Hollandek konponbide politikoen alde egingo luke
Hollande Frantziako presidente aukeratzen badute «gauzak ondo» joango direla esan du Perez Rubalcabak
2012-03-16 / Agentziak
François Hollande hautagai sozialistak iragarri du Espainiarekin «lehengo harreman berberak» izango dituela gatazkari «konponbide politikoak» emateko eta «ETAren kontrako borrokan ekiteko» Frantziako presidentzara iristen bada. Gaineratu du konponbide horiek zeintzuk diren esatea ez dagokiola berari. «Nik ez du ETArekin hitz egiten, eta ez ditut elkarrizketak planteatzen. Gai hori Espainiak landu dezala uzten dut», esan zuen atzo Parisen Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren buru eta Espainiako Barne ministro ohiarekin bildu ostean.
«ETA garaitu duen gizonarekin nago», esan zuen, «konponbidetik gertu egon gaitezen egin duen gizonarekin». Horretaz harro dagoela esan, eta elkartasuna adierazi zion Rubalcabari.
Bilera amaitu ostean, elkarrekin eman zuten prentsaurrekoa Hollandek eta Rubalcabak. Rubalcabak azaldu zuen bi alderdien artean «erabateko akordioa» dagoela, eta adierazi zuen Hollande presidentetzara iristen bada gauzak «ondo» joango direla.