Garai berriaren kudeaketa. Urkullu-Raxoi bilera
Bakea kudeatzeko elkarlana eskaini dio Urkulluk Raxoiri Moncloan
EAJko presidenteak dio normalizazio politikoan urratsak egiteko prest ikusi duela Espainiako gobernuburua EAJk beste estatus politiko bat nahi duela esan dio Urkulluk Raxoiri bileran
2012-02-01 / Edurne Begiristain
Normalizazio politikoa eta bizikidetza kudeatzeko «adostasuna, diskrezioa, ardura eta konpromisoa» eskaini dizkio Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuari. ETAk indarkeria behin betiko utzita, «bakea sendotzeko» babesa eta elkarlana eskaini dizkio Urkulluk Raxoiri. Moncloako jauregian egin dio ekarlanerako eskaintza, Raxoi Espainiako Gobernuko presidente denetik bien artean izandako lehen bilera ofizialean.
Bi orduz bilduta egon dira Espainiako Gobernuko presidentea eta EAJko burua. Krisialdi ekonomikoaz eta bakegintzaz jardun dute batzarrean, Urkulluk bilera amaitutakoan jakinarazi duenez. Bi gai horien kudeaketan laguntzeko prest dagoela esan dio Urkulluk Raxoiri, eta «harrera ona» sumatu dio Espainiako gobernuburuari. Bake prozesuan PPk duen jarrera duela ere Raxoik egoera berria kudeatzen jakingo duela uste du EAJko buruak: «Badakit zer jarrera duen PPk prozesu honetan, baina Raxoik kudeatuko duen itxaropena dut».
Oraingoa «aukera historiko bat» dela eta normalizazio politikoan urratsak egitea beharrezkoa dela azaldu dio Urkulluk Raxoiri, eta bide horretan EAJ «diskrezioz» laguntzeko prest dagoela. Horrela eginez gero, Urkulluk itxaropena du ETAren erabakiarekin zabaldu den aro berria etorkizunean egonkortu egingo dela.
Besteak beste, espetxe politika izan dute mahai gainean Moncloako bileran, EAJko presidenteak azaldutakoaren arabera. Euskal presoak hurbiltzeko eskatuz Eusko Legebiltzarrak 1998an onartutako ebazpena betetzea galdegin dio PPko gobernuburuari. Hala, euskal presoak Euskal Herriratzea ez ezik, presoen senideak «ez zigortzea» eta Espainiako Konstituzioak jasoa duen «bergizarteratzea» ezartzea ere ezinbestekotzat jo du Urkulluk. Eta, esan duenez , politika horretan aldaketak egitearen aldeko jarrera sumatu dio Raxoiri.
Espetxe politikan aldaketak egitea, hala ere, ez da nahikoa izango normalizazioan aurrera egiteko, EAJko presidenteak azpimarratu duenez. Haren ustez, indarkeriaren zikloa behin betiko ixteko «inoiz izan den adostasun handiena» dago gaur egun, eta, horregatik, Raxoiri adierazi dio babes hori baliatu beharko lukeela ETAren behin betiko «amaiera, desarmea eta desegitea» lortzeko. Espainiako Gobernua eta ETA hitz egiten ari direla ziur da Urkullu, beste edozein gobernuk egingo lukeen moduan. Are gehiago egoera berri honetan: «Tregoa garaian hitz egitea posible izan bada, zergatik ez indarkeria behin betiko amaitu denean?».
Estatus politiko berria
Bakea egonkortzearen aldeko konpromisoa hartzeaz gain, eskubide historikoetan oinarritutako euskal autogobernua errespetatzeko pausoak ere eskatu dizkio Urkulluk Raxoiri. Gernikako Estatutuaren espiritua ardatz izango duen beste estatus bat onartu nahi du EAJk Espainiako legegintzaldi berria amaitzerako, eta horren berri ere eman dio Urkulluk PPko buruari. Hartarako, ezinbestekotzat jo du pentsaera politiko guztiak ordezkatuta egongo diren akordio politiko bat.
«Euskadi nazio bat» dela argi utzi du EAJko buruak komunikabideen aurrean egindako agerraldian, eta azaldu du garrantzitsua dela eskubide historikoetan oinarritutako estatus politiko berria lortzea. Espainiako Konstituzioaren eta Lehen xedapen gehigarriaren «irakurketa malgua» eginda lor liteke hori, haren ustez. Nolanahi ere, EAJko buruak ez du herri galdeketaz hitz egin Raxoirekin, ezta Eskozia eta Irlandako kasuez ere.
Egoera ekonomikoari dagokionez, egungoa «sakrifizio garaia» dela eta lankidetzan aritzea ezinbestekoa dela adierazi du EAJko presidenteak. Gobernuak martxan jarri nahi dituen neurriak babesteko prest agertu da Urkullu, baldin eta horiek jarduera ekonomikoa sustatzen badute. «Horrek ez du esan nahi EAJ PPren bazkidea izango denik», argitu du Urkulluk PPri agertutako babesa azaltzeko.