'Bateragune auzia'. Auzitegi Gorenaren epaia
'Bateragune auziko' zigorra berretsi dute, bostetatik bi epaile kontra egon arren
Auzitegi Gorenak sei urte eta erdira murriztu die zigorra Otegiri eta Diezi; sei urtera Jazintori, Rodriguezi eta Zabaletari Absoluzioaren alde dago magistratu bat; epaiketa berriz egitearen alde beste bat
2012-05-10 / Oihana Elduaien Uranga
Ozta-ozta, baina Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jazinto Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletaren kontrako zigorrari eutsi dio Espainiako Auzitegi Gorenak. Ezker abertzalea bide politiko eta demokratiko hutsen alde lerratzea ekarri zuen eztabaida akuilatu zuten bost lagunek espetxearekin ordaindu beharko dute egindako lana. ETAtik aldentzea ekarri zuen eztabaida hark, eta, logikaren kontrako analisiak eginez, Gorenak berretsi du erakunde armatuaren beraren aginduz bideratu zutela hori.
Hala ere, Gorenak murriztu egin ditu zigorrak. Otegiri eta Diezi hamar urteko zigorra jarri zien Auzitegi Nazionalak, ETAren zuzendaritzako kide izatea egotzita. Gorenak dio bi horiek erakunde armatuko kide diren arren ez direla bertako zuzendariak, eta, beraz, zigorra sei urte eta erdira jaitsi die. Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta ETAko kide direla berretsi du, eta haiei ere jaitsi egin die zigorra: zortzi urtetik seira.
Eztabaida gogorra izan da Espainiako Auzitegi Gorenean Bateragune auziaren inguruan. Horren erakusgarri da epaia bost magistratutatik hiruk sinatu izana eta beste bik kontrako iritzia agertu izana. Nolanahi ere, desadostasun handiekin izan arren, hiru magistratuk sinatutako testuak balio du, eta haiek goitik behera bere egin dituzte Auzitegi Nazionalaren tesiak.
Epaiaren kontrako bi boto partikular ere badira, ordea. Epaiarekin erabat kontrajarria da bat:Alberto Jorge Barreiro magistratua absoluzioaren alde agertu da, auzipetuak zigortzeko nahiko froga ez dagoela argudiatuta. Miguel Colmenero Menedezek sinatzen du beste boto partikularra, eta hark dio Otegik Auzitegi Nazionaleko epaimahaiaren inpartzialtasuna argudiatuz ipini zuen errekusazioa ontzat eman behar dela eta, beraz, Espainiako Auzitegi Nazionalean errepikatu egin behar dela epaiketa, beste epaimahai batekin. Hori esanda, ez da auziaren mamian sartzen.
Epaiari aurre egiteko, eta epaituak zigortzeko oinarririk ez dagoela argudiatzeko, 55 orrialdeko txosten mardula idatzi du Barreirok. Gainera, epaimahaiaren inpartzialtasuna zalantzan jartzeko Colmenerok emandako arrazoi gehienekin bat egiten duen arren, epaiketa berriz egitearen kontra azaldu da, bere ustez auzipetuak absolbitzeko nahiko argudio badagoelako. Akusatuen errugabetasun presuntzioa ez dela errespetatu uste du.
Akusatuak zigortzeko «zantzu frogak» erabili zituen epaimahaiak. Zehazki, bost «zantzu froga» zerrendatu zituen. Auzipetuek LABen bilerak egitea da horietako bat, Iparraldera egindako bilerak dira bigarrena, ETAren agirien «kausa efektua» da hirugarrena —ETAk esandakoa ezker abertzalearen txostenetan agertzen dela gero—, ezker abertzaleak eta ETAk «terminologia identikoa» erabiltzea da laugarrena, eta «tesi armatuetatik benetan urruntzeko» ekintzarik ez egitea da bosgarrena.
Auzitegi Konstituzionalaren hainbat epairi erreferentzia egin dio Barreirok zantzu horiek frogatzat ez dutela balio argudiatzeko. Gogora ekarri ditu zantzuek froga izaera hartzeko bete beharreko baldintzak, eta gero dio epaimahaiak ez duela betetzen zehaztutako «metodologia analitikoa». Gogor egin dio, gainera: «Bere ustea garatzeko, zeukan materiala zerrendatu besterik ez du egin, baina ez ditu analisirako kanonak aplikatu».
Auzitegi Nazionalak idatzi eta Gorenak bere egindako epaiak egiten duena da ETAri zein akusatuei topatutako agiriak, haien agerpen publikoak, poliziaren txostenak eta deklarazioak elkarren atzetik zerrendatzea, Barreiroren ustez, «karguko frogatzat zer hartzen duen, deskarguzko frogatzat zein hartzen duen, eta haietako bakoitzak auzian zer ekarpen egiten duen azaldu gabe». Ez hori bakarrik: «Oraindik eta garrantzitsuagoa dena», dio, «ez du esaten zantzu izatetik froga izatera eramaten dituzten inferentziazko juizioak zeintzuk diren, eta ezta zein logika aplikatu duen ere».
Hori esanda, Auzitegi Nazionalak zerrendatutako «froga zantzuak» aztertu ditu Barreirok. Banan-banan aztertzen ditu argudio horiek, hankaz gora botatzeko.
