Konponbideari begira

Berriak

ETAren jardun armatuaren amaiera. Bilerak

Alderdien mahaia eratzeko eskatu dio NaBaik Barcinari

 

2011-10-27 / Berria

Ezetz erantzun die orain arte Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariak alderdien mahai bat osatzeko egin dizkioten proposamenei. Parlamentua da halako eztabaidentzako gunea, haren hitzetan, baina argudio hori «aitzakia» dela uste du Nafarroa Bai koalizioak, eta Barcinaren agerpena eskatu du Nafarroako Foru Erregimeneko batzordean, mahaia sortzeko aukera aztertzeko.

«Bazterketarik gabekoa» izan behar du mahai horrek, Patxi Zabaleta NaBaiko eledunak azaldu duenez, «politika ezin delako mugatu erakundeetan soilik egiten denera». EAEn egiten ari diren elkarrizketa txandak aipatu ditu Zabaletak eredutzat, eta herritarrek alderdien arteko elkarrizketa eskatzen dutela azpimarratu. Parlamentuan ere agerpena eskatu dio, horregatik, lehendakariari.

Barcinak orain arteko ezetzak arrazoitzeko eman dituen argudioak «funts gabeak» direla eta «errealitatetik at» daudela dio Zabaletak. Barcinari gogorarazi dio berak eta UPN alderdiak ere PSN eta PPrekin lortu dituen hitzarmenak parlamentutik kanpo lortu dituela. «Logikoa denez».

Publizitatea