Presoen egoerak berean dirauelako, kalera irteteko deia egin dute
Urtarrileko presoen aldeko manifestaziorako atxikimenduak biltzen hasi da Egin Dezagun Bidea mugimendua
2011-11-12 / Iñaki Lasa Etura
Kolosala. Euskal Herrian azken urteotan izan den mobilizazio jendetsuena. Euskal presoen egoerak inoiz baino protesta handiagoa eskatzen duela adierazi du Egin Dezagun Bidea mugimenduak. Egoera salatzeko, «beharrezkoa» da mobilizazioa, Beñat Zarrabeitia eta Nagore Garcia mugimenduko ordezkariek esan dutenez. Horregatik, urtarrilaren 7rako antolatu duten manifestazioan Bilboko kaleak betetzeko deia egin dute.
Kartzelako egoerak bere horretan jarraitzen duela salatu dute, eta horren adierazle jo dute Txus Martinen egoera. Basauriko espetxera ekarri dute Martin; baina, larri dagoen arren, espetxean daukate. Bizi osorako kartzela zigorrak eta sakabanaketak egunerokoak direla ohartarazi dute.
Egoera horri aurre egiteko, eskaera zehatzak egin dituzte: euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, 197/06 doktrina bertan behera uztea, zigorra bete duten presoak askatzea, bizi osorako zigorra bertan behera uztea, zigorraren hiru laurdenak bete dituzten presoak kaleratzea, gaixotasun larriak dituztenak askatzea, presoen osasunerako eskubi- dea bermatzea eta espetxe politika konponbide gakoetan ezartzea.
Bilerak egin dituzte Euskal Herriko eragile politikoekin eta sindikalekin, mugimenduaren manifestua aurkezteko eta urtarrileko manifestazioan parte har dezatela eskatzeko. Adierazi dutenez, «ahalik eta alderdi politiko, sindikatu eta eragile gehienekin» biltzeko asmoa daukate. Bilera txandak amaitu gabe dituzte, baina orain arte jaso duten erantzunarekin «oso gustura» agertu dira Garcia eta Zarrabeitia. Dena dela, bilkura guztiak amaitzean «balorazio zehatza» egingo dutela jakinarazi dute.
Dagoeneko 300 eragile ingururen atxikimendua bildu dute. Eremu askotako pertsona ezagunak azaldu dira Egin Dezagun Bideak sustatu duen mobilizazioaren alde, batik bat kultura eta kirol arlokoak. Euskal eragileak ez ezik, nazioarteko hainbat pertsona ere agertu dira ekimenaren alde. Herrialde Katalanetako, Galiziako, Espainiako, Frantziako, Argentinako, Alemaniako, Irlandako eta Greziako atxikimenduak jaso dituzte, besteak beste.
Nolanahi ere, Zarrabeitiak eta Garciak argi utzi dute urtarrileko manifestazioa «herriarena» dela. Horregatik, hainbat gizarte eremutan nolabaiteko erreferentzia direnen atxikimenduak bildu ondoren, herritar ororen sinadura eskatu dute. Herriaren mobilizazioa denez, manifestazioaren prestaketa lanetan «konpromisoak» hartzeko deia egin dute, «bakoitzak bere eremuan, bere neurrian». Halaber, manifestua lau haizeetara zabaltzea galdegin dute.
Gizartearen babesa jasotzeko, www.kolosalaizangoda.info webgunea jarriko dute abian datorren astean. Nahi duen orok euskal presoen eskubideen alde sinatzeko aukera izango du. Horrez gain, urtarrilaren 7rako manifestua hamar hizkuntzatan baino gehiagotan jarriko dute eskuragarri. Bien bitartean, datozen asteotan hainbat ekimen antolatuko dituzte; tartean, hitzaldiak, baraualdiak, agerraldiak, kontzertuak eta bertso saioak.