ETAren jardun armatuaren etena
Konpromisoa eskatu eta eskaini du ezker abertzaleak, aurrera egiteko
Altsasuko adierazpenaren bigarren urteurrenean, batasun irudia eman du, hura aurkeztu zuen tokian
2011-10-25 / Erredakzioa
Bi urte pasatu dira ezker abertzaleak Altsasuko adierazpena ezagutarazi zuenetik. «Estrategiaren garapenarekin» asmatu egin dutela uste dute hango kideek, eta horixe jakinarazteko eta aurrera egiteko konpromisoa agertzeko, Altsasun bertan elkartu ziren igandean. Agerraldi jendetsua egin zuten, batasun irudia emanez. Duela bi urte Altsasun zeudenak agertu ziren, baina baita ez zeudenak ere.
Hainbat belaunalditako kideak batu ziren Iortia aretoan. Itziar Aizpurua eta Periko Solabarrieta zeuden, esate batera. Rufi Etxeberria, Juan Joxe Petrikorena, Maribi Ugarteburu, Pernando Barrena, Ibon Arbulu eta Joseba Permach; aurreko agintaldian alkate eta zinegotzi izandakoak: Ino Galparsoro, Iñaki Errazkin, Marian Beitialarrangoitia... Iñigo Iruin eta Arantza Zulueta abokatuak, Jarrai-Haika-Segi auziagatik preso egondakoak; eta hainbat preso ohi: Itziar Galardi, Gloria Rekarte, Joxean Agirre eta Jon Agirre Agiriano, besteren artean.
Konpromisoa eskatu zuten; eskatu eta beraiena eskaini: «Horra gure oraingo eta etorkizuneko arrakastaren klabea: konpromisoa, herriarena, herriarekikoa eta gainerakoei ere eskatzen dieguna, baina lehen-lehenik gurea, hemen bildu garen guztiok eskaintzeko prest gauden konpromisoa», esan zuten. Konpromiso hori, Zutik Euskal Herria agirian adostutako ondorioak aurrera ateratzeko baliatuko dute.
Izan ere, agiri hura bide orri hartu zutenetik egindako ibilbideari esker, egoera politikoa «errotik» aldatu dela uste dute: «Zalantzarik eta harrokeriarik gabe, ezker abertzaleak asmatu egin du estrategiaren garapenarekin».
Zutik Euskal Herria agiria zehazten aritu dira egunotan herrietan egindako eztabaidetan, eta «garai berri eta ilusionagarrirako» beren lehentasuna erabaki dute: «Gatazka politikoaren konponbide demokratikoa». Horretarako, gatazkari sustraietatik heldu behar zaiola uste du ezker abertzaleak, eta proiektu guztiak defendagarri izan daitezkeen agertoki bat lortu behar dela: «Ukazio eta lurralde zatiketa egoera honetatik autodeterminazio eskubidearen aitortza oinarri duen egoera berria eskuratzeko dinamiketan jarriko dugu lehentasuna, euskal jendartearen gehiengoa erabakitze eskubidearen aldeko konpromisoetara eramanez».
Ezkerreko mugimendu soberanista eta independentista zabala antolatzeko xedea ere badu ezker abertzaleak. Hala, estrategia nazionala dutela diote, nazio eraikuntzan arituko direla eta subjektu nazionalak bultzatuko dituztela. Horretarako, «erakunde gisa berritu» egingo dira.