Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Bozen ondorena
Espetxe politika «ezberdin» batez hitz egin nahi du Patxi Lopezek Raxoirekin
Lehendakariak PPko buruarekin «erabateko sintonia» lortu nahi du «terrorismoaren zikloa» elkarrekin amaitzeko
2011-11-26 / Iñaki Lasa Etura
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Mariano Raxoi hurrengo Espainiako presidentearekin elkartuko da aurki, elkarrekin «terrorismoaren ziklo luzea hilobiratzeko» zein urrats egin adosteko. Dagoeneko, aste honetan hitz egin dutela azaldu du lehendakariak, eta gaiari nola heldu erabakitzeko beste bilera bat egitea adostu dutela. Lopezek PPko buruarekin «erabateko sintonia» lortzeko asmoa agertu du Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran egindako adierazpenetan.
«Espetxe politika desberdin bat» eta «baldintza demokratikoak betetzen dituzten alderdi politikoen legeztatzea» daude «terrorismoa» amaitzeko lehendakariaren bide orrian, eta Raxoirekin elkarrizketatzean mahai gainean jarriko ditu bi ideia horiek. Horrez gain, «benetako bizikidetza demokratikoa egonkortuko duen dekalogoa» babestuko du, biktimen aitortza, memoria eta balioetan oinarrituriko kontaketa ardatz hartuta.
«Pedagogia demokratikoa» hedatzea garrantzitsua dela nabarmendu du lehendakariak, «indarkeriaz betetako 40 urteren ondoren gorroto eta intolerantzia hondarrak deuseztatzeko». Hori dela eta, euskal gizartearen parte hartzea eskatu du, «inor ere ez» dagoelako «askatasunaren eta bizikidetzaren eraikuntzatik kanpo».
Mikel Arana Ezker Batuko parlamentariaren galderari Eusko Legebiltzarrean erantzuteko orduan, etorkizunera begira egin beharreko hainbat urrats zehaztu ditu Lopezek. Dena den, adierazi du «terrorismoak eragindako zauriak osatzeko proposamen zehatzak» Raxoirekin bildu ondoren egingo dituela. Jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuari dagokio hainbat erabaki hartzea. Espainiako erakundeekin elkarlanean jarduteko prest agertu da. Nolanahi ere, ziurtatu du eman beharreko pauso guztiak «biktimen duintasuna eta justiziaren oinarriak kaltetu gabe» emango direla.
Antonio Basagoiti EAEko PPren buruak esan duenez, Raxoik «entzun» egingo ditu Lopezen eskaerak, baina ez dago PPren esku espetxe politika aldatzea. «Kartzela politika desberdin bat lor dezaketenak eragin duten mina onartu behar duten pertsonak dira, eta ETAk armak entregatuko dituela bermatu behar dute». Basagoitirentzat, garrantzitsua da ezker abertzaleak «eragindako kaltea onartzea», «balizko terrorismo berri baten aurkako behin betiko txertoa» izango litzatekeelako. PPkoaren iritziz, «euskal gizartean ETAk egindakoa gaizki egon ez zela edo erabilgarria izan zela» uste duenik badago, indarkeria «idealizatu» egin daiteke, eta «pertsona edo talderen bat hura berriz ere abian jartzen saia daiteke».
Bestalde, Raxoi Lopezekin «leialtasun instituzionalarekin» jardungo dela adierazi du Basagoitik. Jose Luis Rodriguez Zapaterok lehendakariari «oztopoak» jartzen zizkiola ziurtatu du, eta Raxoi ez dela hala jardungo.
«Inongo berritasunik ez»
Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentearen iritziz, «ez du inongo berritasunik» izango Lopezen eta Raxoiren arteko bilkurak; lehendakariak esan dezakeen guztia EAJk dagoeneko azaldu diolako PPko buruari. Oraindik bakegintzaren eta normalizazioaren inguruan Raxoirekin «sakonean» bildu ez den arren, etorkizunean egingo duela espero du Urkulluk; hala adostu zutelako hitz egin zuten azken egunean. Jeltzalearen iritziz, Raxoi «ohartu da PPk eta Espainiako Gobernuak eginkizun bat dutela».
Onartu du hemendik aurrera jeltzaleek egoera «zailagoa» izango dutela Madrilen, baina, egungo egoera ekonomikoa ikusita, ez du baztertu «Moncloako itunak berriro aztertzea». Urkulluren aburuz, bigarren trantsizio bat beharrezkoa da.
Egigurenen hitzak zehazten
Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearen hitzek hautsak harrotzen jarraitu dute. Urkulluk esan du «ulertu» egiten dituela haren gogoetak, eta EAJk egindakoekin bat datozela. EBBko buruaren ustez, Egiguren «higatu» egin da lehendakariaren lidergoa goratuta.
Ramon Jauregi jarduneko Lehendakaritza ministroak, berriz, zehaztu egin du PSE-EEko presidenteak esandakoa. Jauregiren iritziz, Raxoi eta Lopez elkar ulertzea «garrantzitsua» dela esan nahi zuen Egigurenek. Eusko Jaurlaritzaren balizko hausturari buruz hitz egin zuenean «baldintzapeko geroaldian» mintzatu zela argitu du Jauregik.