Presoak hurbiltzearen alde bozkatu du Frantziako Legebiltzarrak
«Ahal den aldi oro» presoa haren etxetik hurbilen den kartzelan eduki behar dela dio bozkatu lege proposamenak Nahiz lege proposamena «oso partzialtzat» jo, Askatasunak dio «keinu baikorra» dela
2012-01-26 / Jenofa Berhokoirigoin
�Presoari, ahal den aldi oro, haren ezaugarriekin bat datorren eta etxetik hurbilen den kartzelan sartzea proposatuko dio espetxeko administrazioak». Horra zer dioen herenegun Frantziako diputatuek bozkatu zuten lege-proposamenak. «Espetxeratuaren eta senideen arteko loturei eusten laguntzea» da helburua. Ezkerreko Fronteko hautetsiak izan ezik, beste guztiak alde agertu ziren, lehen irakurketan. Kartzelei begira 2009an bozkaturiko legedia osatzera dator moldaketa hori. Michel Mercier Justizia ministroak ere babestu du presoen sakabanaketa oztopatzen duen lege proposamena: «Eskubide bat antolatzen duenez, lege proposamen hori ongi etorria da. Korsikar presoentzat, baina baita ere errepublikako lurraldean diren preso guztientzat balioko du».
Sauveur Gandolfi-Scheit Korsikako UMPko diputatuak zuen Legebiltzarrean lege proposamena aurkeztu, 2010eko otsailaren 5ean.
Lehen bertsioa, moldaturik
Aurkezturiko lehen bertsioak moldaketa batzuk izan ditu. Hastapen batean, «presoei familietarik hurbiltzeko eskubidea emateko» xedea zuen, eta bozkaturiko bertsioan «presoak familiengana hurbiltzea lagundu nahi izatea» du aipatzen. Bestalde, nahiz Gandolfi-Scheitek egin proposamenean zehaztu berrehun kilometro baino gutxiagoko distantzian espetxeratu beharko dela presoa, zehaztasun hori kendu zuen legebiltzarrak. Espetxeratuaren ezaugarriei begiratu beharko zaiela gehitu zuen, hau da, adinari, sexuari, iraganean egindakoari, osasun egoerari, gizarteratze proiektuei, familia egoerari eta beharrei eta kartzelan izandako joerari, eta araberan hautatuko lukete kartzela. Hala eta guztiz ere, «pertsonen edo ondasunen segurtasunari buruzko irizpideak» edota «zigorra betetzeko moldea» eskubide hori ez emateko arrazoiak izan daitezke.
Ezker abertzaleak Frantziako Legebiltzarraren erabakiaren «goi mailako garrantzia» nabarmendu zuen atzo. Maribi Ugarteburu eledunaren hitzetan, «lege hori onartzea eta indarrean sartzea oso garrantzitsua izan daiteke irekita dagoen konponbide politikorako, pauso bat baita Frantziako zein Espainiako gobernuen aldetik espetxe politika aldatze aldera hartu beharreko norabidean». Ugarteburuk Espainiako PPri ere dei egin zion euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko neurriak albo batera uztera. «PP guztiz bakarrik geratu da jada», esan zuen, eta nabarmendu zuen Frantzian UMP eskuindarreko diputatuek ere aldeko boza eman zutela.
Askatasunak ere «keinu baikortzat» hartu du Legebiltzarrak bozkaturiko lege proposamena, «azken urteetan pairatzen duten injustiziarik handienetarikoari erantzungo liokeelako». Hala ere, erantzuna «oso partziala» dela dio, «kondenatuak diren presoak besterik ez dituelako hunkitzen», auzia ukan aitzin preso sartuak direnen kasua ez baita aipatzen. Gainera, gehitzen duenez, «urratzen den eskubide bat besterik ez da, beste eskubide anitz zanpatzen zaizkie presoei egunero». Eri diren presoen askatzea, baldintzapeko askatasunerako baldintzak betetzen dituzten presoen kaleratzea, tratu txar, tortura, bakartze eta sakabanaketaren bukaera exijitu du.
Lege proposamenari buruzko eztabaidan hitza hartu zuen Jean Grenet UMPko euskal diputatuak, eta orain arte inoiz egin ez dituen adierazpenak egin zituen. Senideak ikusteko presoak duen «eskubidea» aipaturik, euskal preso politikoen sakabanaketa gaitzetsi eta haien familietarik hurbiltzeko beharra azaldu zuen. Sakabanaketak daukan «kostu humano eta materiala» ikusiz, presoentzat eta senideentzat «zigor bikoitza» dakarrela azaldu zuen.
Euskal Herrian hasi den aro politiko berria ere aipatu zuen: ETAk jarduera armatua amaitu duela eta, presoen hurbiltzeak «trantsizioa erraztu» lezakeela esan zuen.