Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren adierazpena
Eskua luzatu, eta urrats berrietarako prest azaldu da EPPK
Borroka armatuaren garaia gainditutzat jo, eta adierazi du «erantzukizun osoz» jabetu dela «alde anitzetan eragindako minaz» Esan du konponbide «integrala» amnistiarekin eta autodeterminazioarekin lotuta egongo dela
2012-06-03 / Aitziber Laskibar Lizarribar
Gatazka politikoa gainditzen laguntzeko prest dago Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK). Horretan parte hartu nahi du. Baina ohartarazi du irtenbidea «konponbide integralarekin loturik» egongo dela, eta «gatazkarako arrazoiak» jarri behar direla konponbidean. Hortaz, zehaztu du aterabideak ezinbestean izango duela lotura amnistiarekin eta autodeterminazioarekin. «Prozesu demokratikoari» heltzeko deia egin du, Anoetako Proposamena, Gernikako Akordioa eta Aieteko Adierazpena bide orritzat hartuta. Gatazkak «alde anitzetan» eragindako minaz «erantzukizun osoz» jabetzen dela esan, eta, aurrera begira, «baldintza berrien argitan», «prestasun osoa» azaldu du urrats berriak egiteko.
EPPK-k Gernikako Elai Alai aretoan aurkeztu du iazko udazkenean hasi zuen barne eztabaidaren ondorioak jasotzen dituen adierazpena. Belaunaldi guztietako preso ohien ordezkaritza zabalaren babesarekin egin du agerpena. Gernikako Akordioa sinatu zuten hainbat eragiletako ordezkariak ere izan dira ekitaldi jendetsu horretan. Besteak beste, ezker abertzaleko Rufi Etxeberria, EAko Joseba Gezuraga, LABeko Ainhoa Etxaide eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduko Jon Enparantza eta Mattin Troitiño.
Bideo batean jasota, off-eko ahotsean entzun dira presoen kolektiboak euskal gizarteari egindako adierazpenaren zortzi puntuak, emakume baten ahotik. Ikus-entzunekoaren azpian, mahai luze bat izan da, aulkiak hutsik zituena, baina sei pertsonaren argazkiek osatua: Anabel Egues, Jon Olarra, Xabier Alegria, Lorentxa Gimon, Marixol Iparragirre eta Mikel Albisuren argazkiek, EPPKren mintzakideenek.
Hain zuzen, «euskal preso politikoen egoera eta eskakizunen inguruan mintzatzeko prestasun osoa» adierazi du kolektiboak, mintzaidetza horretarako hautatu zutela gogorarazita. Espainiako eta Frantziako gobernuei «ausart eta erantzukizun historikoz» aukera baliatzeko deia egin ondoren, elkarrizketarako prestasuna azaldu du. «Konponbide demokratikoaren ibilbidean sar daitezela» eskatu du gero.
ETAk iazko urrian hartutako erabakiari «errespetu eta babes osoa» azaldu dio: «Borroka armatua tresna gisa erabiltzeko garaia gainditutzat ematen du».
Espainiako eta Frantziako estatuak, ordea, «blokeoan» iltzatuta ikusi ditu. Hortaz, prozesuan urratsak egin ditzaten «indar metaketa eraginkorrena lortu» eta «erasoaldi politikora» igarotzeko eskatu du.
Espetxe politika konponbiderako prozesuaren kontrako estrategiaren barruan jarri, eta presoak «bahitu politiko gisa» erabiltzen ari direla salatu du. Baina abisu eman du ez duela joko «damuketa-salaketara»; «erabat arbuiatu» du bide hori.
Haatik, presoak gatazka politikoaren erakusgarri direla esan du, eta ohartarazi du irtenbideak «integrala» izan beharko duela; gatazkaren arrazoiei heldu beharko zaiela, presoak kaleratu beharko direla, eta bermatu beharko dela ez dela preso gehiago sortuko. Presoen kaleratzea erraztu beharra ere plazaratu du, «prozesu politikoan parte hartzeko».
Hain zuzen, EPPK-k dio «preso eta iheslari politikoak gatazkaren parte eta ondorio» direla; gatazkak «kaltetuak eta biktimak» eragin dituela, eta jabetu direla «alde anitzetako minaz». Hala ere, esan du biktimen auzia «gatazka betikotzeko» erabiltzen ari dela.
Jasotako minaren erroak kaltetu guztiek ulertzea «ezinbestekoa» izango dela uste du kolektiboak. Ariketa «sakon eta mingarria» izango dela, baina, benetakoa izan dadin «askatasunetik» egin beharko dela, eta «gatazka gainditzeko borondatetik».
Bidaia presoen larrura
Adierazpenaren berri eman aurretik, presoen azalean sarrarazi ditu ikusleak bideo, musika eta dantzaz osatutako performance batek. Emakumezko batek bizirik lurperatu duten sentipena kontatu du; bizitzaren zati gehienak — maitasuna eta sexua, adibidez— nola lapurtu dizkioten; nola ari den «zimeltzen»; nola ikusten duen «arrotz» bere burua «ziegako ispilu lizunean»; nola aritzen den bere gorputza arakatzen «beste norbaitena bailitzan»; nola sentitzen den hauskor, urrun; eta nola saiatzen den, «temati», arima gorputzari atxikitzen.
Ikus-entzunezkoaren pantaila handiaren azpian, bi kutxa izan dira; barruan pertsona bat ozta-ozta sartzen den bi kutxa ilun. Bi emakume izan dira barnean, estu, ia mugitu ezinik, ziegak eragindako itomena irudikatzen.
Bideoaren ahotsa zuzeneko gitarra hotsek lagundu dute, Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrietak hariari heldu eta Zapalduen olerkia kantari ahotsa jarri dion arte. Kutxa barruko bi emakumeek lortu dute kaxetatik ateratzea, irribarre egin eta maitatuak sentitzea, dantzari batek Ken Zazpiren kantaren doinua ohorezko Agurra-ren pausuekin dantzatuta eskaini dien bitartean.