak laurak aske utzi zituen abenduaren 8an.


Sumarioa: Baionako Auzitegiak auziari ihes eginda epaitu zituen lau poliziak 1986ko ekainean, bahiketa saioagatik. Espainiako Auzitegi Nazionalak artxibatu egin zuen sumarioa 1990eko otsailean, fiskalak ez zuelako akusaziorik egin, delitua preskribatu egin zela eta –terrorismotzat jo izan balitz, ez zegokeen preskribatuta–.


Epaia: Baionako Auzitegia, 1986ko ekainaren 27a.


Zigorrak: Hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra Bayeu, Sotos, Rubo eta Gutierrez Arguellesentzat.


Betearazpena: Ez zuten zigorrik bete.


Bahiketa. GALek aldarrikatutako lehen ekintza. Etxean zegoela atarira irten zenean bahitu zuten Marey, pijama hutsean eta oinutsik. Muga mendiz pasarazi, eta etxola batean izan zuten hamar egunez bahiturik. Hura askatzearen truke Larretxearengatik atxilotutako poliziak aske uzteko exijitu zuen GALek. 
Abenduaren 14an utzi zuten aske Marey.

Eguna: 1983ko abenduaren 4a


Tokia: Hendaia


Biktimak: Segundo Marey


Gertaera: Bahiketa. GALek aldarrikatutako lehen ekintza. Etxean zegoela atarira irten zenean bahitu zuten Marey, pijama hutsean eta oinutsik. Muga mendiz pasarazi, eta etxola batean izan zuten hamar egunez bahiturik. Hura askatzearen truke Larretxearengatik atxilotutako poliziak aske uzteko exijitu zuen GALek. Abenduaren 14an utzi zuten aske Marey.


Egileak: Pedro Sanchez, Jean-Pierre Echalier, Mohand Talbi, Raymond Sanchis mertzenarioak; Jose Amedo, Michel Dominguez, Luis Hens, Juan Ramon Corujo, Francisco Saiz Oceja eta Julio Hierro poliziak; Ricardo Garcia Danborenea PSEko Bizkaiko idazkari nagusia; Julian Sancristobal, Francisco Alvarez, Miguel Planchuelo, Rafael Vera, Jose Barrionuevo, Espainiako Barne Ministerioko eta Poliziako buruak.


Ikerketa: Pedro Sanchez mertzenarioa 1983an atxilotu zuten Mareyren bahiketagatik, baina kasua auzitegietara iritsi aurretik hil zen Sanchez kartzelan. Frantzian epaitutako Talbi eta Echalierrek ere Espainiako Poliziaren lotura azalarazi zuten.


Sumarioa: Instrukzioko 5 zenbakiko epaitegi zentralaren 17/89 sumarioa.


Epaia: Frantzian: Paueko Auzitegiaren 1987ko abenduaren 4ko epaia. Parisko Auzitegiaren 1989ko martxoaren 21eko epaia. 1992ko ekainaren 30eko epaia (Sanchis). Espainian: 1998ko uztailaren 29ko Auzitegi Gorenaren epaia.


Zigorrak: Frantzian, hamabi urteko kartzela zigorra Mohand Talbirentzat –Parisko Auzitegiak bederatzi urtera jaitsi zuen–; zortzi urte Echalierrentzat eta bost urte Sanchisentzat. Espainian: Ez ziren talde armatuko kidetzat jo. Hamar urteko kartzela zigorra Barrionuevo, Vera eta Sancristobalentzat; bederatzi urte Alvarez, Planchuelo eta Amedorentzat, zazpi urte Danborenearentzat, bi urteko zigorra Dominguezentzat eta bosna urteko zigorra Hens, Corujo, Saiz Oceja eta Hierrorentzat.


Betearazpena: Gobernuaren indultu partzial batek guztien zigorrak herenera jaitsi zituen 1998ko abenduan. Barrionuevo eta Vera 1998ko irailean sartu ziren kartzelan, eta abendurako hirugarren graduarekin atera ziren. 2001eko maiatzaren 30ean berriz kartzelan egon ziren egun batez, berriz ere hirugarren gradua eman zietelako. 2004ko ekainean erabat aske gelditu zen Barrionuevo. Vera, beste auzi batzuengatik (funts erreserbatuak), kartzelan zen 2005eko otsailean. Sancristobal 2001eko maiatzean sartu zen kartzelan, 2004ko otsailean lortu zuen baldintzapeko askatasuna eta erabatekoa 2006ko abuztuan. Alvarez 1998ko irailean kartzelatu zuten, eta aske gelditu zen 2001eko uztailean. Planchuelo hainbat alditan egon zen kartzelan, aldiro bizpahiru hilabetez. Azkenean, 2001eko maiatzean kartzelan sartu, eta egun berean hirugarren gradua eman zioten; 2003ko martxoan lortu zuen erabateko askatasuna. Amedo eta Dominguezek hainbat kondena bete zituzten aldi berean; 1988ko uztailean sartu zituzten kartzelan, 1994ko uztailean lortu zuten hirugarren gradua eta 2000ko ekainean baldintzapeko askatasuna. Dominguez 2006ko azaroan gelditu zen libre. Amedo 2007an gelditu zen erabat aske. Danborenea 2001eko maiatzean sartu zuten kartzelan, eta egun berean eman zioten hirugarren gradua. 2003ko martxoan gelditu zen erabat aske. Hens, Corujo, Hierro eta Saiz Oceja poliziak 2001eko maiatzean sartu ziren kartzelan, eta egun berean edo hurrengo egunean lortu zuten hirugarren gradua. Lehen biek 2002ko azaroan lortu zuten erabateko askatasuna; Hierrok eta Saiz Ocejak, 2003ko urtarrilean.


Hilketa. 23 urteko Oñederra Kayetenia tabernan lanean bakarrik ari zela tirokatu eta hil egin zuten.

Eguna: 1983ko abenduaren 19a


Tokia: Baiona


Biktimak: Ramon Oñederra Bergara, Kattu


Gertaera: Hilketa. 23 urteko Oñederra Kayetenia tabernan lanean bakarrik ari zela tirokatu eta hil egin zuten.


Sumarioa: Auzitegi Nazionalak zabaldutako sumarioan hasieran ez zen inor auzipetu. Gero, Perurena, Gurmindo eta Olaskoagaren hilketekin batera sumario bakarrean joan zen. Inputatuen artean zeuden Luis Roldan –gobernuaren Nafarroako ordezkaria hilketaren garaian–, Jose Antonio Saenz de Santamaria, Andres Cassinello, Enrique Rodriguez Galindo, Felipe Bayo, Enrique Dorado guardia zibilak eta CESIDeko Emilio Alonso Manglano, Juan Alberto Perote, Emilio Jambrina eta Pedro Gomez Nieto. Horietako zenbaiti inputazioa kendu zitzaien gero. 2003ko urtarrilean artxibatu zuen auzia Auzitegi Nazionalak.


Hilketa. Emazte eta alabarekin etxera iritsi, eta autotik irten zenean tirokatu zuten Goikoetxea; oso larri zauritu zuten, lepoan eta buruan. Urtarrilaren 1ean hil zen, Bordeleko ospitalean.

Eguna: 1983ko abenduaren 28a


Tokia: Donibane Lohizune


Biktimak: Mikel Goikoetxea Elorriaga, Txapela


Gertaera: Hilketa. Emazte eta alabarekin etxera iritsi, eta autotik irten zenean tirokatu zuten Goikoetxea; oso larri zauritu zuten, lepoan eta buruan. Urtarrilaren 1ean hil zen, Bordeleko ospitalean.


