ETAren jardun armatuaren amaiera. Erreakzioak
Lopezi urratsak egiteko eskatu diote alderdi abertzaleek
Presoen aferari eusteko esan diote guztiek; EAk alderdien mahaia osatzeko eskatu dio; EAJk, Downing Streeteko itunaren antzekoa Lopezek dio legebiltzarretik kanpo mahairik ez duela onartuko, ez presa edo presiorik ere
2011-10-29 / Aitziber Laskibar Lizarribar
Konponbidean murgiltzeko eskatu diote alderdi abertzaleek Patxi Lopez lehendakariari: gatazka gainditzeko lanean lidertza hartu eta urratsak egiteko. Lopezek, berriz, lasaitasuna eskatu du. Presa eta presiorik ez duela onartuko esan, eta, batasuna eskatu du, «terroristei argudioak kentzeko».
Eztabaida zorrotza izan da Eusko Legebiltzarrean, ETAk armak utzi dituela iragarri ondorengo lehenengo kontrol saioan. Garai berriaren kudeaketa izan da hizpide nagusia: konponbideari nola eutsi. Joseba Egibar EAJren bozeramaileak hartu du lehenik hitza, eta lehendakari den aldetik neurri zehatzak hartu behar dituela ohartarazi dio Lopezi. Espetxe politikari dagokionez, erabakiak hartzeko esan dio. Ez hori bakarrik: «Gatazka politikoa konpontzen saiatzeko ardura» duela esan, eta ikuspegi zabalarekin jokatzeko gomendatu dio: «Gatazka ETAren aurretik ere bazegoen, eta 2011ren ondoren ere izango da. ETA gatazkaren adierazpen bat izan da, eta gatazka ETArekin batera bukatuko dela pentsatzea geure burua engainatzea da».
Euskal Downing Street
Hortaz, konponbideari begira jarduteko eskatu dio, lidertza hartzeko. «Ona litzateke saiatuko balitz eta Downing Streeteko Agiriaren euskal bertsioa bultzatuko balu».
Mezu bertsua eman dio Aintzane Ezenarro Aralarren bozeramaileak. Lehenengo, biktimen erreparazioa egin, presoen egoera konpondu eta «gizartearen zauriak sendatu» behar dira, haren ustez. Hala ere, ohartarazi du «oso kontuan» hartu behar dela «sakoneko gatazkak» bere hartan jarraituko duela. «Gatazka politikoa konpontzeko bide orria eskatzen diogu lehendakariari».
Juanjo Agirrezabala EAren bozeramailearen hitzetan, espetxe politika berehala aldatu eta presoak gerturatu behar dira, hauteskundeen zain egon gabe.
Lehendakariak gatazka konpontzeko baliabideak jarri behar dituela adierazi du, eta euskal herritarrei etorkizuna erabakitzeko aukera bermatu behar zaiela, baita independente izatea erabakitzen badute ere. Hain zuzen, irtenbiderako gakoa horixe dela esan dio Lopezi: euskal herritarren erabakiak errespetatzea.
Era berean, ohartarazi du alderdien mahaia sortu behar dela aurrera egiteko. «Legebiltzarrak ez du balio, ez daudelako alde guztiak. Ezker abertzalea ez dago».
«Ez dut antolatuko legebiltzarra gutxiesten duen fororik», erantzun dio Lopezek. Aniztasunean oinarritutako elkarbizitzaren alde hitz egin du, eta, «denborarekin, gauza gehiagori buruz» hitz egin ahalko dela esan du, «baina eztabaidarako zilegi den lekuan, Eusko Legebiltzarrean». Edozelan ere, aparteko gatazka edo korapilorik ez du ikusten Lopezek Euskal Herrian: «Euskadik ere baditu arazoak, beste edozein gizarte modernok bezala».
ETAren amaiera eztabaida politikotik bereizteko eskatu du, eta presa alboratzeko: «Ez dut onartuko presa eta hauteskunde presioengatik inora eramango ez gaituen bidea hartzea».