Auzitegi Nazionalak epaian idazten dituen bi esaldi irmo aztertzen ditu aurrena: bat, «akusatuak talde terroristan sartuta daude» esaldia da, eta bestea, «akusatuak ETAk emandako agindu politikoak betetzen dituzte» esaldia. Hori esateko ETAren hiru dokumentu erabiltzen ditu Auzitegi Nazionalak, eta haiek aztertu ostean Barreirok dio, interpretazio horren arabera ETAk borroka armatua utzi bitartean, hark «markatutako ildoa jarraitzen duen edozein» erakundeko kidetzat jo daitekeela, «hura indarkeriaren kontra egon arren».
«Argudio» hori osatzeko erabilitako ezker abertzalearen eta ETAren txostenak ere aztertu ditu Barreirok, eta ondorio argia atera du: «Ez da nahiko karguzko froga». Eta, bere arabera, hori ez da lortzen Auzitegi Nazionalak zerrendatutako gainerako lau «karguko frogak» aztertuta ere.
Frogarako material hori aztertuta «akusatuen aldekoak diren beste hipotesi faktikoak» ezin direla baztertu nabarmentzen du boto partikularrak. Akusatuek defendatzen duten tesia egia izatea ezin dela baztertu dio, alegia, ontzat jo daitekeela akusatuak beraien kabuz aritzea, ETAren agindurik gabe, eta «helburu politikoak lortzeko indarkeria bitartekoak erabiltzeari uko eginez». Beraz, Berreiro magistratuaren arabera, ezin da ondorioztatu «ETAren aginduekiko sumisioa eta ezta erakunde armatuko kide izatea ere».
Barreirok, boto partikularrean, gogora ekarri du Auzitegi Nazionalak epaian behin eta berriz esaten duela akusatuek ez dutela ETAren indarkeria kondenatzen: «Akusazioaren hipotesia ahultzen duen datu edo kontrazantzuren bat dagoen bakoitzean, eta askotan gertatzen da, beti antidoto berbera erabiltzen du».
Baina Konstituzionalaren arabera ez kondenatzea ez dela zantzua gogorarazi du Barreirok. Eta hori gutxi balitz bezala, oroitarazi du auzipetuek indarkeriaren kontrako adierazpen ugari egin dituztela beren idatzietan eta epaiketan, «eta hori, zeharka izanda ere, ETAren indarkeria ekintzak gaitzestea da».
Auzitegi Nazionalak baliatutako eta Gorenak berretsitako gainerako hiru «zantzuak» ere erabat ahulak direla dio.
LABen bilerak egitea «biltzeko eskubide zibilean» kokatu behar dela dio batetik. Iparraldera egindako bidaiei dagokienez, nabarmendu du, Auzitegi Nazionalaren epaiak ez duela frogatutzat ematen ETAko kideekin bildu zirenik. Eta, terminologia berdina izatea ere ezin da zantzutzat hartu, Barreiroren boto partikularraren irudiko. «ETAk eta ezker abertzaleak helburu politiko berdinak badituzte, ez da harritzekoa beraien lexikoak espresio berdinak izatea».
Kontrazantzua
Kontrazantzuei ere begiratu die Barreirok. Auzitegi Nazionalak eta Auzitegi Gorenak kontrazantzuek nahiko indar ez dutela argudiatu duten arren, kontrako iritzia du Barreirok: «ETAren estrategia politiko-militarra eta akusatuen estrategia politiko hutsa ez datozela bat ikusten da, nabarmen».
Gainera, «indar inkriminatzailerik» ez duten zantzu horien aurrean, «askotariko kontrazantzuak» daudela nabarmendu du. Altsasuko adierazpenari eta Zutik Euskal Herria txostenari egiten die erreferentzia, eta baita akusatuei prentsan egindako elkarrizketa eta agerraldiei ere —haietan guztietan indarkeriaren kontrako jarrera nabarmena agertzen da—. 17.242 poliziak «inteligentzia peritu» gisa epaiketan egindako adierazpenei ere begiratu die. Hark esan zuen, akusatuen aulkian eserita zeudenek Argitzen txostena idatzi zutela, eta txosten hura idatzi zutenek ETAren aginduak ez zituztela jarraitu.
Auzipetuen kontrako «zantzu inkriminatorioak» banaka ere aztertu ditu, eta argi dio: «Auzipetuei egotzitako ekintza guztiek bere jarduera politikoko ekintzak dira. Zigor arauetatik kanpo dauden ekintzak».
Hori guztia kontuan hartuta, frogatutzat eman du akusatuak lan politikoan ari zirela, LABen biltzen zirela eta ezker abertzaleko «sektore desberdinekin» bilerak egiten zituztela. Baina azpimarratu du ezin dela esan hori «ETAren aginduei jarraituz» egin zutenik. «Are gutxiago esan daiteke akusatuak ETAkoak zirela». Izan ere, erakunde armatuaren aginduak jarraitzea frogatu izan balitz ere hori ez dela ETAko kide izatearen pareko uste du.
Auzipetuen hipotesiari sinesgarritasuna ematen dio gainera, eta azpimarratu du hori erakutsi dutela gerora izandako «gertaeren eboluzioak».