Ikerketa: Goikoetxearen bikotekideak hainbat aldiz identifikatu zuen Talbi erasotzaile gisa. Pedro Sanchez mertzenarioaren etxean aurkitutako errefuxiatuen argazkien artean zegoen Goikoetxearena.


Sumarioa: Paueko Auzitegiak 129/83 kasua zabaldu zuen Mohand Talbiren aurka, eta gero artxibatua izan zen. Espainian, Instrukzioko 5 zenbakiko epaitegi zentralak 18/95 sumarioa zabaldu zuen, Dominguez, Alvarez, Planchuelo, Sancristobal eta Amedoren aurka, baina Auzitegi Nazionalak kasua artxibatu egin zuen, 2003ko ekainaren 18an, inputaziorako zantzurik ez zegoela eta.


Hilketa. Bi ordu lehenago izan ziren Jendarmerian, GALeko komandoa segika zutela salatzeko. Perurenaren etxera iristear ziren biak, haren emazteak zarata arraro bat entzun zuenean, "auto bat arrankatzen bezala". Ziztu batean atarira irten, eta senarraren eta Gurmindoren gorpuak aurkitu zituen kalean. Bi gizon auto batera korrika ihesi ere ikusi zituen.

Eguna: 1984ko otsailaren 8a


Tokia: Hendaia


Biktimak: Angel Gurmindo Izarraga, Escopetas / Stein, Bixente Perurena Telletxea, Peru


Gertaera: Hilketa. Bi ordu lehenago izan ziren Jendarmerian, GALeko komandoa segika zutela salatzeko. Perurenaren etxera iristear ziren biak, haren emazteak zarata arraro bat entzun zuenean, "auto bat arrankatzen bezala". Ziztu batean atarira irten, eta senarraren eta Gurmindoren gorpuak aurkitu zituen kalean. Bi gizon auto batera korrika ihesi ere ikusi zituen.


Sumarioa: Diligentziak artxibatu egin ziren hasieran. Gero atzera zabaldu ziren, O�aederra eta Olaskoagaren hilketen sumario berean jarriz. Inputatuen artean zeuden Luis Roldan –gobernuaren Nafarroako ordezkaria hilketaren garaian–, Jose Antonio Saenz de Santamaria, Andres Cassinello, Enrique Rodriguez Galindo, Felipe Bayo, Enrique Dorado guardia zibilak eta CESIDeko Emilio Alonso Manglano, Juan Alberto Perote, Emilio Jambrina eta Pedro Gomez Nieto. Horietako zenbaiti inputazioa kendu zitzaien gero. 2003ko urtarrilean artxibatu zuen auzia Auzitegi Nazionalak.


Hilketa. Euskara ikastaroak hartzen zituen etxalde batean zegoen Gutierrez, beste hainbat errefuxiaturekin. Atsedenaldian Gutierrez ogitartekoa jatera atera zen kanpora. Bi tiro entzun ziren, eta, berehala, balantzaka sartu zen etxera, bularrean tiroa zuela, lurrera erortzear. Ez zen bizirik iritsi ospitalera. Erasotzaileak bertan izan zitezkeen beldur, leihoak eta ateak itxi zituzten etxaldekoek, eta ez zuten ezer gehiago ikusi. Geroko ikerketen arabera, hiltzaileak ahalmen handiko errifle bat erabili zuen, ehun metro ingurutik tiro egiteko Gutierrezi.

Eguna: 1984ko otsailaren 25a


Tokia: Idauze-Mendi (Zuberoa)


Biktimak: Eugenio Gutierrez Salazar, Tigre


Gertaera: Hilketa. Euskara ikastaroak hartzen zituen etxalde batean zegoen Gutierrez, beste hainbat errefuxiaturekin. Atsedenaldian Gutierrez ogitartekoa jatera atera zen kanpora. Bi tiro entzun ziren, eta, berehala, balantzaka sartu zen etxera, bularrean tiroa zuela, lurrera erortzear. Ez zen bizirik iritsi ospitalera. Erasotzaileak bertan izan zitezkeen beldur, leihoak eta ateak itxi zituzten etxaldekoek, eta ez zuten ezer gehiago ikusi. Geroko ikerketen arabera, hiltzaileak ahalmen handiko errifle bat erabili zuen, ehun metro ingurutik tiro egiteko Gutierrezi.


Ikerketa: Juan Alberto Peroteri ziegan aurkitutako CESIDeko agirietan, "legeztatu gabeko armen" zerrenda bat zegoen, eta zerrenda horretan Gutierrez hiltzeko erabili zuten erriflea izan zitekeena agertzen zen. Bestalde, Velazquez Soriano guardia zibilaren arabera, errifle hura bezalako bat ikusi zuen berak Fidel del Hoyo eta Dabo Soler guardia zibilen bulegoan. Pedro Migueliz Txofo poliziaren isilmandatariaren deklarazio baten arabera, berari Enrique Doradok aitortu zion Lasa eta Zabalari ateratako informazioaren ondotik hil zutela Salazar errifle batekin.


Sumarioa: Diligentziak artxibatu egin zituzten Frantzian. Espainian Auzitegi Nazionalak Velazquez Sorianok esandakoagatik zabalik zegoen sumarioa 2000. urtean itxi zuen, fiskalak inor auzipetzeko zantzurik ez zegoela argudiatu ostean.


Hilketa. Goizeko ordu txikietako ilunean, bere hiru lankide errefuxiatu baino pixka bat atzerago, lanera zihoan Leiba, Hendaiako tren geltokira. Trenbide sorta gurutzatzen ari zirenean, bagoi baten atzetik tiro egin zuen gizon batek, eta bertan hil Leiba. Jarraika zituzten errefuxiatuen oihuekin ohartuta, Espainiako Poliziak mugan atxilotu zuen Moraleda, eta bi ordura, tirokatzaileak, Aceñak, bere burua entregatu zuen. Beste erasotzaile batek, mugara ez, beste aldera ihes egin zuen, eta desagertu egin zen.

Eguna: 1984ko martxoaren 1a


Tokia: Hendaia


Biktimak: Jean-Pierre Leiba


Gertaera: Hilketa. Goizeko ordu txikietako ilunean, bere hiru lankide errefuxiatu baino pixka bat atzerago, lanera zihoan Leiba, Hendaiako tren geltokira. Trenbide sorta gurutzatzen ari zirenean, bagoi baten atzetik tiro egin zuen gizon batek, eta bertan hil Leiba. Jarraika zituzten errefuxiatuen oihuekin ohartuta, Espainiako Poliziak mugan atxilotu zuen Moraleda, eta bi ordura, tirokatzaileak, Aceñak, bere burua entregatu zuen. Beste erasotzaile batek, mugara ez, beste aldera ihes egin zuen, eta desagertu egin zen.


Egileak: Mariano Moraleda Muñoz, Daniel Fernandez Aceña


Ikerketa: Mariano Moraleda Muñoz, Daniel Fernandez Aceña, Vicente Manuel Fernandez eta Juan Luis Garcia mertzenarioak tarte txiki batean izan ziren atxilotuak, eta haiek esan zuten Manuel Navascues zela dirua eman zien gizona.


Sumarioa: Instrukzioko 1 zenbakiko epaitegi zentrala, 22/84 sumarioa.


