Euskal presoak. Bilboko manifestazioa
Urteetako manifestazio handienean, gainezka egin dute Bilboko kaleek
Mobilizazioaren burua helmugara iritsi zenean, azken manifestariak abiapuntutik 300 bat metrora zeuden oraindik Antolaketari eta aurreikuspenei esker, hiriburua ez da erabat kolapsatu
2012-01-08 / Lander Muñagorri
Aspaldiko urteetan ikusi ez den jendetza bildu zen atzo Bilbon. Casillatik udaletxera arteko bidea osatzen duten 31.600 metro koadroak lepo beteta egon ziren presoen eskubideen aldeko manifestazioak iraun zuen bitartean. Baita espaloiak eta inguruetako kaleak ere. Hala ere, antolatzaileek jendetza hori guztia jasotzeko aurrez egina zuten lanari esker, hiriburua ez zen kolapsatu.
Ezin kabitu
Ezin kabitu ibili zen Bilbon bildutako jendetza manifestaziorako prestatutako ibilbidean zein inguruko kaleetan. Inurritegiaren itxura hartu zuten irteerek eta sarrerek sarritan. Milaka lagunek ibilbide ofizialaren alboetako kaleetatik egin zuten martxa, zehaztutako bidean sartzen ez zen olio orbana bailiran. Itxaronaldia itogarria ere egin zitzaien askori, jende artean harrapatuta ez atzera ez aurrera egin ezinik denbora luzez egon behar izan zutenean. Casillatik udaletxera arteko ibilbide osoan egon ziren milaka herritar manifestazioa etortzeko zain. Beste milaka pertsonak manifestazioaren aurretik egin zuten martxa. Burua udaletxeko plazara iritsi zenerako, beteta ziren bertako bazterrak.
17:30 jota hasi zen protesta, eta 19:00etarako minutu gutxi falta zirela iritsi ziren pankartaren aurretik zihoazen senideak helmugara. Burua udaletxera heltzerakoan, oraindik ere Autonomia kaleko 29. zenbakian ziren azkenak, abiapuntutik 300 bat metrora, beraz.
Errepidearen ibilbide ia osoa beteta, espaloiak lepo, alboko kaleetan zein manifestazioaren aurretik milaka pertsona. Urte asko egin behar da atzera antzeko mobilizazio jendetsu bat gogoratzeko: 1999ko urtarrilean presoen eskubideen alde Lizarra-Garaziko akordioa sinatu zuten alderdi eta eragile guztiek babestu zuten protesta erraldoira. Ehun bat mila lagun zenbatu zituzten orduan.
Sarbideak, lasai
Bilboko sarbideetan arazo gutxi izan ziren atzo egun osoan. Kotxe eta autobusak sakabanatuta iritsi baitziren oro har, eta horrek sarbideetan pilaketa gutxi sortu zituen. Korapilorik ez sortzeko, autobusek leku ezberdinetan utzi zituzten bidaiariak, jatorriko lurraldearen arabera. Era horretan, Gipuzkoatik, Lapurditik, Zuberoatik eta Nafarroa Beheretik joan zirenak Etxebarria parkean jaitsi ziren; Arabakoak eta Nafarroakoak, Juan Garai kalean; eta Bizkaikoak, Zabalburu plazan.
Manifestazioa hasi baino ordubete lehenago, Juan Garai kalean autobus eta kotxe ilara luzea zegoen, baita Begoña auzoan ere, Etxebarri parkerako bidean. Hainbat autobusek helmugara iritsi baino lehenago utzi behar izan zituzten bidaiariak.
Edozein modutan, ez zen pilaketa nabarmenik egon, trafikoa kudeatzeko zentrotik adierazi zutenez. Mirafloresko irteeran, hala ere, trafikoa astuna izan zen eguerdi eta arratsalde hasiera inguruan. Kotxeak pilatu ziren batez ere. Bestetik, Iurretako ordainlekuan eguerdian ohikoak baino ilara luzeagoak egon ziren.
Autobus oldea
Ostiralean antolatzaileek eman zuten datua: atzoko manifestaziorako 300 autobus zeuden antolatuta. Hala ere, azken orduan autobus gehiago antolatu zituzten, eta, ondorioz, 325 autobus inguru iritsi ziren Bilbora atzo.
Euskal Herriko bazter guztietatik jarri zituzten autobusak. Hainbat herritan, ohiko autobus kopurua bikoiztu egin zuten, gainera. Zarautzen, lau-bost autobus antolatu izan dituzte aurreko urteetako manifestazioetarako, eta aurten, bederatzi; Leitza ingurutik sei iritsi ziren —iaz bi izan ziren—; Lazkaotik hiru, urtero autobus bat eta bi artean ibili ohi direnean. Asturiastik (Espainia) ere 2 autobus iritsi ziren Bilbora; aurreko urteetan etortzen zirenek kotxeetan egiten zutenean. Bildu zen jendetzaren adierazgarri dira kopuru horiek.
Antolatzaileek zerbitzu publikoak erabiltzeko aholkua zabaldu zuten, eta horiek ere lepo egin zuten. Bizkaibuseko autobusak beteta iritsi ziren, eta Pesa konpainiak 10:30ean bost autobus jarri behar izan zituen Donostiatik eta Bilborako bidea egiteko.
Metroa eta trenak
Gainezka egin zuen Bilboko Metroak. Berez, ohi baino gehiago ari ziren lanean, arduradunek BERRIAri azaldu diotenez. Hiru minutuko maiztasunez aritu ziren. Horiei beste lau ez-ohiko zerbitzu erantsi zizkieten. Hala ere, bidaiari guztiak ezin jaso ibili zen. Indautxuko irteeran, esaterako, ateak ireki behar izan zituzten 16:00etan, eta makinan txartela sartu gabe utzi zieten bidaiariei irteten, arriskutsu izan zitezkeen pilaketak saihestearren. Geltoki horretan metrora sartzea debekatu zuten segurtasunerako langileek. Inork metroa hartu nahi izatekotan, igogailuan jaitsi behar zuen geltokira. Eskailera mekanikoak ere egokitu zituzten, eta goranzko norabidean zebiltzan normalean igotzeko eta jaisteko izaten diren biak.
Trenak ere lepo iritsi ziren Bilbora. 16:00, 16:15 eta 16:30ean Bermeotik eta Donostiatik iritsitakoak gainezka heldu ziren.
Lehenago etorrita
Denborarekin joan ziren Bizkaiko hiriburura manifestari asko eta asko. Zazpikaleak eta Bilbo Zaharra jendez bete zen eguerdirako, giro ederrean. Manifestaziorako eranskailuak paparrean, eta umoretsu ibili ziren tabernaz taberna; batzuk kantuan, trikiti eta guzti. Bilbora goizetik joatea erabaki zutenetako batzuek aurrez gordea zuten bazkaltzeko lekua. Jatetxe askok ez zuten lekurik. Bazkaltzeko tokia aurkitzeko zailtasunak izan zituzten batzuek. Ostiralean ere jendea bazen, manifestaziorako joanda.