PPk eta EAk harreman «egonkorra» izango dute hemendik aurrera
Basagoitik «hainbat egia» esan dizkio Urizarri, eta EAkoak «urratsak» eskatu dizkio PPri, bi buruzagiek egin duten lehen bileran Bakea nahi dutela esan dute biek; PPkoak aitortu du «gatazka politikoa» badagoela
2012-01-13 / Aitziber Laskibar Lizarribar
�Lasai» baina «oso argi» hitz egin diote elkarri Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak eta Pello Urizar EAren idazkari nagusiak, bi buruzagiek orain arte izan duten lehen bileran. Ia ordu eta erdiz egon dira bilduta PPk Bilbon duen egoitza nagusian, Euskal Herriko egoerari buruz hizketan. Ona izan da elkartzea, bien ustez. Normalizazioan lagunduko duela aitortu dute biek, eta euskal gatazkari buruzko azterketa egiterakoan desberdintasunak «abiapuntuan bertan» dituzten arren zerbait partekatu ere egiten dutela: biek nahi dutela bakea. Gatazka politikoa egon badagoela ere aitortu du Basagoitik, zehaztapenak egin dituen arren. «Orain, elkar ezagututa, gehiago hitz egingo dugu», adierazi du PPkoak. «EAJko presidentearekin, lehendakariarekin edo Ezker Batukoekin hitz egiten dudan bezala hitz egingo dut harekin ere». Hemendik aurrera «harreman egonkorra» izatea adostu dute.
Bileraren ondoren Basagoitik adierazi duenez, Urizarri «hainbat egia aurpegira» esateko gogoa zuen, eta hala egin du. «Lasaitasun giroan» egin dute, hala ere, bilera. «Esan diot hau ez dela bi aldeen arteko gerra bat», azaldu du PPko buruak. «Sekula ez dela gerrarik izan, ez direla bi talde terrorista egon aurrez aurre, eta ez daudela bi aldeetako biktimak. Hemen talde terrorista bat egon da, proiektu politiko bat lortzeko jende asko hil duena». Hortaz, «gobernu demokratikoei» ezin zaiela «talde terroristei eskatu behar zaiena» eskatu ohartarazi dio Urizarri. Biktimak ezin direla maila berean jarri, eta «desarmatu ez denak mugitu behar» duela.
Bide horretan aritzeko eskatu dio EAkoari: ETAri desegin dadila eta armak entregatu ditzala eska diezaiola, eta erakunde armatuak egindako mina onartzen lagundu dezala; «ETA historian zeharo injustua izan den eta gizarte honentzat erabat baliogabea izan den zerbait balitz bezala gera dadin lagundu dezala».
Entzun dio, eta hurbildu dira
Urizarri «entzun ere» egin diola adierazi du Basagoitik. Eta ondorio bat atera duela: «Egia da behingoz bakean eta askatasunean bizitzeko desioa eta konpromisoa dugula biok». Hala ere, egoeraren interpretazioa egiterakoan, oinarrizko desberdintasunak dituztela azaldu du, eta, beraz, bakoitzak hartu duen bidea bestearekiko oso desberdina dela. «Baina garrantzitsua dena da haiek ETAren kontu hori amaitu nahi dutela eta guk ETA amaitu eta askatasunean bizitzeko aukera izan nahi dugula».
Areago, bakegintzari heltzeari dagokionez, Urizarri gehiagotan entzuteko prestasuna baduela ere eman du aditzera: «Garrantzitsua da terrorismoaren amaiera bakea nahi duten horiekin guztiekin lortzea. Beti da garrantzitsua harreman normalizatuak izatea, eta are gehiago oso plurala den herri honetan, familia guztietan baitago denetarik, kolore guztietako jendea».
Balizko elkarlana aipatzerakoan, Pello Urizarri buruz ari dela zehaztu du; EAko idazkari nagusiari buruz ari dela. Bildukoei inolako mezurik emateko asmorik ez duela ohartarazi du, gainera: «Bilera hau ez da izan ez Urizarrek Raxoiri mezuak bidaltzeko, ez Basagoitik mezuak bidali nahi ez dizkionari bidaltzeko».
Atzokoaren ondoren ezker abertzalearekiko harremana «gertuago» dagoen galdetuta, «ezetz», erantzun du argi; «ez dago gertuago. Gertuago egon behar duena ETAren desegitea da». ETAk «desagertu eta paretik kendu» besterik ez duela egin behar esan du, eta «Batasunak, ETAren mundu horrek eragindako mina aitortu» behar duela. «Orduan bai, orduan egongo da joko erabat normalizatua». Bien bitartean ez duela ezker abertzalearekin «inolako bilerarik» egingo adierazi du.
Presoen egoerari buruz ere mintzatu dira Basagoiti eta Urizar. Ez PPkoak nahi zuelako, gaia EAkoak mahai gainean jarri duelako baizik. «Hori horrela izan dadin pausoak eman direlako gaude egoera berrian, eta egia da oraindik pauso gehiago eman behar direla. Baina uste duguna da eragile guztiek, eragile politiko, sozial eta sindikal guztiek eman behar ditugula pausoak, egoera berri hau bukaeraraino eraman dadin. Eta PP, orain dauzkan ardura instituzionalak kontuan izanda, eragile garrantzitsua da». PPk urratsak egin ditzala eskatu dio hargatik Basagoitiri.
Bide horretan, presoen auziari heltzeko gomendatu dio, eta pausoak legea aldatu gabe eman ditzakeela gogorarazi. «Jakinik iraganean PPk mugimendu batzuk egin zituela alde horretatik, orain ere aukera badagoela esan diot, jakinda denak behar duela denbora, erritmoa».
Gehiegi hitz egiten ari da presoei buruz, Basagoitiren ustez. Gaiari buruz galdetuta, PPk emandako mezuan berretsi da: legea bete behar dela, egoerak banaka aztertu behar direla, eta ez dela «ez zigorgabetasunik ez amnistiarik» egongo.
Urizarrentzat baikorra den adierazpen bat ere entzun du EAkoak Basagoitiren ahotik: «Gatazka honetan oinarri politiko bat dagoela onartu du». Baieztapena zehaztu egin du Basagoitik: «Gatazka politiko asko dago munduan, eta gatazkak, desberdintasunak, badaude. Gatazka politikoa diferentzia politikoak edo identitate diferentziak izatea bada, bai, badago. Gatazka politikoa ETA bada, ez».