Epaia: 1985eko abenduan Auzitegi Nazionalak 29 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu zituen Moraleda eta Fernandez Aceña hilketagatik eta talde armatuko kide izateagatik. Beste bi atxilotuak ez zituzten epaitu. Manuel Navascues absolbitu egin zuten. Sententziak GAL talde armatutzat jo zuen.


Zigorrak: 29 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zieten biei.


Betearazpena: Fernandez Aceña eta Moraleda 1984ko martxoan sartu zituzten kartzelan. Fernandez Aceñari hirugarren gradua eman zioten 1996ko uztailean. Urte hartako urrian baldintzapeko askatasuna lortu zuen, eta behin betiko askatasuna 2004ko otsailean. Moraledari 1995eko abenduan eman zioten hirugarren gradua; 1997ko urtarrilean baldintzapeko askatasuna, eta 2004ko maiatzean behin betiko askatasuna.


Auto batean prestatzen ari zen bonba lehertu zitzaion mertzenario ezagunari. Haren gorpuzkiak kilometro erdiko erradioan barreiatuta agertu ziren.

Eguna: 1984ko martxoaren 19a


Tokia: Miarritze


Biktimak: Jean Pierre Cherid


Gertaera: Auto batean prestatzen ari zen bonba lehertu zitzaion mertzenario ezagunari. Haren gorpuzkiak kilometro erdiko erradioan barreiatuta agertu ziren.


Ikerketa: Frantziako Poliziak egunak behar izan zituen hildakoa identifikatzeko. Eztandaren hondarren artean, gida baimen faltsu bat topatu zuten, baita Guardia Zibileko Informazio Zerbitzuko nortasun agiri faltsu bat ere. Eta telefono agenda bat ere bai. Eskuin muturreko mertzenario ezaguna zen Cherid, besteak beste Batallon Vasco–Españoleko kidea izandakoa, baita Bordeleko mafiako kidea ere. Cheriden apartamentua ere erregistratu zuen Poliziak. Apirilean, zazpi lagun atxilotu zituen GALeko kide izatea leporatuta, Bernard Roger,Yves Peignez, Daniel Schroeder, Robert Maldonado, Khader Boudjellal, Mohamed Mekouafi eta Mohamed Khiar. Azken biak Frantziatik kanporatu zituzten, eta gainerakoak aske utzi zituen maiatzean eta ekainean Svahn epaileak, prozedura akatsak argudiatuta.


Hilketa. Bere autoari gasolina bota, eta hura ordainduta autora itzuli zen. Hurbil, motor batean zain egon zen gizon bat auto ondora inguratu, eta bost tiro bota zizkion; momentuan hil zuen Perez de Arenaza. Inork ez zion motorrari jarraitu.

Eguna: 1984ko martxoaren 23a


Tokia: Miarritze


Biktimak: Xabier Perez de Arenaza


Gertaera: Hilketa. Bere autoari gasolina bota, eta hura ordainduta autora itzuli zen. Hurbil, motor batean zain egon zen gizon bat auto ondora inguratu, eta bost tiro bota zizkion; momentuan hil zuen Perez de Arenaza. Inork ez zion motorrari jarraitu.


Egileak: Patrick de Carvalho, Roland Sampietro, Jean Philippe Labade.


Ikerketa: Hiru mertzenarioak 1984ko ekainaren 16an atxilotu zituzten, Tomas Perez Revilla eta Ramon Orberen kontrako atentatuaren ostean.


Sumarioa: Frantzian egin zen epaiketa.


Epaia: 1988ko martxoaren 2ko Paueko Auzitegiaren sententzia. Hilketa honengatik eta Tomas Perez Revillarenarengatik.


Zigorrak: Frantzian bizi osorako kartzela Labade eta De Carvalhorentzat, hogei urteko kartzela zigorra Sampietrorentzat.


Betearazpena: Portugalen preso zegoen Labade. Frantziak behin-behineko estradizioa eskatu zuen hura epaitzeko, eta ondoren Portugalera itzuli zuen. Behin Portugalgo zigorra beteta, ez zuten Frantziara eraman. Espainian atxilotu zuten Labade 1999ko azaroan, eta 2001ean estraditatu zuten Frantziara. De Carvalho 1999ko urtarrilean hil zen kartzelan ustez bere buruaz beste eginda. Sampietro libre dago, eta Labadek preso jarraitzen du.


Hilketa. Lanetik etxera autoz zihoazen biak; motor bat atzetik etorri, eta parean jarri zitzaien. Motorrean atzean zihoanak bost tiro egin zituen auto barrura; Goikoetxea, gidari zihoana, bularrean jo zuen, eta Zugarramurdi hankan eta ukondoan zauritu. Autoa errepidetik irten zen. Motorra, itzulia egin, eta ondotik pasa zen ziztu bizian. Beste auto batean berehala iritsi ziren erasoen lankide batzuekin. Goikoetxea hilda zegoen ospitalera iritsi zenerako.

Eguna: 1984ko maiatzaren 3a


Tokia: Baigorri


Biktimak: Rafael Goikoetxea Errazkin (hila), Jesus Zugarramurdi Huici, Kixkur (zauritua)


Gertaera: Hilketa. Lanetik etxera autoz zihoazen biak; motor bat atzetik etorri, eta parean jarri zitzaien. Motorrean atzean zihoanak bost tiro egin zituen auto barrura; Goikoetxea, gidari zihoana, bularrean jo zuen, eta Zugarramurdi hankan eta ukondoan zauritu. Autoa errepidetik irten zen. Motorra, itzulia egin, eta ondotik pasa zen ziztu bizian. Beste auto batean berehala iritsi ziren erasoen lankide batzuekin. Goikoetxea hilda zegoen ospitalera iritsi zenerako.


Ikerketa: Goikoetxea eta Zugarramurdi tirokatzeko erabilitako armaren munizioa 11,43 kalibrekoa zela jakinarazi zuen Frantziako Poliziak, "gaizkile eta hiltzaileen ohiko kalibrea", bonba bat lehertu zitzaionean hildako Cherid kide zuen Bordeleko mafiaren esku aurkitu ohi zena.


Sumarioa: Instrukzioko 5. Epaitegi Zentralaren 19/95 sumarioa. 1999ko maiatzean artxibatua.


Hilketa. Motor batean jarritako bonbak eztanda egin zuen Cafe de Haouko atarian, Perez Revilla eta Orbe atera berritan. Zaurien ondorioz, 43 egunera hil zen Perez Revilla.

Eguna: 1984ko ekainaren 15a


Tokia: Miarritze


Biktimak: Tomas Perez Revilla (hila), Ramon Orbe Etxeberria (zauritua)


Gertaera: Hilketa. Motor batean jarritako bonbak eztanda egin zuen Cafe de Haouko atarian, Perez Revilla eta Orbe atera berritan. Zaurien ondorioz, 43 egunera hil zen Perez Revilla.


Egileak: Jean Philippe Labade, Patrick de Carvalho, Roland Sampietro, Jean Pierre Bounin.


Ikerketa: Poliziak hurrengo egunean atxilotu zituen Labade, De Carvalho, Sampietro eta Bounin mertzenarioak.


Sumarioa: Guztiak bost hilabetera aske utzi zituen Svahn epaileak, eta Bounin kargurik gabe.


Epaia: Epaiketa, Frantzian, 1988ko martxoaren 26an; Labade eta Sampietro ez zeuden auzitegian.


Zigorrak: Bizi osorako kartzela zigorra Labade eta De Carvalhorentzat, eta hogei urte Sampietrorentzat. Bounin absolbitu egin zuten.


