Konponbideari begira

Berriak

ETAren jardun politikoaren amaiera. Euskal presoak

Tome Quiroga eta Agirre IbaƱez behin-behinean espetxeratu dituzte, Bruselan

Bost egun barru, biak kartzelatzeko erabakiak aztertuko ditu Belgikako beste epaitegi batek

2011-10-30 / Erredakzioa

Belgikako Poliziak Guardia Zibilarekiko elkarlanean herenegun Bruselan atxilotutakoak, Ventura Tome Quiroga eta Javier Agirre Ibañez, behin-behinean espetxeratu zituen atzo instrukzio epaileak, biak Espainiaratzeko agindua heldu bitartean, Fiskaltzak berri agentziei azaldu dienez. Bost egun barru, erabaki horiek berraztertuko ditu Belgikako beste epaitegi batek.

ETAko kide izatea egozten diote Ventura Tome Quirogari (Pasaia, Gipuzkoa, 58 urte). 1980ko hamarraldian bi atentatu egiteagatik kartzela zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak 2000. urtean; horretan oinarritzen da haren aurkako euroagindua. Haren bila joan zirenean, Javier Agirre Ibañezekin (Gasteiz, 31 urte) egin zuten topo poliziek. Kale erasoekin lotu zuen Guardia Zibilak. Dokumentu faltsuak erabiltzea eta gaizkile bat babestea egotzi diote.

Publizitatea