Sarkozy Euskal Herrian
Sarkozyk dio «printzipioz» euskal presoen hurbiltzearen alde dela
Bake prozesuaz galdatuta, Frantziak «beti Espainiako demokraziaren alboan» segituko duela adierazi du Frantziako presidenteak Kanpainaren kari, Itsasuko baserri batean eta Baionako karriketan ibili zen atzo Sarkozy
2012-03-02 / Jenofa Berhokoirigoin
Ñabardura handiekin erantzun zion euskal preso politikoen hurbilketaz BERRIAk eginiko galderari Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak, atzo kanpainaren kari Euskal Herrira egindako bisitan. Nahiz erran «printzipioz» alde dagoela, euskal preso politikoen kasua «berezia» dela zehaztu zuen, eta bi azalpen eman. Batetik, azaldu zuen euskal gatazka politikoaren ondorioz espetxeraturikoak «espainol herritartasunekoak» izanki hurbilketa «mugatua» dagoela. Bestetik, ikusiz epaiketa aitzin presoak epaileaz hurbil egon behar duela eta «polo antiterrorista» Parisen dagoela, bertako epaileetarik hurbil egon behar dutela gehitu zuen. Baina elementu horiek kontuan hartuz gero, euskal preso politikoen hurbilketa «posible eta desiragarria» dela adierazi zuen. Itsasuko Dantxuenia izeneko baserria bisitatzen ari zela egin zituen adierazpen horiek Frantziako presidenteak. Nahiz berez laborantzaz hitz egitera etorria izan, lehen zazpi-zortzi minutuetan, kazetarien galderei erantzuteko denbora hartu zuen. Euskal Herriko gatazka politikoaren konponketari begira ere egin zituen adierazpenak: «Frantziako demokrazia beti egonen da Espainiako demokraziaren alboan». Hots, konponketaren aldeko pausorik emango lukeen ez zuen zehaztu.
Euskal Lurralde Elkargoaren eskaerari buruz ere ez zuen erantzun bai ala ez. «Frantziako Errepublikak nortasun azkarrei begira» beldurrik ez duela erranik, horiei begira «interesa» ere badaukala gehitu zuen. Hala eta guztiz ere, zehaztu zuen Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalaren aldarria hiru parametro kontuan harturik eraman behar dela aitzina: hautetsi gehienek alde izan behar dute, Frantziako Errepublikaren esparruan izan behar du, eta bortizkeriarik gabe eraman behar da aitzina. Galdera gehiagori tokirik ez utzirik, baserriaren bisita hasi zuen, etxaldeko jabeen kezkak entzunez.
«Frantzia azkarra»
Kanpainaren barne dituen mezuak emateko baliatu zuen Lapurdira egindako bisita. «Laborantzan lana, tradizioa, modernitatea nahasten dituzue; herri azkar batentzako osagaiak dira, Frantzia azkarrarentzat adibidez». Laster bota zuen kanpainarako hautatua duen eslogana: Frantzia azkarra. Lehiakide duen eskuin muturraren alde ez bozkatzeko mezua ere eman zuen zeharka: «Zuek, laborariek, Europarik nahi ez duen baten alde bozkatzeari pentsa dezakezue maiz, baina kontuz ibili... Europarik ez badago, nork emanen dizkigu Bruselatik ditugun 10 bilioi euroak?». Nekazaritza Politika Bateratu «justu» baten aldeko mezua eman zion laborariari, eta nekazaritzan kalitateari eman beharreko garrantzia azpimarratu zuen.
Ordu bat eta laurden egonik Dantxuenia baserrian, hortik Baionako karriketara joan zen. Bertan, hiru karriketarik pasa, eta hiri zentroan dagoen Bar du Palais deitu ostatura joan zen, txistu eta oihuen artean. Hortik, Euskal Herria utzi, eta Bruselara abiatu zen arratsalde bukaeran.

Informazio osagarria
-
Fernandez Diazek ez du aintzat hartuko Sarkozyk esandakoa
-
Mobilizaziora deitzen zuten banderolak urratu dituzte
-
Gobernua ez dabil euskararen aldeko lege xederik lantzen
-
ESANA. BERNARD ACCOYER. Frantziako Parlamentuko Presidentea
-
Zirkulu urdinaren erdian
-
Auzapezek Oxandabaratz eta Mujika askatzeko eskatu dute
-
sarean