Betearazpena: Portugalen preso zegoen Labade. Frantziak behin-behineko estradizioa eskatu zuen hura epaitzeko, eta, ondoren, Portugalera itzuli zuen. Behin Portugalgo zigorra beteta, ez zuten Frantziara eraman. Espainian atxilotu zuten Labade, 1999ko azaroan, eta 2001ean estraditatu zuten Frantziara. De Carvalho 1999ko urtarrilean hil zen kartzelan ustez bere buruaz beste eginda. Sampietro libre dago, eta Labadek preso jarraitzen du.


Motor batetik Consolation tabernara lehergailua bota zuten. Erakusleihoa hautsi, eta Olivaren bizkarra jo ostean lurrean eztanda egin zuen.

Eguna: 1984ko uztailaren 10a


Tokia: Donibane Lohizune


Biktimak: Juan Jauregi Aurria, Bonifacio Garcia Muñoz, Jose Luis Oliva Gallastegi (zaurituak)


Gertaera: Motor batetik Consolation tabernara lehergailua bota zuten. Erakusleihoa hautsi, eta Olivaren bizkarra jo ostean lurrean eztanda egin zuen.


Ikerketa: Ez zen atxiloturik izan.


Sumarioa: Diligentziak artxibatuta.


Eguna: 1984ko abuztuaren 5a


Tokia: Arrosa


Gertaera: Denek kooperatibaren lantegiaren zati handi bat eraitsi zuten, bonba jarrita.


Egileak: Yan Brouchos


Ikerketa: Erasoagatik atxilotutako Brouchos libre utzi zuen Svahn epaileak 1984ko azaroan, prozedura akatsak argudiatuta. Brouchosek ukatu egin zuen GALeko kidea zela.


Epaia: Berriz epaitu zuten 1986ko urriaren 9an.


Zigorrak: Bost urteko kartzela zigorra.


Eguna: 1984ko abuztuaren 23a


Tokia: Baiona


Biktimak: Lau zauritu


Gertaera: Etxabe taberna tirokatu zuten metrailetaz, eta han zeudenak arin zauritu.


Ikerketa: Ez zen inor atxilotu.


Sumarioa: Diligentziak artxibatuta.


Eguna: 1984ko irailaren 21a


Tokia: Miarritze


Gertaera: GALeko mertzenario Jean-Pierre Dauri eta Angel Vicente Garcia Valdes atxilotu zituzten.


Ikerketa: Patrick de Carvalho mertzenarioari atzemandako informazioarekin, ekintza bat egin aurretik atxilotu zituen Frantziako Poliziak Dauri eta Garcia Valdes.


Epaia: 1985eko apirileko Baionako epaitegia.


Zigorrak: Bost urteko kartzela zigorra Dauri eta Garcia Valdesentzat, gaizkile taldeko kide izan, auto bat lapurtu eta armak eramateagatik.


Hilketa. Ziburuko bi gazteak gauerdia pasata iritsi ziren Biriatura, jaietara. Aparkaleku ilun batean, autotik atera eta bi kaputxadun inguratu zitzaizkien, pistolak eskuan. Christian bihotzean tirokatu zuten, eta Claude hanka batean. Erasotzaileek ihes egin zuten.

Eguna: 1984ko azaroaren 18a


Tokia: Biriatu


Biktimak: Christian Olaskoaga (hila), Claude Olaskoaga (zauritua)


Gertaera: Hilketa. Ziburuko bi gazteak gauerdia pasata iritsi ziren Biriatura, jaietara. Aparkaleku ilun batean, autotik atera eta bi kaputxadun inguratu zitzaizkien, pistolak eskuan. Christian bihotzean tirokatu zuten, eta Claude hanka batean. Erasotzaileek ihes egin zuten.


Ikerketa: Frantzian ez zen sumariorik zabaldu.


Sumarioa: Auzitegi Nazionalak zabaldutako sumarioan hasieran ez zen inor auzipetu. Gero, O�ederra, Perurena eta Gurmindoren hilketekin batera sumario bakarrean joan zen. Inputatuen artean zeuden Luis Roldan –gobernuaren Nafarroako ordezkaria hilketaren garaian–, Jose Antonio Saenz de Santamaria, Andres Cassinello, Enrique Rodriguez Galindo, Felipe Bayo, Enrique Dorado guardia zibilak eta CESIDeko Emilio Alonso Manglano, Juan Alberto Perote, Emilio Jambrina eta Pedro Gomez Nieto. Horietako zenbaiti inputazioa kendu zieten gero. 2003ko urtarrilean artxibatu zuen auzia Auzitegi Nazionalak.


Brouard pediatraren kontsultan sartu, eta tirokatu egin zuten.

Eguna: 1984ko azaroaren 20a


Tokia: Bilbo


Biktimak: Santiago Brouard Perez (hila)


Gertaera: Brouard pediatraren kontsultan sartu, eta tirokatu egin zuten.


Egileak: Rafael Lopez Ocaña, Juan Jose Rodriguez El Franc�s


Ikerketa: Miguel Angel Lopez Ocaña poliziaren isilmandatariaren deklarazioek zabaldu zuten mataza askatzeko bidea. Azken urratsa 2013koa da: Luis Morcillok kazetari bati aitortu zion berak tirokatu zuela Brouard.


Sumarioa: Bilboko 1. Instrukzio epaitegiak hartu zuen ikerketa bere gain, 101/84 sumarioa.


Epaia: 1993ko epaia. 2003an beste epaiketa bat egin zitzaien Jose Amedo, Luis Morcillo eta Rafael Masari. Absolbitu egin zituzten.


Zigorrak: 33 urteko zigorra Lopez Ocañarentzat eta zortzi urte El Franc�sentzat.


Betearazpena: Lopez Ocaña 1989ko martxoan sartu zuten kartzelan, eta 2000. urteko azaroan atera zen, hirugarren graduarekin. Baldintzapeko askatasuna 2001eko martxoan lortu zuen. El Frances 1986ko urrian sartu zuten preso. Bere zigorra beste kausa batzuekin batu, eta 1997an utzi zuten aske.


Jose Ramon Lopez de Abetxukoren autoan bonba topatu eta zauritu zen Iradi.

Eguna: 1984ko abenduaren 11


Tokia: Hendaia


Biktimak: Juan Iradi Lizarazu (zauritua)


Gertaera: Jose Ramon Lopez de Abetxukoren autoan bonba topatu eta zauritu zen Iradi.


Ikerketa: Ez zen inor atxilotu


Sumarioa: Diligentziak artxibatuta


Autoan bonba batek eztanda egin zion.

Eguna: 1985eko otsailaren 1a


Tokia: Baiona


Biktimak: Xabier Manterola (zauritua)


Gertaera: Autoan bonba batek eztanda egin zion.


Ikerketa: Ez zen inor atxilotu


Sumarioa: Diligentziak artxibatuta


Auto azpian jarritako lehergailu baten eztandaren ondorioz, zango bat moztu zioten, gorputzaren zait handi bat erre zitzaion eta, zaurien ondorioz, paraplejia izan zuen geroago.

Eguna: 1985eko otsailaren 5a


Tokia: Baiona


Biktimak: Christian Casteigts (zauritua)


Gertaera: Auto azpian jarritako lehergailu baten eztandaren ondorioz, zango bat moztu zioten, gorputzaren zait handi bat erre zitzaion eta, zaurien ondorioz, paraplejia izan zuen geroago.


Ikerketa: Ez zen inor atxilotu.


Sumarioa: Diligentziak artxibatuta.


