Trantsizio garairako justizia
Trantsiziozko justiziaren beharra aipatu du ezker abertzaleak. Gatazka, gerra edo diktadura garaien osteko aldia kudeatzeko, bizikidetza berrezartzeko eta normalizazio demokratikorako erabili izan da munduan.
2012-03-04 / Koldo Aldabe
Gaur zortzi Donostiako Kursaal jauregian eginiko ekitaldian aurkeztutako adierazpenaren bitartez, trantsiziozko justiziaren premia aipatu zuen ezker abertzaleak. «Bakea ekarriko duen prozesu demokratikoa garatzen lagunduko duten neurri politiko eta juridikoak ezartzen dituen trantsiziozko justizia beharko dugu», zioen Kursaaleko Adierazpenak, hitzez hitz.
Trantsiziozko justizia Euskal Herrian; gaia mamitsua bezain korapilatsua da, eta hasieratik beretik eztabaida piztea ez da harritzekoa, gatazkaren erroetan oraindik orain desadostasun nabarmenak baitaude. Trantsiziozko justizia zer den, zertarako den, zein baliabide dituen, nola aplikatzen den... azken hamarkadatan lan asko egin da horri buruz, eta aplikatu ere herrialde ugaritan aplikatu da.
Definizioa
Trantsiziozko justizia giza eskubideen bortxaketa sistematiko edo orokorrei emandako erantzuna da. Helburuak dira biktimak ezagutzea eta bakerako, berradiskidetzerako eta demokraziarako ekinaldiak bultzatzea. Gatazka batetik edo erregimen autoritario batetik osatzen ari den gizarte batek iraganean jasan dituen giza eskubideen bortxaketen herentziari heltzen dio trantsiziozko justiziak, eta giza eskubideen bortxaketen aurrean, ziurtatu behar ditu oinarrizko eskubideen babesa eta trantsiziozko justiziaren oinarrizko hiru printzipioak: justiziarako eskubidea, egia jakiteko eskubidea eta erreparaziorako eskubidea. Era berean, bortxaketak ez errepikatzearen berme izan behar du trantsiziozko justiziak, erakundeen erreformaren bidez edo beste berme batzuen bidez.
Helburuak
Testuinguru orokor batetik abiatuta, trantsiziozko justiziaren mekanismo judizial eta politikoek helburu hauetako bat, batzuk edo guztiak bila ditzakete: prozesu demokratikorako oinarriak ezartzea, zuzenbide estatua indartzea edo ezartzea; giza eskubideen ondorioz gizartean irekitako zauriei heldu eta sendatzen saiatzea; berradiskidetze prozesuetan aurrera egitea, biktimek eta gizarteak egia, justizia eta erabateko erreparaziorako duten eskubidea bermatuz; zigorgabetasuna murriztea, biktimei justizia egitea eta errudunen erantzukizuna azaleratzea; indarkeriaren eta gerra krimenen justifikazio ideologikoa (politikoa, ekonomikoa, erlijiosoa...) agerian uztea, eta gizarteari justifikazio horri lotutako balio sistema desegiteko aukera eskaintzea; egiturazko gizarte injustizia egoera baten iturburu eta zioak desagerraraztea bultzatzea, bortxaketak errepikatuko ez diren berme sendoak eskainiz.
Mekanismoak
Trantsiziozko justiziarako mekanismo ugari garatu dira, hura aplikatzeko orduan nazioartean izan diren esperientzia desberdinen bitartez. Oinarrizkoek, dena den, ez dute zerrenda luzea osatzen, eta gainerakoak oinarrizko mekanismo edo osagaien garapenetik sortu dira. Nagusienak garrantzitsuenak dira:
—Akzio penala. Erantzukizun handiena duten kriminalentzat bereziki. Bide hau herrialdean bertan zabal daiteke, edo nazioarteko gerra krimenak epaitzeko berariaz sortutako auzitegietan. Ikerketa, auzibide eta zigor epaien bidea da.
