ETAren jardun armatuaren amaiera. Erreakzioak
Lopezek ez du ezker abertzalea bilera txandan sartzeko asmorik
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Basagoitirekin bilduko da gaur; Urkullu, berriz, Zapaterorekin mintzatuko da Bildu koalizioko ordezkariekin aste honetan batzartzeko asmoa dauka Patxi Lopezek
2011-10-26 / Joxerra Senar
Patxi Lopezek antolatutako lehen bilera txandan ez dirudi Eusko Jaurlaritzako lehendakaria zuzenean ezker abertzalearekin batzartuko dela. Izan ere, atzo, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako eledunak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan adierazi zuen «alderdien erregistroan izena emanda dutenean» soilik bilduko dela Patxi Lopez ezker abertzalearekin. Hartara, legezko alderdia izan arte Lopezek ez du ezker abertzalearekin bakarka bilerarik egiteko asmorik. Dena den, Eusko Jaurlaritzak Bildu koalizioarekin egin beharreko bileraren hitzordua oraindik lotzeko du, eta ez da oraingoz baztertzen koalizioaren barruan ezker abertzaleak ordezkaritza bat izateko aukera.
Oraindik Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentearekin baino ez da bildu Patxi Lopez, eta, horregatik, ikusteke dago bilkura horietatik zer fruitu lortzen diren. Dena den, Idoia Mendiak azaldu du bilera horiek amaituta «elkarrekin etorkizuna eraikitzeko adreilu asko» izango dituztela eragile politikoek esku artean.
Gaur, 10:00etan, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearekin bilduko da Patxi Lopez Gasteizen. Ordu berean, Moncloa jauregian, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuarekin batzartuko da Iñigo Urkullu. Moncloako iturrien arabera, ETAren agiriaren berri izan aurretik hitzartuta zegoen bilkura, baina Zapaterok aukera baliatuko du EAJk egin duen «ekarpen garrantzitsua» nabarmentzeko. Urkulluk, berriz, Patxi Lopezi herenegun adierazi bezala, eskaera zehatzak egingo dizkio Zapaterori; besteak beste, espetxe politika malgutzea. Oraingoz Zapatero isilik dago, baina, barne iturrien arabera, egoera berriaren kudeaketa hurrengo gobernuaren esku uztearen aldekoa da.
EAren deia UPNri
Maiorga Ramirez EAko Nafarroako koordinatzaileak «beharrezkotzat» jo du Espainiako Gobernuak «lehenbailehen» elkarrizketa zuzena irekitzea ETArekin auzi teknikoak konpontzeko. EAren ustez, beharrezkoa da «salbuespenik gabe» biktima guztien aitortza eta elkarbizitza sozialerako urratsak egitea. Era berean, arazo politikoari heltzea beharrezkoa dela dio, eta Yolanda Barcina UPNko presidenteari orain arteko jarrera alboratzeko exijitu dio.
Barcinak, ordea, bereari eusten dio, eta elkarrizketa politikorako foro bakarra Parlamentua dela deritzo: «Ez da bestelako mahairik osatu behar, erakundeetan Nafarroako herritarrak jada ordezkatuta baitaude». Barcinak, gainera, ETAk barkamena eskatzea espero du.
Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak nabarmendu du ETAren agiriak beste egoera bat sortu duela, eta errealitate horretara egokitu beharra dagoela.