Euskal presoak
Presoak lehen bezain sakabanatuta eta urrunduta dauzkate oraindik
Presoen kopurua gutxitu egin den arren, Espainiako eta Frantziako Gobernuek ez dituzte haien baldintzak hobetu Presoak bisitatzera joateko, batez beste, 1.317 kilometro egiten dituzte senitartekoek
2012-04-12 / Oihana Elduaien Uranga
ETAk armak uztea erabaki arren, espetxe politikan aldaketarik ez dela izango esan du Espainiako Gobernuak, eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideei salbuespen neurriak kendu eta gainerakoei bezala legeak egintzen duena ez diela aplikatuko esaten tematu da, presoek beraiek banaka hala eskatu eta damua agertu ezean. Eta halaxe egin du. EPPK-ko kideek Euskal Herriko espetxeetara gerturatzeko banaka eskatu duten arren, Gobernuak ez du neurririk hartu, eta mugimendu masiborik ez du egin. Gaur egun, EPPK-ko 640 euskal preso daude, Frantziako eta Espainiako 82 espetxetan sakabanaturik eta urrundurik. Legea aplikatuta, kalean leudeke asko. Baina orain arte bezala jarraituko duela esan du Gobernuak, eta ez dizkiela legearen aukerak aplikatuko.
Euskal presoen senitarteko eta lagunei ere ez zaie egoera samurtu. Izan ere, sakabanaketak bere horretan jarraitzen du, eta presoak bisitatzera joateko kilometro asko egin behar izaten dituzte astebururo. Batez beste, 1.319 kilometro —azken urteetan, 1.200-1.400 kilometro artean egon da batez besteko hori—. 800 eta 900 kilometro bitarteko distantzian daude presorik gehienak, eta zortzi besterik ez daude Euskal Herrian.
Horrek hainbat istripu eragin ditu errepideetan, 1989an Espainiako Gobernuak EAJren babesarekin sakabanaketa aplikatu zuenetik. Hamahiru senide hil dira, gutxienez, istripu horietan.
Presoen baldintzak ez dira hobetu. Eskatu duten arren, gaixo dauden presoak ez dituzte askatu, eta zigorraren hiru laurdenak edo bi herenak beteta dituztenak espetxean daude oraindik. 14 lagun preso daude, gaixo larri egon arren, eta 11 dira gaixo daudelako baldintza zorrotzekin etxean zigorra betetzen ari direnak. Zigorraren hiru laurdenak edo bi herenak beteta eduki arren oraindik preso dauzkatenak, berriz, 134 dira. Legea aplikatzea nahikoa da haiek guztiak libre uzteko.
Aitzol Gogorza presoa Basauriko espetxera ekarri berri dute Sevilla IIko espetxetik —nahaste obsesibo-konpultsibo larria du—. Txus Martin ere ekarri zuten Zaballara, eta, beste keinuren bat egin badute ere, Euskal Herritik ehunka kilometrotara dauzkate oraindik beste hainbat preso, gaixotasun larriak izan arren.
Gainera, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak babesa eman dio euskal presoei zigorra luzatzea dakarren 197/2006 doktrinari. Aztertu berri dituen 31 helegiteetatik hiru besterik ez ditu onartu, eta, ondorioz, Espetxe Zuzendaritzari baimena eman dio doktrina aplikatzen jarraitzeko. 59 lagun daude preso, doktrina aplikatuta.
Horrek berekin dakar aurretik ere luzeak diren zigorrak are gehiago luzatzea presoei, eta presoak adinean aurrera egin arte espetxean edukitzea, eta gaixotasunak izateko aukera areagotzea, besteak beste. 90 euskal preso daude hogei urte baino gehiagoz kartzelan; 197/2006 doktrina aplikatu dietelako daude preso horietako 50, eta gaixo daude 28. Gaur egun, 60 urte baino zaharragoak diren presoak 26 dira, eta haietako bederatzi daude gaixo.
Preso gutxiago
Baldintzek bere hartan jarraitzen duten arren, ETAk behin betiko armak uzteko erabakia jakinarazi aurretik baino 48 euskal preso politiko gutxiago daude. Preso gutxiago egotearen arrazoi nagusia da atxiloketa eta espetxeratzeak gutxitu egin direla. Hogei lagun baino gutxiago espetxeratu dituzte denbora horretan. Horietako gehienak Frantzian atxilotu dituzte, gainera. Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaerak betetzeko egin ditu atxiloketa gehienak Frantziako Poliziak, baina ETAko kide izatea egotzita eta etxe agentzien kontrako erasoetan parte hartzea egotzita atxilotutakoak ere izan dira.
Espainiako poliziek, bestalde, auzitegiek jarritako zigorrak betetzeko eraman dute jendea preso, batik bat. Baina ez horregatik bakarrik: otsailean, Iñaki Igerategi eta Inaxio Otaño atxilotu zituen Guardia Zibilak Tolosan eta Andoainen (Gipuzkoa), ETAko kide izatea egotzita. Inkomunikazio aldian torturatu egin zituztela salatu zuten biek.