Mekanismo judizialen barruan sartuko lirateke, baita ere, indultuak edo amnistiak. Biktimen eskubideen bermea gero eta zorrotzagoa denez, kartzelako irteerak justizia egiten denaren bermearekin (zigorgabetasuna eragotziz) aplikatzen hasi dira, eta indultuen edo amnistien bidea lehenetsi beharrean, zigorrak kartzelatik kanpo betetzeko aukera (baldintzapeko askatasuna) lehenesten ari da.
—Erreparazioa: gobernuek kalteak onartu eta horiei heltzeko neurri gisa erabiltzen dute. Ekimen horiek osagai material bat dute, dela dirutan (kalte-ordainak), dela osasun zerbitzuetan (bortxaketak, torturak, zauriak jasan dituztenentzat), dela lanpostu publikoetan lehentasuna biktimei emanez... Baina osagai sinbolikoa ere badute: barkamen eskaerak, omenaldiak....
—Erakunde publikoen erreforma: giza eskubideen urraketetan zuzenean (egile izanda) edo zeharka (ez eragotziz) parte hartu duten erakundeen —indar armatuak, polizia, auzitegiak...— erreforma, bi helbururekin: urraketen egiturazko makinaria desegitea eta giza eskubideen bortxaketa larrien errepikapena nahiz zigorgabetasuna eragoztea.
—Egiaren batzordeak: edo bortxaketa eta urraketa masiboen pautak ikertu eta analizatzeko bestelako erakundeak; horien egitekoa da giza eskubideen bortxaketa larrien zergatiak azaleratzea eta errepika ez daitezen ezarri beharreko bermeak aholkatzea, egiaren ezagutza eta berradiskidetzea bultzatzeko.
Zerrenda ez da itxia, eta horrelako prozesu batean murgildutako herrialde bakoitzak neurriak erantsi dizkiete aurrekoei. Biktimen memoriak bizirik iraun dezan hartutako neurriak, adibidez, ugalduz doaz, dela oroimenerako egun bat ezarriz, dela monumentu edo museoak eraikiz.
Egiaren batzordeak
Gatazka armatu, errepresio masibo edo erregimen autoritarioen garaien amaieraren ostean, gizarteek eta biktimek eskubidea dute giza eskubideen bortxaketa masiboen gaineko egia ezagutzeko. Nazioarteko zuzenbidean bilduta dago eskubide hori, errepresioa erabili duten erregimenek izugarrikeriak ukatzeko historia berridazten dutenez. Egia bilatzeak era horretako manipulazioak eragozteko erregistro historiko bat sortzen laguntzen du. Era berean, sufritutako egintzen gaineko informazio gehiago ematea (desagertutakoei jazo zitzaienari buruz, errepresioaren sakoneko arrazoiei buruz...) etapa hori ixteko lagungarri gerta dakieke biktimei. Egia bilatzeko ekimen ugari daude, eta horien artean daude egiaren (eta berradiskidetzearen) batzordeak. Egiaren batzordeen lana da, besteak beste, frogak babestea, artxiboak osatzea, biktimak eta aktore politiko nagusiak elkarrizketatzea, informazioa herritarren esku jartzea (deialdi publikoak eginez, artxibategia irekiz, dokumentazioa eskuragarri jarriz), txostenak egin eta aurkeztea eta aholkuak ematea, bai gobernuei, bai eragile politikoei zein gizarteari.
Desmond Tutu apaiz anglikano eta Bakearen Nobel saridunak zuzendu zuen Hego Afrikako egiaren batzordea da ezagunena, baina Hego Ameriketako hainbat diktaduraren ondorengo etapan sortu ziren lehenbizikoetatik abiatuta, egiaren batzordeak trantsiziozko justiziaren ezaugarri dira aspaldion. ICTJ Trantsiziozko Justiziarako Nazioarteko Zentroaren arabera, 2011. urtetik hona berrogei egiaren batzorde ofizial eratu dira munduan, iragan hurbileko giza eskubideen bortxaketak ikertzeko.