ETAren jardun armatuaren amaiera. Bilerak
Adostasun bila, elkarlanean arituko dira ezker abertzalea eta EAJ
Ezker abertzaleak EAJrekin bilduta hasi duen bilera txandan, «elkarrizketarako eta elkarlanerako garaia» dela adierazi dute biek Harremanak normalizatu dituzte ofizialki, eta hartu-eman egonkorra iragarri dute
2011-10-28 / Aitziber Laskibar Lizarribar
�Elkarrizketarako eta elkarlanerako garaia da». Horixe azpimarratu dute ezker abertzaleak eta EAJk, ordu eta erdiko bileraren ondoren. Horretarako prestasuna azaldu dute biek, eta harremanak normalizatzea adostu dute, bi indar politikoek aspaldian egindako lehen bilera «ofizialean». Hain zuzen, gehiago etorriko direla iragarri dute. Adostasun politiko handiagoaren bila, elkarlanean aritzea adostu dute, gatazkaren konponbidea helburu hartuta.
Sabin Etxean egin dute harremanak normalizatu direla ondorioztatu duten bilera. 17:30ean sartu dira EAJren egoitza nagusira Rufi Etxebarria, Joseba Permach, Marije Fullaondo eta Hasier Arraiz, ezker abertzaleko ordezkari gisa. EAJren izenean, Iñigo Urkullu EBBko presidentea eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako buru batzarretako presidenteak izan dira; Iñaki Gerenabarrena, Andoni Ortuzar eta Joseba Egibar, hurrenez hurren. Ezker abertzaleko ordezkariak 19:05 aldera jaitsi dira batzar gela izan zuten bosgarren pisutik, kristalezko igogailuan.
Normalizazioa, adostasuna
Arraizek eman du bilerak utzi duenaren berri, eta bi hitz errepikatu ditu gehien: «normalizazioa» eta «adostasuna». Egoeraren irakurketa egin eta aurrera begira jartzean, bat etorri dira bi alderdiak. Harreman politikoak normalizatzeko garaia dela adierazi dute bai ezker abertzaleak, bai EAJk. Baita harremana elkarlan bihurtu beharra dagoela ere.
Pozik azaldu da Arraiz EAJren aldetik jaso dituzten erantzunekin, eta egoera berrian kokatu du hartu-eman on hori: «ETA- ren erabakia historikoa izateaz gain, egoera politiko bat sortu du Euskal Herrian, eta gatazkaren konponbide politikora- ko aukera paregabea zabaldu digu».
Izan ere, elkarrizketa dinamika egonkorra sortzeko prest dagoela esan dio EAJk ezker abertzaleari. Eta elkarrizketa politiko horien helburuak «adostasun gehiago sortzea» izan behar duela esan dute. «Adostasun horiek elkarbizitza demokratiko eta politikorako oinarri berriak sortu behar dituzte, eta, beraz, gatazkaren konponbidea elkarrizketa horietatik etorriko da», azaldu du Arraizek. Bi aldeak horretarako prest agertu dira, eta elkarrizketei eustea hitzartu dute.
Espainiako Gobernua
Beste gai nagusi bat ere izan dute hizpide bi aldeek, ezker abertzaleko ordezkariak azaldu duenez: «Esan diegu egoera politiko honetan Espainiako Gobernuak ezin duela jokabide pasiboa izan, eta EAJ ados dago». Arraizen hitzetan, premiazko neurri batzuk hartu behar ditu Espainiako Gobernuak. Gatazkaren ondorioei buruz mintzatzeko ETArekin «lehenbailehen» bildu behar duela, batetik, eta «salbuespen neurriak» amaitu behar dituela, bestetik.
Euskal preso politikoen egoera, legez kanporatzeak eta polizien jazarpenak aipatu ditu Arraizek. «Egoera horiek mingarriak izateaz gain, anakronismo hutsak dira gaur egun». Arraizek azaldu duenez, EAJk bat egin du behar horrekin ere. «Espainiako Gobernuak ahalegin guztiak egin behar ditu, jarrera pasiboari aukerarik eman gabe».
Txalotzekoa, Urkulluren ustez
Ordezkari jeltzaleentzat ere baikorra izan da bilera. «Normaltasunean» oinarritu dela esan du Urkulluk, Sabin Etxeko prentsa aretoan egindako agerraldian. «Iritzi guztiak normaltasunean biltzea txalotzekoa» dela adierazi du, eta hemendik aurrera hala izango dela. Ezker abertzalearekin normaltasun osoz bilduko dela.
Gehiago esan du: «Espero dut halako bilera gehiago izatea hemendik aurrera, gure artean ados egon edo ez». Ezker abertzaleak iragarri duenez, alderdi guztiekin egin nahi duen bilera txandan lehena izan zen atzokoa; normalizazio horretan lehena. Urkulluren hitzetan, «ona litzateke ezker abertzaleak harreman normalizatua izatea gainerako alderdiekin, baita PSE-EE eta PSOErekin zein PPrekin ere».
Emankorra izan da, beraz, bilera, bi aldeen ustetan, eta, bozak igaro ondoren, «elkarlan horretarako eta elkarrizketa politikoetarako abagunea» hasiko da, Arraizen hitzetan.