Lagunekin tabernan zeuden hiru lagun, emakumezko bat sartu zenean atzeko aldetik, ogi poltsa handi bat eskuan, eta zuzenean komunera sartu zen. Poltsa gabe eta pistola eskuan atera zen, eta hiru bezero tirokatu zituen; Zabaleta eta Amantes larri zauritu zituen.

Eguna: 1985eko martxoaren 4a


Tokia: Baiona


Biktimak: Gotzon Zabaleta, Josu Amantes Arnaiz (zaurituak)


Gertaera: Lagunekin tabernan zeuden hiru lagun, emakumezko bat sartu zenean atzeko aldetik, ogi poltsa handi bat eskuan, eta zuzenean komunera sartu zen. Poltsa gabe eta pistola eskuan atera zen, eta hiru bezero tirokatu zituen; Zabaleta eta Amantes larri zauritu zituen.


Ikerketa: Inor ez zuten atxilotu. Dominique Thomasi egotzi izan zaio ekintza. Thomas, GALen dama beltza eta GALeko blonda deiturikoa, 1988an atxilotu zuten, eta 1989ko irailean kontrol judizialpean aske gelditu zen. Gero kondenatu zutenean ez zitzaion ekintza zehatzik egotzi. 1991ko urrian, Baionako Auzitegian epaitu zuten Thomas, eta hiru urteko kartzelara zigortu, gaizkile elkarteko kide izateagatik. Harekin batera, Patrick Pironneau, Christian Hittier eta Raymond Sanchis mertzenarioak epaitu zituzten. Bigarren epaiketan, Pauen, 1992ko ekainean, bost urtera zigortu zituzten. Lehen zigorra betetzeko ez zuten atxiloketa agindurik eman Thomasen aurka berriz, eta atxilotu egin zuten. 1995eko martxoaren 15ean gelditu zen libre.


Sumarioa: Diligentziak artxibatuta. Inor ez zuten epaitu eraso honengatik.


Eguna: 1985eko martxoaren 13a


Tokia: Getaria


Biktimak: Michel, Martin eta Jean Philippe Ibarboure anaiak (zaurituak)


Gertaera: Briketenia tabernan zeuden hango jabeak pertsona bat sartu eta anaiak tirokatu zituenean.


Ikerketa: Inor ez zuten atxilotu. Dominique Thomasi egotzi izan zaio ekintza. Thomas, GALen dama beltza eta GALeko blonda deiturikoa, 1988an atxilotu zuten, eta 1989ko irailean kontrol judizialpean aske gelditu zen. Gero kondenatu zutenean ez zitzaion ekintza zehatzik egotzi. 1991ko urrian, Baionako Auzitegian epaitu zuten Thomas, eta hiru urteko kartzelara zigortu, gaizkile elkarteko kide izateagatik. Harekin batera, Patrick Pironneau, Christian Hittier eta Raymond Sanchis mertzenarioak epaitu zituzten. Bigarren epaiketan, Pauen, 1992ko ekainean, bost urtera zigortu zituzten. Lehen zigorra betetzeko ez zen atxiloketa agindurik eman Thomasen aurka, baina 1992ko sententziarekin bai, atxiloketa egin zen. 1995eko martxoaren 15ean gelditu zen libre.


Sumarioa: Diligentziak artxibatuta. Inor ez zuten epaitu eraso honengatik.


Bittor tabernan zeudela, tiroka sartu ziren ustez bi ziren erasotzaileak. Basañez, bularrean tiroa zuela, sukaldean ezkutatzen saiatu zen, baina beste tiro bat jaso zuen. Begi bateko ikusmena galdu zuen. Errebote batek zauritu zuen Calderon. Ihesa estaltzeko, erasotzaileek  granada bat ere jaurti zuten taberna atarian.

Eguna: 1985eko martxoaren 26a


Tokia: Ziburu


Biktimak: Ramon Basañez Jauregi, Jose Luis Calderon (zaurituak)


Gertaera: Bittor tabernan zeudela, tiroka sartu ziren ustez bi ziren erasotzaileak. Basañez, bularrean tiroa zuela, sukaldean ezkutatzen saiatu zen, baina beste tiro bat jaso zuen. Begi bateko ikusmena galdu zuen. Errebote batek zauritu zuen Calderon. Ihesa estaltzeko, erasotzaileek granada bat ere jaurti zuten taberna atarian.


Ikerketa: Inor ez zuten atxilotu. Dominique Thomasi egotzi izan zaio ekintza. Thomas, GALen dama beltza eta GALeko blonda deiturikoa, 1988an atxilotu zuten, eta 1989ko irailean kontrol judizialpean aske gelditu zen. Gero kondenatu zutenean ez zitzaion ekintza zehatzik egotzi. 1991ko urrian Baionako Auzitegian epaitu zuten Thomas, eta hiru urteko kartzelara zigortu, gaizkile elkarteko kide izateagatik. Harekin batera, Patrick Pironneau, Christian Hittier eta Raymond Sanchis mertzenarioak epaitu zituzten. Bigarren epaiketan, Pauen, 1992ko ekainean, bost urtera zigortu zituzten. Lehen zigorra betetzeko ez zen atxiloketa agindurik eman Thomasen aurka, baina 1992ko sententziarekin bai, atxiloketa egin zen. 1995eko martxoaren 15ean gelditu zen libre.


Sumarioa: Diligentziak artxibatuta. Inor ez zuten epaitu eraso honengatik.


Pyrenees-en zeudela tirokatu zituzten.

Eguna: 1985eko martxoaren 29a


Tokia: Baiona


Biktimak: Benoit Pecastaing (hila), Kepa Pikabea, Jean Marc Mutio, Jean Jacques Hum (zaurituak)


Gertaera: Pyrenees-en zeudela tirokatu zituzten.


Egileak: Pierre Baldes


Ikerketa: Kalean zeuden errefuxiatuek geldiarazi zuten Baldes, eta ondoren atxilotu zuen Poliziak.


Epaia: 1986ko maiatzaren 29an, Paueko auzitegiaren sententzia.


Zigorrak: Bizi osorako kartzela zigorra Pierre Baldesentzat, hilketarengatik eta hiru hilketa saiorengatik.


Hilketa. Galdeano etxe atarira iritsi, eta autotik irten zenean tirokatu zuten bi lagunek, beste bat auto batean zain zutela, eta gero ihes egin zuen.

Eguna: 1985eko martxoaren 30a


Tokia: Donibane Lohizune


Biktimak: Xabier Galdeano Aran (hila)


Gertaera: Hilketa. Galdeano etxe atarira iritsi, eta autotik irten zenean tirokatu zuten bi lagunek, beste bat auto batean zain zutela, eta gero ihes egin zuen.


Egileak: Alain Parmentier, Jacky Pinard, Bernard Foucher, Guy Cantavenera.


Ikerketa: Parmertier, Pinard, Foucher eta Cantavenera mertzenarioak Parisen atxilotu zituzten apirilaren 13an.


Sumarioa: Prozesu Judiziala Frantzian. Atxilotuek aipatutako Carlos Gaston eta Eduardo Mari-Chica ez zituen ez estraditatu ez ikertu Espainiak.


Epaia: 1987ko maiatzeko Paueko Auzitegiaren epaia atzera bota zuten 1988ko maiatzean, forma akatsengatik. Parisko Auzitegietan 1989an eman zen azken epaia.


Zigorrak: Parmentierri, Pinardi eta Foucherri lehen auzian hogei urteko kartzela zigorra hilketagatik. Bigarren auzian, bizi osorako kartzela zigorra. Konplizitateagatik epaitutako Cantavenera libre gelditu zen bi epaiketetan.


