Fernandez Diaz: «Orain artekoa ez da nahikoa; ETAk desagertu egin behar du»
Espainiako Gobernuko Barne ministroak dio ez duela aldatuko «terrorismoaren aurkako borroka»
2011-12-23 / Erredakzioa
�ETA erabat desagertu arte, terrorismoaren kontrako tresna guztiek indarrean jarraituko dute». Hitz horiekin eta karguaren zin egin ostean aurkeztu du bere burua Jorge Fernandez Diazek, Espainiako Gobernuko Barne ministro berriak. ETAren jardun armatua amaitu ondorengo egoera kudeatzeko ardura izango duten ministroetako bat izango da Fernandez Diaz. Iragarri duenez, Barne Ministerioaren jardunean ez da aldaketarik izango «ETA erabat desagertu arte». Jardun armatuaren bukaera iragarri izana ez dela nahikoa nabarmendu du Espainiako Gobernuko Barne ministroak, eta ETAk desagertu egin behar duela.
«Normala da armak utziko dituztela esan ostean poztea, baina, nahiz eta hori beharrezkoa izan, ez da nahikoa», esan du kargua hartu ostean kazetarien aurrean egin dituen lehenengo adierazpenetan. Raxoiren gobernua osatuko duten gainontzeko hamabi ministroekin batera, Fernandez Diazek karguaren zina egin zuen atzo, Espainiako erregearen aurrean, Zarzuelako jauregian. Ondoren, Antonio Camacho Zapateroren gobernuko azken Barne ministroarekin bildu zen, ministerioaren egoitzan.
Fernandez Diazek azaldu duenez, Barne Ministerioaren eta Espainiako polizien lehen egitekoa «ETAren behin betiko desagerpena lortzea» izango da. Egun hori «lehenbailehen» irits dadin lan egin duela adierazi du, betiere «legean oinarrituta». «Egun handia izango da hori, eta terrorismoaren aurkako taldeak indargabetu ahal izango ditugu».
Horretarako, indar politikoekin eta erakunde armatuaren desagertzea lagundu dezaketen erakundeekin hitz egingo duela hitz eman du Fernandez Diazek. «Egoera zailak bizi ditugu, eta biziko ditugu, eta abilezia izatea eskatuko dute», nabarmendu du.
Euskal gatazkaren konponbidean ardura berezia izango duen beste ministerioa Justiziakoa izango da. Kargua hartu ostean eginiko lehen adierazpenetan, Alberto Ruiz-Gallardonek ez du zuzenean aipatu euskal gatazkarekin lotura duen auzirik — Sortu legeztatzea eta Parot doktrina indargabetzea, besteak beste, Auzitegi Konstituzionalaren esku daude—. Iragarri du, baina, bere lehentasuna izango dela Auzitegi Konstituzionala berritzea. ETAren indarkeriak eragindako biktimentzako «estatutu bat» sortuko duela iragarri du, halaber, Ruiz-Gallardonek.
Kezka Euskal Herrian
Raxoiren gobernua osatuko duten ministroen izendapenen inguruan mintzatu dira Euskal Herriko alderdiak. PP ez beste guztiak kezkatuta azaldu dira hautatutako ministroen soslaiekin eta egin dituzten lehenengo adierazpenekin.
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak, berriz, esan du ez dagoela horretarako arrazoirik. «Eskarmentu handiko profesionalak» direla adierazi du, eta, Fernandez Diezi dagokionez, «elkarrizketarako joera» duela nabarmendu du.
Josu Erkoreka EAJren bozeramaileak adierazi du baloraziorik egin aurretik tarte bat eman nahi diola gobernu berriari.
Hala ere, Raxoik inbestidura saioan espetxe politikari buruz jeltzaleekin hitz egiteko agertutako nahia txalotu du Erkorekak. Diputatu jeltzaleak uste du PPk urratsak egingo dituela alor horretan.
Jarrera ezkorragoa agertu dute Euskal Herriko beste alderdiek.
EAk, adibidez, gogorarazi du Raxoik ez diola erantzunik eman «euskal gizartearen eskaerei». Fernandez Diaz eta Ruiz-Gallardonentzako mezuak izan ditu EAk, eta «orain arteko immobilismoa amaitzeko» eskatu die.
Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak, berriz, esan du Raxoik osatu duen gobernu taldeak ez diola «batere konfiantzarik» eragiten.
Antzera mintzatu da Patxi Zabaleta, Aralarreko koordinatzailea: «Etsigarriak dira izendapenak, eta arlo ekonomikoan eta sozialean atzerapausoa dira», esan du.
Alternatibarentzat, berriz, «lotsagarria» da «krisialdi ekonomikoa eragin zutenen» eskuetan uztea gobernu ardurak.