Konponbideari begira

Berriak

ETAren jardun armatuaren amaiera. Bilerak

Egun denak aprobetxatzeko eskatu du ezker abertzaleak

 
Etxeberria eta Ugarteburu.
Etxeberria eta Ugarteburu. ANDONI CANELLADA / ARP

2011-10-27 / Berria

Espainiako Gobernuko ordezkariek esan dute azaroaren 20an Espainiako Gorteetako bozak egin arte ez dutela aldaketarik egingo espetxe politikan eta «terrorismoaren kontrako politiketan». Ezker abertzalearen irudiko, ordea, jarrera hori «erabat onartezina» da; «are gehiago sartu garen egoera berrian».

Nazioarteko konferentziaren ondoren eta ETAk armak uzteko erabakia hartu duela jakin ostean, «jarrera positibo eta eraikitzaileak» behar direla ohartarazi du ezker abertzaleak, komunikabideetara igorritako ohar batean. Horregatik, jarrera aldatu, eta «azaroaren 20ra bitarteko egun guztiak aprobetxatzeko» eskatu dio PSOEri, «bat bera ere galdu gabe».

Ezinbestekotzat jo dute salbuespen egoera gainditzea. Hala, ezker abertzalea legeztatzeko, «jazarpen politikoa» amaitzeko eta «Euskal Preso Politikoen Kolektiboari aplikatzen zaion espetxe politika kriminala behin betiko eta berehala» indargabetzeko exijitu du. Ezker abertzalearen ustez, «normalizazio politiko eta demokratikoko prozesuan aurrera egiteko ezinbestekoa da indarkeria guztien desagerpena».

Publizitatea