Hilketa. Trinquet Txiki tabernan karta jokoan zebiltzan bi nomadak tirokatu eta hil egin zituen gizonez mozorrotutako emakume batek; ihes egitean granada bat bota zuen, eta ondoko taberna batetik ateratzen ari zen jendeari ere tiro egin zion.

Eguna: 1985eko ekainaren 14a


Tokia: Ziburu


Biktimak: Emile Weiss, Claude Doer (hilak)


Gertaera: Hilketa. Trinquet Txiki tabernan karta jokoan zebiltzan bi nomadak tirokatu eta hil egin zituen gizonez mozorrotutako emakume batek; ihes egitean granada bat bota zuen, eta ondoko taberna batetik ateratzen ari zen jendeari ere tiro egin zion.


Ikerketa: Inor ez zuten atxilotu. Dominique Thomasi egotzi izan zaio ekintza. Thomas, GALen dama beltza eta GALeko blonda deiturikoa, 1988an atxilotu zuten, eta 1989ko irailean kontrol judizialpean aske gelditu zen. Gero kondenatu zutenean ez zitzaion ekintza zehatzik egotzi. 1991ko urrian, Baionako Auzitegian epaitu zuten Thomas, eta hiru urteko kartzelara zigortu, gaizkile elkarteko kide izateagatik. Harekin batera, Patrick Pironneau, Christian Hittier eta Raymond Sanchis mertzenarioak epaitu zituzten. Bigarren epaiketan, Pauen, 1992ko ekainean, bost urtera zigortu zituzten. Lehen zigorra betetzeko ez zen atxiloketa agindurik eman Thomasen aurka, baina 1992ko sententziarekin bai, atxiloketa egin zen. 1995eko martxoaren 15ean gelditu zen libre.


Sumarioa: Dominique Thomas 1988an atxilotu zuten, Andorran; lau ekintzarengatik akusatu zuten, tartean Weissen eta Doerren heriotza. Gero kondenatu zutenean ez zitzaion ekintza zehatzik egotzi.


Hilketa. Victor Hugo tabernaren atarian, kaletik bakarrik zihoala tirokatu eta hil zuten Blanco. Lekukoek emakumezko bat ikusi zuten iheska.

Eguna: 1985eko ekainaren 27a


Tokia: Baiona


Biktimak: Santos Blanco Gonzalez, Aitite (hila)


Gertaera: Hilketa. Victor Hugo tabernaren atarian, kaletik bakarrik zihoala tirokatu eta hil zuten Blanco. Lekukoek emakumezko bat ikusi zuten iheska.


Ikerketa: Inor ez zuten atxilotu. Dominique Thomasi egotzi izan zaio ekintza. Thomas, GALen dama beltza eta GALeko blonda deiturikoa, 1988an atxilotu zuten, eta 1989ko irailean kontrol judizialpean aske gelditu zen. Gero kondenatu zutenean ez zitzaion ekintza zehatzik egotzi. 1991ko urrian, Baionako Auzitegian epaitu zuten Thomas, eta hiru urteko kartzelara zigortu, gaizkile elkarteko kide izateagatik. Harekin batera, Patrick Pironneau, Christian Hittier eta Raymond Sanchis mertzenarioak epaitu zituzten. Bigarren epaiketan, Pauen, 1992ko ekainean, bost urtera zigortu zituzten. Lehen zigorra betetzeko ez zen atxiloketa agindurik eman Thomasen aurka, baina 1992ko sententziarekin bai, atxiloketa egin zen. 1995eko martxoaren 15ean gelditu zen libre.


Sumarioa: Diligentziak artxibatuta.


Bittor tabernako kanpoaldeko terrazan eserita zegoen Juan Carlos Lezartua gau hartan. Uda berotan gabardina astuna zeraman emakume batek susmo txarra eman zion, eta presaka altxa zen mahaia lurrera botaz. Une hartan tiroka hasi zitzaion emakumea, baina pistolarekin arazoren bat zuen, eta zazpi tiroetatik bakarrak jo zuen Lezartua, arin zaurituz. Ihesaldia tiroka egin zuen emakumeak.

Eguna: 1985eko uztailaren 8a


Tokia: Ziburu


Biktimak: Juan Carlos Lezartua (zauritua)


Gertaera: Bittor tabernako kanpoaldeko terrazan eserita zegoen Juan Carlos Lezartua gau hartan. Uda berotan gabardina astuna zeraman emakume batek susmo txarra eman zion, eta presaka altxa zen mahaia lurrera botaz. Une hartan tiroka hasi zitzaion emakumea, baina pistolarekin arazoren bat zuen, eta zazpi tiroetatik bakarrak jo zuen Lezartua, arin zaurituz. Ihesaldia tiroka egin zuen emakumeak.


Egileak: Frantziako Poliziak Dominique Thomasi egotzi zion ekintza.


Ikerketa: Inor ez zuten atxilotu. Dominique Thomasi egotzi izan zaio ekintza. Thomas, GALen dama beltza eta GALeko blonda deiturikoa, 1988an atxilotu zuten, eta 1989ko irailean kontrol judizialpean aske gelditu zen. Gero kondenatu zutenean ez zitzaion ekintza zehatzik egotzi. 1991ko urrian, Baionako Auzitegian epaitu zuten Thomas, eta hiru urteko kartzelara zigortu, gaizkile elkarteko kide izateagatik. Harekin batera, Patrick Pironneau, Christian Hittier eta Raymond Sanchis mertzenarioak epaitu zituzten. Bigarren epaiketan, Pauen, 1992ko ekainean, bost urtera zigortu zituzten. Lehen zigorra betetzeko ez zen atxiloketa agindurik eman Thomasen aurka, baina 1992ko sententziarekin bai, atxiloketa egin zen. 1995eko martxoaren 15ean gelditu zen libre.


Sumarioa: Dominique Thomas 1988an atxilotu zuten, Andorran; lau ekintzarengatik akusatu zuten, tartean Lezartuaren aurkako atentatua. Gero kondenatu zutenean ez zitzaion ekintza zehatzik egotzi.


Alabarekin etxetik atera eta autora zihoala, hondarretan arrasto garbi bat ikusi zuen; bere autoan amaitzen zen arrasto garbi bat antzeman zuen hondarretan. Makurtu, eta bere autoaren azpian bonba bat ikusi zuen.

Eguna: 1985eko uztailaren 16a


Tokia: Angelu


Biktimak: Fernando Egileor Ituarte (zauritua).


Gertaera: Alabarekin etxetik atera eta autora zihoala, hondarretan arrasto garbi bat ikusi zuen; bere autoan amaitzen zen arrasto garbi bat antzeman zuen hondarretan. Makurtu, eta bere autoaren azpian bonba bat ikusi zuen.


Egileak: Michel Morganti, Alain Domenge, Roger Roussey, Georges Mendaille.


Ikerketa: Joseph Arraztoari irailean jarriko zioten bonbaren arrastoari jarraituz, Poliziak Marseillan atxilotu zituen Morganti; Domenge eta Roussey eta hirurek Mendaillek errekrutatu zituela esan zuten. Urteak behar izan ziren Espainiak Mendaille Frantziara estraditatzeko.


Epaia: Paueko Auzitegiaren 1990eko ekainaren 21eko epaia. Paueko Auzitegiaren 1997ko urtarrilaren 29ko epaia (Mendaille).


