Gatazkaren biktimak 1.300 direla azpimarratu du Euskal Memoria fundazioak
Biktima guztiak kontuan hartu behar direla ohartarazi du fundazioak, eta ez ETArenak bakarrik
2011-10-29 / Oihana Elduaien Uranga
ETAk ekintza armatuak uztea erabaki ostean asko ari da biktimei buruz hitz egiten. Baina, Euskal Memoria fundazioak salatu duenez, ETAren biktimez bakarrik ari dira gogoratzen hainbat sektore. ETAren 850 biktima horiez gain beste 475 biktima ere badaudela azpimarratu dute; «Espainiako eta Frantziako estatuen errepresioaren biktimak». Haiek guztiek behar dute erreparazioa Euskal Memoriaren irudiko, eta horregatik, elkar onartzen ez duten bi zerrendez hitz egin beharrean, alegia, ETAren biktimez eta «beste biktimez» hitz egin beharrean, gatazkaren 1.300 biktimez hitz egitea hobesten du.
ETArenak ez diren 475 biktima horiek «ezkutatu» nahia nabaritu du fundazioak, azken egunetako adierazpenetan, eta biktima horiek argitara atera beharra aldarrikatu du. «Erabateko egia, egia partzialen batuketatik etorriko da, eta inoiz ez aritmetika erdia eginda», esan du Joxean Agirre Euskal Memoria fundazioko kide eta Gernikako seme-alabak liburuaren koordinatzaileak.
Biktimen zerrenda erreala egin behar dela ohartarazi dute Arantxa Erasunek eta Joxean Agirrek, eta erreparazio neurriak «inolako diskriminaziorik gabe» aplikatu behar direla. «Biktima guztien aitortza —estatuak oraindik egin ez duena—, egindako minaren erreparazioa eta berriz ez gertatzearen bermea» ezinbestekoak direla uste dute, eta, halakorik berriz ez gertatzearen bermerik onena «herritarrek berretsitako akordioaren ondorioz indarrean jarritako esparru demokratikoa» dela.
Heriotzen eta sufrimenduaren «kategorizazio manikeoak» baztertu egin behar direla azpimarratu dute, eta horregatik, «oraindik ere ezkutatu nahi diren biktima horiek argitara ateratzea» ezinbestekotzat jo dute. Ezkutatu nahi izate horren adibide jarri du Agirrek Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak aste honetan esandako esaldia: «ETAk 857 pertsona hil ditu, Espainia defendatzen dugunok, aldiz, ez dugu inor hil». Datuak parez pare jarrita erantzun dio Euskal Memoriak Basagoitiri.
Gainera, Basagoitik emandako datua okerra dela salatzeko ere baliatu du prentsaurrekoa Euskal Memoria fundazioak. «Akats maltzurrak» gertatzen direla salatu dute, «eskuin muturreko taldeek, poliziak eta ezezagunek» hildako zenbait lagun ETAk hildakoen zerrenda horretan jaso baitituzte. Haien artean, Diego Alfaro, German Agirre, Jesus Mari Etxebeste, Josean Cardosa, Jose Garcia Gastiai, Martin Merkelan eta Olvido Ferreira daudela ekarri dute gogora.
Datu bilketan segituko dute
Gernikako seme-alabak liburuan jasotako datuak eman ditu Euskal Memoria fundazioak. Liburu hori iaz argitaratu zuten, herriz herri egindako datu bilketa eta lanaren ostean, istorioak datu zehatzez osatuta. Aurrerantzean ere datuak jasotzen jarraituko dutela eman dute jakitera, «gertatutakoa izen-abizenekin, datuekin, lekuekin... osatu arte». Bilduma hori egiten jarraitu nahi dute, eta horretarako, herritarren laguntza eskatu dute.
Harremanetarako Nazioarteko Taldearen esku jarriko dituzte liburuan bildutako datu horiek guztiak, «gure iraganaren eta gatazkaren inguruan duten argazkia egiazkoagoa eta osatuagoa izan dadin» egin dezaketen ekarpena dela ulertzen dutelako.