ETAren jardun armatuaren amaiera
Urkullu: «Patxi Lopez bera da gatazka politikoaren erakuslea»
EAJko presidenteak «alderdikeriak» baztertzeko eta «lehendakari moduan» jokatzeko eskatu dio Lopezi Idoia Mendiaren ustez, EAJ Bilduren beldur da azaroaren 20ko hauteskundeetan
2011-11-02 / Arnaitz Lasarte
EAJko buru Iñigo Urkulluk «Euskadin gatazka politiko bat badagoela» esan dio Patxi Lopez lehendakariari, eta PPren botoei esker lehendakaritzan dagoenetik Patxi Lopez bera dela, gainera, gatazka horren «erakuslea». Lehendakariak gatazka politikorik ez dagoela esan zuen igandean PSEren batzorde nazionalak egin zuen bileran. «Gatazka bakarra» ETA dela esanez mintzatu zitzaien abertzaleei. EAJko presidentearen arabera, «Lopezen diskurtsoak ez datoz bat egoera berriarekin; gizarteak lan zuhurra, konpromisoak eta akordioak nahi ditu». Horregatik, Urkulluk Lopezi «alderdikeriak» baztertzeko eskatu dio, eta «lehendakari moduan» jokatzeko, «garai berriak» hala eskatzen duela eta.
EAJk atzo Gasteizen egin zuen hauteskunde aurreko ekitaldia. Han hitz egin zuen Urkulluk, eta han ziren Senaturako eta Kongresurako EAJko zerrendaburu Emilio Olabarria eta Klaudio Rodriguez ere. «Konpromisoak hartzeko garaian» konpromisoak hartzeko «prest» agertu ziren jeltzaleak. Iñigo Urkulluk adierazi zuen «Euskadiren alde» lanean jarraituko dutela: «Lanean, autogobernuak aurrera egiteko; eta lanean, bake eta normalizazio egoerara iristeko. ETAk armak utzi dituenean, ez da eztabaidak pizteko unea».
Urkulluren esanetan, EAJren helburua 2015ean estatus berria onartzea da. «Franco hil eta lau urtera, 1979an, Gernikako Estatutua onartzea lortu genuen. Orain, ETAk armak behin betiko uztea erabakita, estatus berria emango digun akordio berri bat egitea lortu behar dugu 2015ean».
EAJren konpromisoa
EAJren konpromisoa laburbiltzeko, hiru hitz aipatu zituen Urkulluk: «Balantzea, eredua eta proposamena». Lehenengoari dagokionez, alderdiaren «gardentasuna» nabarmendu zuen Urkulluk. Eta 2008an aurkeztutako programa bete dutela esan zuen; alegia, egunero milioi bat euro jaso dutela Madrildik. EAJk eredu propioa duela ere gogoratu zuen: «Gure eredua hazkundea, ongizatea eta enplegua dira». Eta, Urkulluren esanetan, EAJk «proposamen bat du, Euskadirentzat da eta bete egingo da».
Eredu ekonomiko «berri» baten beharraz ere hitz egin zuen Urkulluk Gasteizen: «Europarantz begiratu behar dugu, ez hegoalderantz». Eusko Jaurlaritza kritikatu zuen, «urtebetean langabezia tasa %25» hazi delako.
«EAJ Bilduri begira dago»
EAJk Eusko Jaurlaritza kritikatu zuen. Baita Jaurlaritzak EAJ ere. Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendiak gaitzetsi egin zuen EAJk ETAren amaiera «ospatzeko» ekitaldi publikoan «ez parte hartu nahi izana». Mendiaren ustez, EAJren erabaki hori «hauteskunde kodean soilik» uler daiteke: «EAJ Bilduri begira dago, beldur dira beren aurkari zuzenak boto gehiago lortuko ote dituen azaroaren 20ko hauteskundeetan».
Bestalde, PPk «ETArekin ez negoziatzea» hauteskunde programan gehitzeari ez zion garrantzirik eman Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak: «Raxoik ageriko gauzak esaten ditu. Gobernuko presidente izatera iristen bada, erabaki asko hartu beharko ditu, baina ez ETArekin ez negoziatzea. Jadanik Espainia osoak onartu du hori».
Hauteskundeak aurreratzeko hainbat alderdik egindako eskaerei ere erantzun zien Mendiak: «Lehendakariak du hauteskundeak aurreratzeko edo ez aurreratzeko ahalmena. Eta ez dago euskal sozialistek azaroaren 20an lortuko duten emaitzarekin lotuta».