Zigorrak: Hogei urteko kartzela Mendaillerentzat. Hamasei urteko kartzela zigorra Rousseyri, hamabost urteko zigorra Morgantiri eta hamalau urte Domengeri.


Hilketa. Autoan zihoan Otegi moto batetik tirokatu zutenean. Helikopteroz Baionako ospitalera iritsi, eta berehala hil zen.

Eguna: 1985eko abuztuaren 2a


Tokia: Donibane Garazi


Biktimak: Juan Mari Otegi Elizegi, Txato (hila)


Gertaera: Hilketa. Autoan zihoan Otegi moto batetik tirokatu zutenean. Helikopteroz Baionako ospitalera iritsi, eta berehala hil zen.


Ikerketa: Egileor eta Arraztoaren aurkako ekintzen epaiketan Mendailleri Juan Mari Otegiren hilketa ere leporatu nahi izan zion akusazio partikularrak. Baina, auzitegiaren arabera, ez zegoen horretarako nahikoa frogarik.


Sumarioa: Diligentziak artxibatuta.


Etxean zegoen Labegerie norbait etxeko leihoan joka hasi zenean. Emakume bat zen, eta ondoko etxeko bizilagunaz galdera inozo bat egin zion. Oinezko bat pasatzen ari zen, eta itzuli egin zen emakumea; atzera buelta egin zuenean, Labegerie tiroka hasi zitzaion leihotik, eta eskuan zauritu.

Eguna: 1985eko abuztuaren 31


Tokia: Donibane Lohizune


Biktimak: Dominique Labegerie (zauritua)


Gertaera: Etxean zegoen Labegerie norbait etxeko leihoan joka hasi zenean. Emakume bat zen, eta ondoko etxeko bizilagunaz galdera inozo bat egin zion. Oinezko bat pasatzen ari zen, eta itzuli egin zen emakumea; atzera buelta egin zuenean, Labegerie tiroka hasi zitzaion leihotik, eta eskuan zauritu.


Ikerketa: Inor ez zuten atxilotu. Dominique Thomasi egotzi izan zaio ekintza. Thomas, GALen dama beltza eta GALeko blonda deiturikoa, 1988an atxilotu zuten, eta 1989ko irailean kontrol judizialpean aske gelditu zen. Gero kondenatu zutenean ez zitzaion ekintza zehatzik egotzi. 1991ko urrian, Baionako Auzitegian epaitu zuten Thomas, eta hiru urteko kartzelara zigortu, gaizkile elkarteko kide izateagatik. Harekin batera, Patrick Pironneau, Christian Hittier eta Raymond Sanchis mertzenarioak epaitu zituzten. Bigarren epaiketan, Pauen, 1992ko ekainean, bost urtera zigortu zituzten. Lehen zigorra betetzeko ez zen atxiloketa agindurik eman Thomasen aurka, baina 1992ko sententziarekin bai, atxiloketa egin zen. 1995eko martxoaren 15ean gelditu zen libre.


Sumarioa: Diligentziak artxibatuta.


Autoan bonba jarri zioten.

Eguna: 1985eko irailaren 4a


Tokia: Donibane Lohizune


Biktimak: Joseph Arraztoa


Gertaera: Autoan bonba jarri zioten.


Egileak: Michel Morganti, Alain Domenge, Alain Lambert, Roger Roussey, Georges Mendaille.


Ikerketa: Poliziak Marseillan atxilotu zituen Morganti, Domenge eta Roussey, eta hirurek Mendaillek errekrutatu zituela esan zuten. Espainiak ez zuen Mendaille Frantziara estraditatu 1997ra arte.


Sumarioa: Paueko Auzitegia, 1990eko ekainak 21.


Zigorrak: Hogei urteko kartzela Mendailleri. Hamasei urteko kartzela zigorra Rousseyri, hamabost urteko zigorra Morgantiri eta hamalau urte Domengeri eta Lamberti.


Hilketa. Lau lagun izan ziren Monbar hoteleko kafetegia tiroz bete zutenak. Hildakoak errematatzeko denbora hartu zuten.

Eguna: 1985eko irailaren 25a


Tokia: Baiona


Biktimak: Jose Mari Etxaniz Maiztegi Potros, Inaxio Asteasuinzarra Pagola Beltza, Agustin Irazustabarrena Urruzola Legra, Xabin Etxaide Ibarguren Eskumotza (hilak); Jean Iriarte (zauritua).


Gertaera: Hilketa. Lau lagun izan ziren Monbar hoteleko kafetegia tiroz bete zutenak. Hildakoak errematatzeko denbora hartu zuten.


Egileak: Pierre Frugoli, Lucien Mattei


Ikerketa: Lekukoek erasotzaileetako bi jarraitu eta harrapatu zituzten.


Sumarioa: Prozesuak Frantzian eta Espainian. Frantzian, Amedoren estradizioa eskatu zuten. Espainian, Auzitegi Nazionalak Dominguez eta Amedo prozesatu zituen. Behin-behinekoz auzia artxibatu egin zuen Auzitegi Nazionalak 1992ko abenduan. Sumarioa atzera zabaldu zen 1994ko azaroan. Alvarezek, Sancristobalek, Planchuelok, Amedok eta Dominguezek inputatu gisa deklaratu zuten, baita CESIDeko Manglanok eta Perotek ere. 2001ean artxibatu zuen auzia Garzonek.


Epaia: 1987ko azaroaren 30ean, Baionako Auzitegia.1988ko irailean, forma akatsengatik baliogabetua. Epaiketa berriz Parisen, 1989ko martxoaren 23an.


Zigorrak: Frugoliri hasieran bizi osorako kartzela; gero, bigarren epaiketan, hogei urtean gelditu zen zigorra. Matteik lehen aldian eta bigarrenean bizi osorako kartzela zigorra jaso zuen.


Biurrunen etxeko ateari pita hari batekin aktibatzeko jarri zioten bonbak ez zuen eztanda egin, haria eten egin zelako.

Eguna: 1985eko abenduaren 4a


Tokia: Heleta


Biktimak: Fernando Biurrun


Gertaera: Biurrunen etxeko ateari pita hari batekin aktibatzeko jarri zioten bonbak ez zuen eztanda egin, haria eten egin zelako.


Ikerketa: Frantziako Poliziak Jean Philippe Labade lotu zuen ekintza honekin, eta hortik tiraka Amedo eta Dominguezekin. Frantziako Justiziak bidalitako agiriekin Auzitegi Nazionalak ikerketa zabaldu zuen 1989ko martxoan.


Sumarioa: Diligentziak artxibatuta.


Hilketa. Royal tabernatik irten eta autorantz zihoala egin zion tiro gizonezko batek, eta bularrean, urdailean eta lepoan zauritu. Erasotzaileak auto batean egin zuen ihes. 1986ko urtarrilaren 6an hil zen Caplanne.

Eguna: 1985eko abenduaren 24a


Tokia: Miarritze


Biktimak: Robert Caplanne (hila)


Gertaera: Hilketa. Royal tabernatik irten eta autorantz zihoala egin zion tiro gizonezko batek, eta bularrean, urdailean eta lepoan zauritu. Erasotzaileak auto batean egin zuen ihes. 1986ko urtarrilaren 6an hil zen Caplanne.


Egileak: Luis Fari�as, Javier Rovira, Jorge Porta, Carlos Pedemonte, Ismael Miquel.


Ikerketa: Hilketatik gutxira atxilotu zituen Frantziako Poliziak Fari�as, Rovira, Porta eta Pedemonte. Haiek eman zuten Miquelen izena.


