Elkarbizitzarako lan taldea. Eztabaida Eusko Legebiltzarrean
Legebiltzarrak lantaldea onetsi du, bazterketarik eza bermatu gabe
EAJk, PSEk, PPk, Ezker Anitzak eta Aralarreko Ezenarro, Basabe eta Erostarbek alde bozkatu dute; Dani Maeztuk, kontra EAk dio batzorde «hankamotz» dagoela ezker abertzaleak ez duelako parte hartuko
2012-03-31 / Edurne Begiristain
Eusko Legebiltzarrak bakerako eta elkarbizitzarako lantalde «irekia» osatzea erabaki du, EAJ, PSE, PP, Ezker Anitza eta Aralarren hiru legebiltzarkideren babesarekin. Duela bi aste egindako saioan izandako desadostasunak leuntzea lortu dute taldeek, eta, azkenean, PSE-EEk eta PPk bat egin dute ponentzia sortzeko proposamenarekin. Akordioak, baina, ondorioak izan ditu Aralar taldean, alderdiko barne zatiketa areagotu delarik: izan ere, lantaldea eratzearen aldeko botoa eman dute Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe legebiltzarkideek, eta aurkakoa, berriz, Dani Maeztuk, alderdiko zuzendaritzak agindutakoari jarraiki. Maezturekin batera, EAk eta UPDk ere kontrako botoa eman dute: denera, aldeko 70 boto izan dira, eta aurkako hiru.
Aralarren jatorrizko ekimenaren edukitik urrun dago Legebiltzarrak onartutako testua. Lantaldeak indarkeriaren ondorioei buruz eztabaidatu behar zuela zioen Aralarren hasierako ekimenak, baita herri eta auzoetan «bakearen kultura» lantzeko eta «elkarbizitza sustatzeko» ekimenak aztertzeko balio behar zuela ere. Ordea, halakorik ez du jasotzen adostutako erdibideko zuzenketak. Laburra da oso testua, bost lerro baino ez ditu, eta gatazka politikoaren ondorioei aipamenik ez dio egiten. Testuak dio Eusko Legebiltzarrak bakerako eta elkarbizitzarako osatuko duen lantaldea «irekia» izango dela, eta talde politikoek, erakundeek eta eragile sozialek egin nahi dizkioten proposamenak jasoko dituela. Beste era batera esanda, ponentzia horretan Legebiltzarretik kanpoko pertsona eta eragileek parte hartu ahal izango dute, baina legebiltzar taldeek baino ezin izango dute modu iraunkorrean esku hartu. Hau da, batzordeak hala erabakiz gero, gonbidatu gisa joan ahal izango dira bakarrik ezker abertzaleko ordezkariak bertara.
PPk, baina, iradoki du ezker abertzalearen parte hartzea galarazteko moduan dela. Anton Danboreneak hala ohartarazi zuen atzoko osoko bilkuran: «Ganbera honetan nahikoa pisu daukagu hainbat gauza eragozteko». Izan ere, PPk «susmoa» zuen ezker abertzaleari ateak irekiko zitzaizkiola, eta hargatik ez du sinatu Aralar, PSE, EAJ eta Ezker Anitzak adostutako erdibideko zuzenketa. Alta, babestu egin du lantaldea sortzea, Patxi Lopez lehendakariak herenegun esandakoa entzun eta gero, ziurtasuna duelako lantaldea ez dela «Batasunaren oihartzuna» izango.
Nork bereari eutsita
Lan taldearen osaketa bera bezain albiste bilakatu zen atzo Aralar taldeko lau legebiltzarkideen arteko barne desadostasunak. Aintzane Ezenarroren ekimenez eztabaidatu zen ponentzia sortzeko ekimena, eta hark hartu zuen akordioa defendatzeko ardura. Saio garrantzitsua izan zen Ezenarrorentzat, eta etxekoen babesa ere jaso zuen bilkuran, gurasoek eta Jon Abril koordinatzaileorde ohiak harmailetatik jarraitu baitzuten eztabaida. Beraiek izan ziren Ezenarroren hitzaldia amaituta, txaloka hasi ziren bakarrak.
