Euskal presoak. Bilboko manifestazioa
«Gobernuei ezinezkoa zaie beste aldera begiratzea»
Euskal presoen eskubideak errespetatzen hasteko ez dagoela aitzakiarik ohartarazi dute manifestazioaren osteko ekitaldian Nazioarteko hainbat eragilek ere eskubideak errespetatzeko eskatu dutela gogorarazi dute
2012-01-08 / Oihana Elduaien Uranga
Esaerak dioen bezala ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dagoen arren, Bilboko manifestazioaren aurrean beste aldera begiratzea «ezinezko» izango zaie Espainiako eta Frantziako gobernuei. Ines Osinaga eta Jon Garaik manifestazioaren amaieran irakurritako testuan ohartarazi zieten hori gobernuei. Kantuz eta bideon jositako ekitaldia manifestari gutxik ikusi ahal izan zuen bertatik bertara, ibilbidea jendez lepo baitzen artean, udaletxe aurrean ekitaldia hasi zenean. Batzuek ibilbideko pantailetatik eta bozgorailuetatik jarraitu ahal izan zuten ekitaldia.
«Espainiako eta Frantziako gobernuei saihestezina zaie Bilbon islatzen ari den eskakizun eta borondate zabal honi so egitea», esan zuten. Euskal Herritarrek Bilboko kaleetan egindako urgentziazko deiadarrari entzungor egitea ez ezik «gatazkaren konponbidean egiazko pausoak ematea» ere ezinezko egingo zaiela adierazi zuten, eta, hala, euskal preso eta iheslarien eskubideak errespetatzen hasi beste erremediorik ez dutela izango aurreikusi.
Egin Dezagun Bidea ekimeneko kideen iritzian, ukaezina da atzoko mobilizazio erraldoia «mugarria» izango dela; «bihartik aurrera aldi berria zabal dadin mugarria». Gaurtik aurrera, «euskal presoen eskubideak errespetatzen hasteko aldi berria» espero du gizarteak, ekimeneko kideen iritzian, eta zehaztu dute betetzea espero dutena ere: 197/2006 doktrina indargabetzea, zigorra beteta duten presoak eta gaixo daudenak askatzea, eta baita zigorraren bi herenak eta hiru laurdenak beteak dituztenak ere. Hori, Espainiako espetxeetan dauden presoei dagokienez, eta Frantzian daudenei dagokienez, baldintzapeko askatasuna aplikatzen hastea galdegin dute. Horretaz gain, espetxe guztietan isolamendua zein bakartzea «betiko» amaitzea ere espero dute. «Ez dago aitzakiarik».
Bide luzea
Xede horiek lortuko dituztela ziur daude, baina fruitua jaso arteko bidea luzea izango dela ere jakitun dira: «Ahalegin handiak eskatuko ditu, eta konpromiso zabalak». Atzoko herri mobilizaziotik indartuta atera direla diote, ordea, eta orain, hiri, herri eta auzoetan lan egiteko deia egin zieten ekimeneko kideek Bilbon bildutako milaka lagunei, «gauzak aldatu eta gobernuak dagokien urratsak egitera behartuko dituzten egoerak sortuz». Espetxeetako giltza gobernuen eskuetan dagoen arren, «aldaketaren giltza euskal jendartearen eskuetan» dagoela ohartarazi zieten herritarrei, horregatik, «modu aktiboan» inplikatzeko deia egin zieten. Eta, zorionak eman zizkieten atzoko manifestazioa arrakastatsua izatea lortzeko egindako lanagatik: «Gaurko eguna zinez kolosala egin duzue!».
Euskal gizarteak presoen eskubideen aldeko aldarria «hizki larriz» kaleratu duela azpimarratu ostean, hori egin duten bakarrak ez direla euskal herritarrak nabarmendu zuten Osinagak eta Garaik. «Nazioarteko ospedun erakunde askok eta esperientzia handiko pertsona ugarik eskakizun bera egin diete espainiar eta frantziar gobernuei».
Manifestazioaren aurrean zihoazen herritarrei bereziki zuzendu zitzaizkien hizlariak. Euskal presoen senitartekoak ziren. Debekuak tarteko, argazkirik gabe, baina beraien familiakoak gogoan zituztela joan ziren. Bisitarik gabe gelditu dira presoak asteburu honetan. Bilboko zita garrantzitsuan inork hutsik egin ez zezan, bisitara inor ez joatea erabaki baitzuten. «Txalotzekoa da zuen kemena!», esan zieten.
Nola ez, preso eta iheslariak ere gogoan izan zituzten. Haientzat izan ziren hitzaldiko aurreneko hitzak: «Preso daudenei, erbestean daudenei, eta beraien senide guztiei gure besarkadarik sentituena».