Poliziaren «gehiegikeria larriak» izan direla salatu du AIk
Alderdien Legea berrikusteko eskatu du Amnesty Internationalek, Madrilen
2012-03-16 / Agentziak
ETAren kontrako borrokan polizia indarrek «gehiegikeria larriak» egin dituztela salatu du Amnesty Internationalek (AI), Madrilen. Espainiara egindako bisita ofizialean, Salil Shetty erakundeko idazkari nagusiak esan du erakunde armatuak armak uzteko erabakia publiko egin ostean sortu den «agertoki berrian» «inpunitate espazioak» desagertu behar direla.
«Jokaleku berri honetan giza eskubideak dira bide orria, une oro, eta Amnesty Internationalek inpunitate espaziorik ez dadila egon eskatzen du. Babestuta egon behar dute kontsiderazio politikoen gainetik. ETAk eragindako gehiegikeria larri eta giza eskubideen urraketetan ez du inpunitaterik egon behar, eta estatuko segurtasun indarrek egindako urraketa eta gehiegikeriak ere ikertu egin behar dira», esan zuen Shettyk, prentsaurrekoan. Gainera, gogora ekarri zuen horixe diola X. legegintzaldirako giza eskubideen agenda, Espainiarentzat AIren txostenean ere.
Aldarrikapen gehiago ere jasotzen ditu txostenak. «Biktima guztiei» egia jakiteko, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea bermatu behar zaiela dio, aitortza publikoarekin eta berriz ez gertatzeko bermeekin.
«Terrorismoari aurre egiteko legeditik» 571-580ra bitarteko artikuluak berrikustea ere eskatu du, «iritzien adierazpen baketsua» egiten dutenak zigortzeko erabil ez daitezen. Eta Alderdien Legea ere berraztertu egin behar dela uste du, anbiguotasuna kendu, eta«indarkeria bultzatzen ez duten alderdiak» legez kanporatu ez daitezen.
Presoez ere hitz egiten du Amnesty Internationalen txostenak. «Beren errotze tokietatik gertu bete behar dute zigorra, posible den heinean, eta haiek, banan-banan, hala eskatzen badute».
Torturarik ez egoteko bermea
AIk dio Espainian torturatu egiten dela, baina hori ez dela «sistematikoa» dio txostenean. Tortura eta tratu txarrak gertatzen badira «urritasun estrukturalengatik» gertatzen direla dio txostenak: «Prebentzioari, ikerketari eta zigorrari dagokien urritasun estrukturalengatik». Atxilotu ostean inkomunikazioa aplikatzen zaienen egoerak kezkatzen du, batik bat, Amnesty International; «batez ere atzerriko pertsonei dagokienez». Ikerketak falta direla eta torturatuentzat erreparaziorik ez dagoela nabarmendu du.
Horregatik guztiagatik, bi neurri zehatz hartzeko eskatu dio PPren esku dagoen Espainiako Gobernuari. Batetik, inkomunikazioa indargabetzeko eskatu dio. Eta, bestetik, tortura salaketak daudenean «mekanismo independente eta inpartzialak» martxan jartzeko eskatu dio. Ikerketa zorrotzak egiteko, eta bideozaintzako sistemak jartzeko. «Poliziaren inpunitatea amaitu behar da».
Ezker abertzalea ados agertu da Amnesty Internationalekin. Komunikabideetara oharra igorri du: «Hamarkadetan zehar gure herriaren aurka eraiki duten salbuespenezko politiken aldamioa eraisteko deia luzatzen diegu Estatu espainiar eta frantziarrari», dio. Gainera, urgentziaz egin beharreko bi aldaketa zehaztu ditu ezker abertzaleak: espetxe politika aldatzea eta Sortu legeztatzea.