Elkarrizketak «irabazi» egin duela nabarmendu zuen Aralarreko eledunak, eta lorturako adostasunarekin «bakerako urratsa» egin dela gaineratu zuen. Ezker abertzaleari zuzendu zitzaion Aralarrekoa, «konfiantza» eskatzeko, «formari» begiratzeari uzteko, eta kontuan hartzeko Legebiltzarra «irekitzeko» formula dela lantaldea. «Ekimen hau da Eusko Legebiltzarra irekitzea proposatu duen lehena eta bakarra. Ez dugu prentsa aretoa ireki, Legebiltzarra ireki dugu, eskuzabaltasunez eta zintzotasun osoz».
Adostutako testuaren gainean, baina, interpretazio zeharo ezberdinak egin zituzten hura babestu zuten taldeek. Bakoitzak bereari eutsi nahi izan zion, eta ezker abertzaleak izan dezakeen parte hartzeari buruz nork bere irakurketa egin zuen. Batzordea irekia izatea nahi dutela esan zuen PPk, baina ñabardura batekin: «Irekia izan behar du ETAren biolentzia gaitzesten dutenei bakarrik». Danboreneak argi adierazi zuen «terrorismoa deslegitimatzeko» ez bada, ez duela «ezertarako balio» izango.
Antzeko iritzia agertu zuen Jose Antonio Pastor sozialistak. Argi utzi zuen lantaldearen agenda politikoa «alderdi demokratikoek» baino ez dutela zehaztuko, eta «Batasunak» ez diela finkatuko eztabaidaren norabidea. «Ezin dugu onartu ETAri babesa eman diotenek euren lehentasunak ezartzea». Hala, Pastorrek adierazi zuen «demokratak» ez direla egongo ezker abertzalearen urratsen zain adiskidetzearen oinarriak jartzeko. PSEkoak «historikotzat» jo zuen Legebiltzarreko akordioa, «lehen aldiz adostu duelako indarkeriaren zikloaren amaieraz eztabaidatzea».
Inor baztertzen ez duen elkarrizketaren alde egin zuen, ordea, Joseba Egibar jeltzaleak, eta horretarako «zirrikitu» guztiak erabiltzea eskatu zuen. «Urrats» bat egiteko aukera ikusi zuen Egibarrek Legebiltzarreko lantaldean, ez urrats «definitiboa», baina bai aurrera egiteko balio dezakeena. EAJkoak ez du ulertzen elkarrizketari «mugak» jarri nahi izatea: «Elkarrizketari mugak jartzea hitz egiteari beldurra izatea da».
Ezker Anitzako Mikel Aranaren irudiko, berriz, araudiak aukera ematen dio ezker abertzaleari parte hartzeko. Eta orain ez bada, aurrerago egongo dela: «Datorren legealdian honekin jarraitzea espero dut, eta orduan denek izango dute parte hartzeko aukera».
EAk, bestalde, hasieratik defenditu du sentsibilitate guztien parte hartze iraunkorra bermatu beharko lukeela bakerako lantaldeak, eta ideia berari eutsi zion Juanjo Agirrezabalak atzoko saioan. EAkoak uste du lantaldea egituratzeko formula ez dela «eraginkorra» eta «gabezi handiak» dituela. Agirrezabalak gogoratu zuen Aralarren jatorrizko testuak «bazterketarik gabeko» lantaldea eratzeko proposamena jasotzen zuela, baina halakorik ez duela aipatzen azken akordioak. Batzordea «hankamotz» jaioko dela kritikatu zuen EAko legebiltzarkideak: «Zertarako balio du ponentziak ezker abertzaleak modu normalizatuan eta sistematikoan parte hartzeko aukerarik ez badu?», galdetu zuen.