Bake iraunkorra lortzeko elkarrizketei heltzeko eskatu du Idahoko Estatuak
Herritarrek «euskal lurraldeen etorkizun konstituzionala» erabakitzearen alde azaldu da
2012-03-22 / Koldo Aldabe
Idahoko Estatu Gaietarako Batzordeak, Kongresuaren eta Senatuaren bilkura bateratu batean, Euskal Herrian hasitako aro politiko berriari buruzko itxaropena adierazi du adierazpen instituzional baten bidez. «Ipar Ameriketako euskal populazioaren erdigune izanik», beste hainbat aldiz egin bezala, Idahoko Estatuak hitza hartu nahi izan du oraingo aldi honetan ere. Legebiltzarrak «goraipatu» egin du joan den urrian ETAk «ekintza armatuen behin betiko etena eta terrorismoaren amaiera» iragarri izana, eta horrekin batera, Espainiako, Frantziako, Nafarroako eta EAEko gobernuei dei egin die «euren ekintzen bidez elkarrizketa bultza dezaten euskal lurraldeetan, bake iraunkorra lortzeko». Ebazpenaren Asmoa atalean, berriz, aurreko gobernuez gain, deia AEBetako gobernuari eta Europako Batasunari ere egin die.
Ebazpenean, «euskal lurraldeen etorkizun konstituzionala» erabakitzeko elkarrizketaren alde egin dute, eta bide demokratiko guztiak aintzat hartzeko eskatu dute, herritarrei hitza ematea barne.
«Gobernu demokratikoei» babesa eta laguntza eskaini die bake iraunkor bat lortzeko negoziazio prozesu bat eratzeko esfortzuetan. Baita «terrorismoaren biktima guztien errekonozimendurako» eta «euskal lurraldeen etorkizun konstituzionalaren inguruan bide demokratiko guztiak eta erreferendum baterako aukerak aztertzeko» ere.
Idahoko Estatuaren adierazpen ofizial horren berri emango diete AEBetako lehendakariari eta Estatu idazkariari, AEBetako Senatu eta Kongresuari, Espainiako gobernuburuari, Frantziako lehendakariari eta Nafarroako eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariei.
Cenarrusaren ekimena
Idahoko Estatu Gaietarako Batzordeak onartutako adierazpenaren atzean Pete Cenarrusa dago. 1967. urtetik 2003. urtera arte Idahoko Estatu idazkari izandakoa ez dago geldi, 95 urte beteak dituen arren. Berak eta beraren Foundation for Basque Culture elkarteak jo dute Idahoko Legebiltzarrera, eta beraiek izan dira testuaren egileak. Adierazpen proposamena Carlos Bilbao kongresukide errepublikanoak erregistratu zuen.
Estatu Gaietarako Batzordeko diputatu eta senatarien aurrean, berriz, fundazioko beste bi pertsona ezagunek hartu zuten hitza, aurkeztutako adierazpen proposamena defenditzeko: Gloria Totoricaguenak eta Roy Eigurenek; biak ere ezagunak dira Idahoko euskal komunitatean, baita Euskal Herrian ere.
Idahoko hautetsien aurrean, Totoricaguenak «azken bultzada» eskatu zien joan den ostiralean. «Ziurrenera hauxe izango da zuen aurrera gatozen azken aldia», esan zuen Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studieseko zuzendari izandakoak.
Eiguren ere itxaropentsu agertu zen. Euskal jatorriko negozio-gizon eta abokatuak Idahoko euskal populazioaren garrantzia aipatzearekin batera, nabarmendu zuen Idahoko ordezkarien ganbera beti egon dela Euskal Herrian bakea lortzearen alde.
Obamaren onespenarekin
Duela hamar urte, 2002an, Idahoko Legebiltzarrak Euskal Herriari buruz onartu zuen ebazpenak hauts diplomatikoak harrotu zituen, eta orduko Espainiako eta AEBetako gobernuen arteko haserre bakarrenetakoa eragin zuen. Jose Maria Aznar eta George Bush ziren orduko agintariak. Idahoko Legebiltzarrak onartutako ebazpen hartan, besteak beste, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea defenditu zuten legebiltzarkideek.
Espainiak AEBetan zuen enbaxadorea Boisera joan zen, eta ebazpenaren aurkako adierazpenak egin zituen han. AEBetako orduko Estatu idazkari Condoleezza Ricek ere esku hartu behar izan zuen aferan. Aznarren haserrea itzaltzeko, Ricek garrantzia kendu zion Idahoko Legebiltzarraren ebazpenari.
Espainiako Gobernuaren balizko erreakzio baten ondoren Washingtonek ebazpenaren kontrako erantzuna eman ez dezan, oraingo honetan, ebazpenaren bultzatzaileek lanak ongi egin dituzte, eta AEBetako lehendakari Barack Obamaren administraziora jo dute ebazpen proposamena Idahoko ordezkariei aurkeztu aurretik. Jim Risch AEBetako Senatuko Idahoko ordezkaria erabili dute bitartekari lanetan. Rischek AEBetako Estatu Idazkaritzari aurkeztu zion ebazpen proposamena, eta Obamaren administrazioak ez zion eragozpenik jarri egitasmoari.
Idahok 1972tik, Cenarrusak Euskal Herria bisitatu zuen lehen alditik, hainbat ebazpen onartu ditu Euskal Herriko gatazkari buruz. Orduan, Francoren erregimenarekin harremanak hausteko eskatu zion AEBetako Gobernuari, Euskal Herrian giza eskubideak ez zituelako errespetatzen. 2002an eta 2006an onartu zituen beste bi ebazpenak.