Bake bideari «luzamendurik gabe» ekiteko eskatu diote Espainiari
Aieteko Konferentziako agiriaren bidean urratsak egiteko eskatu diote Madrilgo 500 pertsona ospetsuk baino gehiagok Presoak gerturatzeko, Sortu legeztatzeko eta ETArekin hitz egiteko eskatu dute, adibidez
2012-04-20 / Oihana Elduaien Uranga
�Luzamendurik gabe ekiteko» garaia dela uste dutelako, halaxe egiteko eskatu diote Espainiako Gobernuari Madrilgo 500 eragilek baino gehiagok. Aieteko Bake Konferentzian nazioarteko eragileek publiko egindako agiriaren ildoan urratsak egiteko eskatu dute, Madrilen emandako prentsaurrekoan. Garai berriak sortu dituen «ilusio eta itxaropena» ezin direla zapuztu uste dute, eta ohartarazi dute dagoeneko ez dagoela ezinbestekotzat jo daitekeen «aitzakia eta trabarik».
Euskal Herrian bakea eta demokrazia lortzeko eman beharreko pausoak zehazki zein diren ere esan diote gobernuari. Bost puntutan bildu dute haien ustez zer egin beharko litzatekeen. Lehenik, euskal presoak haien etxeetatik gertuen dauden kartzeletara ekartzeko eskatu dute, eta, hala, «batez ere familiakoek sufritu duten zigor injustua eteteko». Euskal presoei gainerako presoei ezartzen zaizkien espetxe politikak aplikatzea ere galdegin zuten, hala nola badaezpada preso dauzkatenak askatzea, zigorraren hiru laurdenak beteta dauzkatenak libre uztea eta gaixo daudenak berehala espetxetik ateratzea.
Sortu legeztatzeko eskatu dute, bigarrenik, eta, horrekin batera, alderdi politiko eta erakunde independentistak legez kanpo uzteko politikak amaitzea.
Hirugarrenik, adiskidetzerako politika bat diseinatu beharko litzatekeela uste dute, «bazterketarik gabe» biktima guztiak onartuz.
Laugarren puntu gisa ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean elkarrizketak abiatzea jarri dute. «Erakunde armatu gisa ETAren itxiera ordenatua» lortu ahal izateko. Hark armak uzteko eta hori egiaztatzeko akordioa lortu behar delakoan daude sinatzaileak.
Azkenik, berriz, «bazterketarik gabe elkarrizketa politikoa martxan jarri» behar dela aldarrikatu dute.
Prentsaurrekoan sei lagun agertu ziren arren, 500 lagun baino gehiagoren babesa dauka oraingoz agiriak. Haien artean daude, besteak beste, Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel sariduna, Jose Luis Sampedro idazlea, Pedro Montes ekonomista, Pilar Bardem eta Willy Toledo aktoreak, Bakerako Kultura Fundazioko presidente Mayor Zaragoza eta M15 mugimenduko bozeramaile Jon Agirre.
Aieteko bake konferentziak «Euskal Herriak hainbeste behar duen» konponbiderako «balio ikaragarria» duela uste dute, eta hango adierazpena bide orri argia dela. Baikortzat jo dute ETAk bide horretan armak uzteko erabakiaren berri eman izana. ETAk hori egin ostean, Espainiako Gobernuari urratsak egitea dagokiola uste dute, «luzamendurik gabe».
Karlos III.a Unibertsitateko irakasle Carmen Lamarcak prentsaurrekoan esan zuen Espainiako Gobernuak ezagutzen duela agiria, baina, oraingoz ez dutela haren erantzunik jaso. Hasteko, Madrilen zabaldu dute testua, eta han saiatu dira sinadurak batzen, baina Lamarcak jakinarazi du maiatzean ekitaldi handiago bat egiteko asmoa dutela. Ez du esan zein ekitaldi izango den, baina, gero esan du «posible eta beharrezko» ikusten duela Madrilen manifestazioa egitea Euskal Herrian bakea bultzatzeko.
Arma biltegirik ez
Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek, berriz, ETAk orain arma biltegirik ez duela esan zuen atzo, nahiz eta ETAk borroka armatua uzteko erabakiaren berri eman zuenetik hala gertatzen ari dela egiaztatzeari uko egin dion. Urte erdi da ETAk armak utzi zituenetik, eta, Fernandez Diazen iritzian, orain desegitea dagokio erakunde armatuari. Ezker abertzaleak hori egiteko eskatuko balio egingo lukeela uste du, gainera: «Gauzak aldatu egin dira, orain ezker abertzaleak agintzen du ETAn».
Bilduk eta Amaiurrek «elkarrizketa parlamentarioan» parte hartzeko, ETAri desagertzeko eskatzea eta «eginiko krimenengatik barkamena eskatzea» ezinbestekotzat jo ditu.