Sumarioa: Instrukzioko 4 zenbakiko epaitegi zentraleko 4/86 sumarioa, Francisco Alvarez eta Jorge Haro inspektorea ere inputatuak.


Epaia: 1987ko azaroaren 13ko Auzitegi Nazionalaren 70/87 sententzia. Eta gero Auzitegi Gorenaren epaia 1991n. Auzitegi Nazionalaren 1999ko epaia, 19/99 (Miquel). Azken epai horretan talde armatuko kide izateagatik zigortu zuten Miquel.


Zigorrak: Javier Rovirari 34 urte, Portari eta Fari�asi 26 urte. Pedemonteri lau hilabete. Carlos Laborda, absolbitua. Miqueli 45 urte.


Betearazpena: Rovirak 1992an lortu zuen hirugarren gradua, eta 2002an erabateko askatasuna. Portari eta Fari�asi hirugarren gradua 1993an eman zieten, eta 1996an erabateko askatasuna. Ismael Miquel 1997an sartu zuten kartzelan, Thailandiak entregatuta, han bizi osorako zigortua baitzegoen heroina trafikoarengatik. Oraindik kartzelan dago.


Batxoki tabernan tirokatu zituzten.

Eguna: 1986ko otsailaren 8a


Tokia: Baiona


Biktimak: Karmele Martinez Otegi, haren 3 urteko alaba Nagore Otegi Martinez, Juan Luis Zabaleta, haren 5 urteko alaba Ainitze Zabaleta Escudero, Frederick Aranburu eta Jose Cau (zaurituak).


Gertaera: Batxoki tabernan tirokatu zituzten.


Egileak: Jean Pierre Labade, Jose Paulo Figueiredo, Mario Correia, Rogerio Carvalho, Antonio Jorge Ferreira, Antonio Pereira, Jose Amedo, Michel Dominguez


Ikerketa: Bost egunera Donibane Lohizuneko Consolation tabernan egindako erasoan harrapatutako Figueiredo mertzenarioaren atxiloketak ireki zuen besteenganako bidea.


Sumarioa: Prozesuak Frantzian, Espainian eta Portugalen. Auzi bakoitzean bi gertakariak epaitu ziren, Batxoki eta Consolation.


Epaia: Frantzian: 1991ko ekainaren 13a, Paueko Auzitegia. Portugalen: 1987ko urriaren 9a, lehen epaia Viana do Casteloko auzitegiarena; 1992ko abenduan bigarrena, Lisboako Auzitegiarena. Espainian: Auzitegi Nazionalaren 1991ko iraileko epaia. 2011n Auzitegi Nazionalak Miguel Planchuelo inputatu zuen, eta urte bereko maiatzean absolbitu.


Zigorrak: Frantzian: hamabost urte Figueiredorentzat. Portugalen: hamabost urte Carvalhori, hamabi urte Ferreirari, bost Correiari, lau Labaderi eta hiru Pereirari. Espainian: 108 urteko zigorra Amedori eta Dominguezi.


Betearazpena: Amedok eta Dominguezek hainbat kondena bete zituzten aldi berean; 1988ko uztailean sartu zituzten kartzelan, 1994ko uztailean lortu zuten hirugarren gradua eta 2000ko ekainean baldintzapeko askatasuna. Dominguez 2006ko azaroan gelditu zen libre. Amedo 2007an gelditu zen erabat aske.


Consolation tabernan sartu ziren

Eguna: 1986ko otsailaren 13a


Tokia: Donibane Lohizune


Biktimak: Ramon Basañez (zauritua)


Gertaera: Consolation tabernan sartu ziren


Egileak: Jean Pierre Labade, Jose Paulo Figueiredo, Mario Correia, Rogerio Carvalho da Silva, Antonio Jorge Ferreira, Antonio Pereira, Jose Amedo, Michel Dominguez


Ikerketa: Figueiredo momentuan atxilotu zuen Poliziak, erasoaren lekuko batek jarraitu ziolako. Atxiloketak ireki zuen besteenganako bidea.


Sumarioa: Prozesuak Frantzian, Espainian eta Portugalen. Auzi bakoitzean bi gertakariak epaitu ziren, Batxokikoa eta Consolationekoa.


Epaia: Frantzian: 1991ko ekainaren 13a, Paueko Auzitegia. Portugalen: 1987ko urriaren 9a, lehen epaia Viana do Casteloko auzitegiarena; 1992ko abenduan bigarrena, Lisboako Auzitegiarena. Espainian: Auzitegi Nazionalaren 1991ko iraileko epaia. 2011n Auzitegi Nazionalak Miguel Planchuelo inputatu zuen, eta urte bereko maiatzean absolbitu.


Zigorrak: Frantzian: hamabost urte Figueiredorentzat. Portugalen: hamabost urte Carvalhori, hamabi urte Ferreirari, bost Correiari, lau Labaderi eta hiru Pereirari. Espainian: 108 urteko zigorra Amedori eta Dominguezi.


Betearazpena: Amedo eta Dominguezek hainbat kondena bete zituzten aldi berean; 1988ko uztailean sartu zituzten kartzelan, 1994ko uztailean lortu zuten hirugarren gradua eta 2000ko ekainean baldintzapeko askatasuna. Dominguez 2006ko azaroan gelditu zen libre. Amedo 2007an gelditu zen erabat aske.


Autoan zihoazen Matxikote eta Brion, zeinak Matxikoteren etxaldean karabana batentzat lekua alokatua zuen, haien autoa tiroz josi zutenean.

Eguna: 1986ko otsailaren 17a


Tokia: Bidarrai


Biktimak: Christophe Matxikote, Catherine Brion (hilak)


Gertaera: Autoan zihoazen Matxikote eta Brion, zeinak Matxikoteren etxaldean karabana batentzat lekua alokatua zuen, haien autoa tiroz josi zutenean.


Egileak: Miguel Brescia Guillen


Ikerketa: Frantziako Poliziaren isilmandatari batek Bresciaren izena eman zuen 1995ean epaile erretiratu bati bidalitako gutunean.


Sumarioa: Instrukzioko 2 zenbakiko epaitegi zentralaren 12/95 sumarioa. Instrukzioko 2. epaitegi zentralaren 13/01 sumarioa. Frantzian prozesua zabaldu zitzaion, eta Espainian aske zegoen Bresciari, eta hura entregatzeko eskatu zuen Frantziak. Atxilotu zuten Espainian, baina gero aske utzi zuten.


Epaia: 1999ko Auzitegi Nazionalaren sententzia. Auzitegi Gorenaren 2001eko maiatzeko sententziak talde armatuko kide izatea ere egotzi zion.


Zigorrak: 68 urteko kartzela zigorra Bresciarentzat.


Betearazpena: 1995ean sartu zuten kartzelan.


Hilketa. Lanera abiatzeko autoan sartu, eta eztanda izan zen. Momentuan hil zen Garcia Goena.

Eguna: 1987ko uztailaren 24a


Tokia: Hendaia


Biktimak: Juan Carlos Garcia Goena (hila)


Gertaera: Hilketa. Lanera abiatzeko autoan sartu, eta eztanda izan zen. Momentuan hil zen Garcia Goena.


Ikerketa: Auzitegi Nazionalaren 1991ko iraileko epaiak Garcia Goenaren hilketagatik absolbitu egin zituen Amedo eta Dominguez. 2001ean auzia artxibatu egin zen behin-behinean, eta 2011tik, zenbait informazio berriren ondorioz, atzera zabalik dago auzia.