Konponbideari begira

Berriak

ETAren jardun armatuaren amaiera

«ETA desegite hutsak ez du ekonomia piztuko»

EAJko zerrendaburu Josu Erkorekak orain arteko neurri ekonomikoei eusteko eskatu du

2011-10-28 / Erredakzioa

Espainiako Gorteetarako EAJko zerrendaburu Josu Erkorekak poza adierazi du ETAk jardun armatua behin betiko amaitu duelako, eta aitortu du indarkeria desagertuta Euskal Herrian ekonomia suspertzeko abaguneak pizten direla. Dena den, adierazi du ETA desagertze hutsak ez duela ekonomia berpiztuko, eta orain arteko neurri ekonomikoei «gizarte, erakunde eta enpresa tentsioari» eusteko eskatu du, Nueva Economia Forumek antolatutako hitzaldi batean.

«Munduko kontsumitzaileek ez dituzte hemengo ekoizpenak erosiko ETAk indarkeria utzi duelako. Aitzitik, lehiakideen produktuak baino hobeak eta merkeagoak direlako erosiko dituzte», esan zuen.

Publizitatea