Bazterketarik gabeko elkarrizketen alde egin dute Gipuzkoan
Sortu legeztatzeko eta espetxe politika aldatzeko eskatu dute Bilduk, Aralarrek, PSE-EEk eta EAJk Batzar Nagusietan Biktima guztiak aitortu eta alor horretan urratsak egiteko konpromisoa agertu dute
2012-03-31 / Jokin Sagarzazu
Bazterketarik gabeko elkarrizketen alde egin zuten atzo Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Bildu, Aralar, PSE-EE eta EAJko batzarkide taldeek ebazpen bateratu bat aurkeztu zuten, eta soilik PPk bozkatu zuen aurka. Batzar Nagusien arabera, bake eta normalizazio prozesua sendotu dadin beharrezkoa da eragile politiko guztien arteko elkarrizketak abiatzea. Horren harira, «bide politikoetatik soilik arituko diren sentsibilitate eta ideologia politiko guztiak» legeztatzeko eskatu dute, eta hori «ahalik eta azkarren» izateko. Era berean, espetxe politika aldatzearen alde azaldu dira lau indar politikoak. Besteak beste, presoak gerturatzeko eskatu dute, eta aske uzteko gaixotasun larriak dituztenak eta «zigorraren parte handiena bete dutenak». Eusko Legebiltzarrean bakegintzari buruzko lantaldea osatzeari buruzko eztabaida egin duten egun berean onartu dute ebazpen hori.
Atzoko egunak luze jo zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Bakea, elkarbizitza eta normalizazioa bermatzeko neurriei buruzko ebazpen bat aurkeztu zuen lehenik PSE-EEk. Goizeko saioan ziren puntu hori bozkatzekoak, baina Gasteizen lantaldeari buruzko erabakia hartzen ari zirela, sozialistek puntu hori erretiratu egin zuten, eta Bildu, Aralar, eta EAJrekin ebazpen bateratu bat aurkezteko asmoz, negoziatzen jarraitu zuten. Rafaela Romero bozeramaileak, kazetarien aurrean azaldu zuenez, euren ebazpena erretiratzeko erabakiak ez zuen loturarik izan Gasteizen gertatzen ari zenarekin, eta azaldu zuen Bilduk eta Aralarrek espetxe politikari buruz aurkezturiko beste ebazpen bat «osatzea» zela euren helburua, «bai edukietan bai babesetan osatzea». Azkenean lau indar politiko horiek ados jarri ziren, eta arratsaldeko saioan aurkeztu eta bozkatu zuten adostutakoa.
Azken batean, Bildu eta Aralarren jatorrizko ebazpenean oinarritzen da lau alderdiek hitzartu duten testua. Hala ere, espetxe politikaz gain, beste hainbat puntu jorratu dituzte: eragile politikoen guztien arteko elkarrizketak abiatzeko beharra, ezker abertzalearen legeztatzeko eskaera eta biktimen alorrean urratsak egiteko konpromisoa.
Aieteko Adierazpena ardatz
Bilduk eta Aralarrek aurkeztutako jatorrizko testuaren lehenengo puntuari bere horretan eutsi diote sinatzaileek. Bertan aintzat hartzen dute ETAk jardun armatua amaitu izana eta erabaki horretan Aieteko Adierazpenak izan duen garrantzia. Aieteko Adierazpenaren oihartzuna nabari daiteke, gainera, ebazpeneko beste puntuetan.
Bigarren puntua ere Bilduk eta Aralarrek idatzitako moduan utzi dute, aldaketa txiki batzuekin. Puntu horretan, biktima guztien erreparaziorako urratsak eskatu dituzte, eta «eragindako mina» aitortzeko beharra nabarmendu dute.
Bosgarren puntua ere —espetxe politikari buruzkoa— bere horretan utzi dute ia, terminologian aldaketa txiki batzuk eginda. Bertan azaltzen diren aldarrikapenak, baina, 2006an Eusko Legebiltzarrak onartutako ebazpen batean daude oinarrituta. Orduko hartan, PSE-EEk aurka bozkatu zuen, PPrekin batera.
Espetxe politika aldatzeko eskatzeaz gain, oro har, presoen eskubide «guztiak» errespetatzeko eskatu dute, baita presoek politikan parte hartzeko eskubidea ere.
Hirugarren eta laugarren puntuak dira, Bildu eta Aralarren jatorrizko testuarekin konparatuta, berrikuntza nagusiak. Horietan ere Aieteko Adierazpena da heldulekua. Hirugarren puntuan jaso dute ezker abertzalea legeztatzeko beharra. Ezker abertzalea edo Sortu zuzenean aipatzen ez badira ere, «bide politikoetatik soilik arituko diren sentsibilitate eta ideologia politiko guztien» legeztatzea galdegin dute sinatzaileek, eta azkar jokatzeko eskatu diete prozesu horretan erantzukizuna duten erakundeei.
Laugarren puntuan, berriz, eragile politiko guztien arteko elkarrizketen alde azaldu dira lau indar politikoak. «Bazterketarik gabe eta Mitchell printzipioetan oinarrituta». Lau indar politiko horien arabera, «beharrezkoak» dira gisa horretako elkarrizketak bake eta normalizazio prozesua sendotzeko.
Lortutako akordioaren garrantzia nabarmendu dute lau indar politikoetako ordezkariek. Bilduk Gipuzkoako foru gobernua eskuratu zuenetik, lehen aldia da EAJ eta PSE-EErekin akordio bat egiten duena bakegintzaren alorrean. Markel Olano jeltzaleak «aurrerapausotzat» jo du akordioa, eta nabarmendu du urrats gehiago egin ahal izatea ekarriko duela. Besteak beste, Batzar Nagusietan bakeari buruzko batzorde bat osatzea proposatu du.
PP, berriz, oso kritiko azaldu da akordioarekin. Juan Carlos Cano bozeramailearen iritziz, «huts larria» da ETAren amaiera ez eskatzea eta presoak «eztabaida politikoaren erdigunean» jartzea.