Eusko Legebiltzarra. Baketzeari eta elkarbizitzari buruzko eztabaida
Legebiltzarrak ez du lortu akordiorik bakeari buruzko lantaldea sortzeko
Ezker abertzaleak batzordean parte hartzea baztertu du PPk; adostasunik lortu ez dutenez, atzeratu egin dute mozioen eztabaida Patxi Lopezek ere elkarbizitzarako lantalde bat eratzea proposatu du Legebiltzarrean
2012-03-09 / Edurne Begiristain
Eusko Legebiltzarrean oraingoz ez da eratuko bakegintza eta elkarbizitza eraikitzeko egitasmoak aztertzeko lantalderik, ezta EAErako beste itun politiko bat lantzekorik ere. Legebiltzar taldeek ez dute akordiorik lortu batzorde horien inguruan, eta adostasuna lortzeko denbora gehiago izate aldera, aho batez erabaki dute eztabaida atzeratzea. Patxi Lopez lehendakariak berak, goizeko saioan, «elkarbizitzarako foro bat» sortzeko proposamena egin zien legebiltzar taldeei. «Terrorismoaren behin betiko amaiera eta guztiontzako askatasun osoa bizkortzeko ekimen politikoak adosteko eta gauzatzeko» bilgunea eratzea proposatu zuen lehendakariak. Bakegintzari buruzko batzorde txostengile bat eratzeko aukera, ordea, aurretik ari ziren negoziatzen zenbait talde, eta Aralarren mozio batetik testu adostua lortzeko bidean ziren. Ordea, Aintzane Ezenarro eledunak arratsaldeko saioan jakinarazi zuen ia akordioa lortzekotan bazeuden ere ez zegoela behar besteko adostasunik eta atzeratu egiten zutela mozioen eztabaida.
Legebiltzarreko lantalde horietan ezker abertzaleari parte hartzeko aukera emateak sortu zuen taldeen artean desadostasun handiena. Izan ere, batzorde «irekia» eta «inolako bazterketarik gabekoa» izatea nahi zuen Aralarrek, baina PP ez zetorren bat horrekin.
Osoko bilkuran inork ez zuen azaldu zeintzuk ziren lantaldea eratzeko trabak, baina Ezenarrok Legebiltzarreko korridoreetan esan zuen arazo handienak «muturreko jarreretan» zeudenak jarri zituztela. Joseba Egibar jeltzaleak iradoki zuen PPk beldur diola lantaldea eratzeari: «Beharbada, gaia ez zegoen nahiko helduta, edo alderdien arteko errezeloak uste baino handiagoak ziren». Jose Antonio Pastor PSE-EEko eledunak argiago hitz egin zuen, eta PPri egotzi zion akordio ezaren erantzukizun osoa: «PPk eragotzi du lantaldea sortzea. Baliteke egoera berrira egokitzeko eta bere burua birziklatzeko denbora gehiago behar izatea».
Lopezen proposamena
Lantaldea sortzeko adostasunik lortu ez bazen ere, proposamen hori ahotan izan zuten legebiltzar talde guztiek osoko bilkuran. Izan ere, lehendakariak aro berrian aurrera egiteko aurkeztutako bide orriak horretarako aukera eman zien.
ETAk indarkeria utzi osteko garai politikoa «historikoa» dela eta indarkeriaren aroa behin betiko ixteko aukera dagoela esan zuen Lopez lehendakariak, eta hori lortzen laguntzeko, «bakerako proposamen irekiak» aurkeztu zizkien legebiltzar taldeei. Lehendakariaren ustez, garai berri honetan «elkarbizitza irabazi» behar da, «oinarri etiko eta demokratikoak» ardatz hartuta, eta horiek sustatzeko «elkarbizitzarako foro bat» sortzea proposatu zuen. Legebiltzar taldeek ez ezik, «beste erakundeetako ordezkariek eta elkarte eta pertsona interesgarriek» ere hartuko lukete parte bertan, haren arabera.
PPk batzorde txostengile horren izaerari egindako kritikei erantzunez, Lopezek argitu zuen Legebiltzarreko lantaldeak ez duela izan nahi «Batasunaren bozgorailurik» eta bere zeregina ez dela izango alderdi mahai batena. «Lantaldeak ez du Batasunaren agenda erabiliko, ez du itun politikoaz hitz egingo eta ez du bermatuko Batasunaren parte hartze iraunkorrik».
Lehendakariaren asmoekin haserre agertu zen Antonio Basagoiti PPko legebiltzarkidea, lantalde hori «Batasunaren zirrikitu» bilakatuko dela iritzita. Hala, batzorde horretan ETAri desegiteko exijitzen ez duten taldeak badaude PPk ez duela babestuko ohartarazi zuen. «Erantzukizunez» jokatzeko eskatu zion Basagoitik Lopezi, eta ETAren amaiera lortzeko ez ditzala ezker abertzalearen interesak eztabaidaren erdian jarri. Bide beretik, PSEri eskatu zion «Stockholmeko sindrometik» ateratzeko, «besteren interesetan nahastea» eragiten baitio.
PPren legebiltzar taldearen tesia berretsi zuen Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak, Bruselan egindako adierazpenetan: «Ezker abertzaleak ETAri baldintzarik gabe desegiteko eskatzen ez dion bitartean, eta terrorismoaren biktimei barkamena eskatzen ez dien bitartean, ezin du elkarbizitzarako foroan egon », ohartarazi zuen.
Jose Antonio Pastor PSE ko bozeramaileak PPren kritikei erantzun zien esanez talde sozialistak ez duela sustatuko batzordean «legez kanpoko erakundeek» parte hartzea, baina gaineratu zuen ezin dela parte hartzaileen «kolore politikoa mugatu».
EAren iritziz, berriz, batzorde txostengilea «hankamotz» geratuko litzateke ezker abertzalearen parte hartzea modu «normalizatu eta iraunkor» batean ahalbidetuko ez balu. Izan ere, Juanjo Agirrezabalak gogoratu zuen Legebiltzarrean ez daudela ordezkatuta euskal gizarteko iritzi guztiak, eta beraz «baliorik» ez lukeela ganberan foroa eratzeak.
Aralarrek, ordea, begi onez hartu zuen lehendakariak lantalde bat sortzeko egindako proposamena, aurrera egiteko lagungarria delakoan baitago: «Bidea egiten hasteko urrats bat da batzordea». Lantaldea irekia izatea defenditu zuen Ezenarrok, nahiz eta ezker abertzaleari modu iraunkorrean parte hartzeko aukerarik ez eman. Joseba Egibar jeltzaleak ere bat egin zuen proposamenarekin, betiere «diskrezioz eta arduraz» jarduten badu. Ezker Anitzako Mikel Aranak bi batzorde sortzearen alde egin zuen: bata, bakegintza lantzeko, eta bestea, normalizazio politikoa. Iritzi politiko guztien parte hartzea bermatzeko eskatu zuen Aranak. UPDk, berriz, gogor jo zuen Lopezen ekimenaren aurka, «Batasunaren arazoak konpontzeko» batzordea litzatekeelako.