Euskal presoak. 'Parot doktrinaren' aurkako manifestazioa
Irtenbiderantz bultza egiteko prest azaldu dira milaka herritar
'Parot doktrina' zein gainerako «salbuespen neurriak» indargabetu ditzatela eskatzeko, manifestazio jendetsua egin dute Bilbon Gernikako Akordioaren sinatzaileen alboan izan dira doktrina ezarri zieten preso ohiak
2012-04-15 / Aitziber Laskibar Lizarribar
Oztopoak oztopo, aurrera egiteko prestasuna azaldu dute milaka herritarrek Bilbon, konponbideari begira lan egiteko garaia dela, eta, beraz, Espainiako Gobernua eta auzitegiak ezartzen ari diren «salbuespen neurriak» berehala indargabetu behar direla aldarrikatzeko Gernikako Akordioak antolatutako manifestazioan. Egun osoan euri zaparradak etengabeak izan diren arren, jendetza egon da Casillatik udaletxerainoko ibilbidean, Salbuespenezko neurriak indargabetu. Konponbide garaia da leloa idatzia zuen pankartaren atzean. Azkar egin dute martxa, ziztu bizian. Casillatik 17:35ean abiatu da protestaren burua, eta udaletxe aurrean zen 18:15erako.
Doktrina ezarri dietenak
Gernikako Akordioa sinatu zuten eragileen ordezkaritza batekeutsi dio pankartari, eta preso egondako bik: Joan Mari Igarataundik eta Jon Agirre Agirianok. Duela bi aste askatu zuten Igarataundi. Hain justu, Auzitegi Konstituzionalak 197/2006 doktrinaren ezarpena ontzat eman zuen epaian eman zuen Igarataundi askatzeko agindua. Hemeretzi euskal presok doktrinaren bidez ezarritako espetxealdiaren luzapena osorik bete beharko dutela ebatzi zuen Konstituzionalak erabaki hartan. Beste hiruren kasuan, doktrina ezartzeak haien eskubideak urratu zituela esan, eta askatzeko agindu zuen. Joxe Mari Perez eta Jose Inaxio Gaztañaga izan ziren epaiarekin batera kaleratu zituzten beste bi presoak, eta atzo manifestazioaren lehen lerroetan egon ziren horiek. Besarkada eta ongietorri keinu ugari jaso zituzten hirurek.
Pankartari eutsiz egon zen beste preso ohia, Agirre Agiriano, auzitegiak ezarritako espetxe zigorra eta ondoren jarritako luzapena osorik bete ondoren atera zen kartzelatik, iaz, 30 urte preso egon ondoren.
Doktrina osorik bete duten preso ohi gehiago ere izan ziren protestaren lehen lerroetan, eta gaur egun zigorra betea duten arren luzapena ezarri dietelako preso dituzten beste dozenaka presoren senideak. Etxerat-en zapi zuria harro erakutsi zuten horiek, lepoan lotuta.
Dozenaka gizarte eragile eta alderdi politikoetako ordezkariak izan ziren manifestazioaren buruan joan ziren gainontzekoak. Bertan izan ziren, besteak beste, ezker abertzaleko Rufi Etxeberria, Joseba Permach eta Maribi Ugarteburu; Eusko Alkartasunako Pello Urizar eta Unai Ziarreta; Alternatibako Oskar Matute eta Asier Vega; Aralarreko Dani Maeztu; eta Gorripideko Joxe Iriarte Bikila. Amaiurreko diputatuak elkarrekin zeuden lehen lerroetan: Xabier Mikel Errekondo, Iñaki Antiguedad, Jon Iñarritu eta Maite Aristegi, esaterako. Sindikatu gehienetako ordezkariek ere parte hartu zuten manifestazioan. Gernikako Akordioa sinatu dutenak, eta baita ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñoz ere, horrek akordioa sinatu gabe badu ere.
«Euskal presoak, etxera!»
Txalo artean eta euritakoen babespean abiatu zen manifestazioa, iragarritako ordutik bost minutu pasatuta zeudenean. «Euskal presoak, etxera!» oihukatu zuten ozen protestariek. Hori izan zen herritarren lehen oihua, eta ibilbide osoan gehien errepikatu zena. Aldarri horixe jasotzen duten dozenaka ikur ere eraman zituzten protestariek eskuetan hartuta. «Presoak kalera, amnistia osoa!» ere sarri entzun zen manifestazioak iraun zuen 40 minutuetan.
Ibilbidea osorik egin, eta milaka herritarrek udaletxeko plaza bete zutenean, «Iheslariak, etxera!» bota zuen ozen parte hartzaile batek. Aldarria bere egin, eta milaka pertsonak oihukatu zuten esaldia elkarrekin.
Ertzainik ez
Ertzainik ez zen ikusi atzoko protestan. Eta ez da ohikoa. Manifestazioaren aurrealdean eta atzealdean udaltzainak izan ziren bidea ireki eta ixten, baina haiekin joan ohi diren Ertzaintzaren furgonetarik ez zen izan atzo. Ezta Zabalburu plazako ertzain etxearen aurrean, edo Buenos Aires kaleko epaitegiaren kanpoaldean ere. Nazio manifestazioak jarraitzeko herritarren gainean ibili ohi den helikopteroa ere ohi baino beranduago azaldu zen: protesta Hurtado Amezaga kalean sartu zenean.
Kale horretara iritsi aurretik Zabalburu plazan normalean egiten den geldialdia, besteetan baino laburragoa izan zen. Txikia izan zen argazkiak ateratzeko tartea. Euriaren mehatxuak azkar mugiarazi zituen protestariak. Leku horixe izaten da manifestazioen tamaina neurtzeko tokia. Gain batean geratzen da plaza, eta jendetzak errepidea noraino betetzen duen erakusten du. Hasieran zirudien baino jende gehiagok hartu zuen kalea. Milaka euritakoren atzean, ez zen amaiera ikusteko modurik.
Cabacas gogoan
Unerik hunkigarrienetariko bat Plaza Biribilera iristerakoan sentitu zen. Hainbat gizarte eragiletako ordezkariak bi pankartari eutsiz zeuden bazter batean, geldi: Indarkeria polizialari stop! Apirilak 21 nazio manifestazioa 17:30ean Indautxun. Horrela iragarri zuten datorren asterako protesta. Iñigo Cabacas. Ez adiorik! Eraila (2012-4-9) zuen idatzia beste pankartak, Ertzaintzaren pilota batek jota hil zen gaztearen irudia ondoan zuela.
Txalo zaparrada ozena egin zieten manifestariek pankartari eusten zeudenei. «Iñigo, gogoan zaitugu!», oihukatu zuten. Eta «Herriak ez du barkatuko!».
Manifestazioaren bideoa hemen ikusgai:
www.berria.info