ETAren jardun armatuaren amaiera
UPNk parlamentutik kanpoko eztabaidarik ez du onartuko
ETAren erabakiaren ostean mahai politikoa eratzeko proposamena baztertu du UPNren zuzendaritzak
2011-10-25 / Erredakzioa
�Herritarren gehiengoaren borondatea ordezkatzen duten erakundetik kanpoko topaleku edota erabakitze fororik ez da behar». Hala erantzun die UPNk hainbat alderdik, gobernuko kide den PSNk barne, elkarrizketa mahaia abiatzeko egindako proposamenei, ETAk armak uzteko hartutako erabakiaren ostean.
Atzo bildu zen UPNko Zuzendaritza Batzordea, eta, bertan sinatutako akordioaren arabera, «Nafarroa ezin da izan anexionista eta independentisten nahiak aseko dituen txanpona». Alde horretatik, «Nafarroa erakunde propioak dituen eta espainiar nazioan integratua dagoen komunitate ezberdindua» dela aldarrikatu du UPNk. Hortik haratago egon daitezkeen jarrerak «nafarren gehiengoaren borondatea errespetatzen ez duten asmoak» direla gaineratu du. Ildo horretan, UPNk ohartarazi du ez duela onartuko «terroristen, terroristak laguntzen dituztenen edota edozein preziotan akordio bat sinatu dutenen asmorik».
Bildu eta NaBairen kritikak
Bilduk eta NaBaik Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari alderdi politiko guztien arteko elkarrizketa mahaia ireki dezan proposatu ostean dator UPNren erantzuna. Bilduko Maiorga Ramirezen arabera, Barcinak «ezin du ostrukaren estrategia erabili». Haren iritziz, Nafarroako presidenteak «bazterketarik gabeko alderdien arteko elkarrizketan bere burua baztertzen badu», gizartearen gehiengoaren eskariari uko egingo dio. «Hala bada, elkarrizketa gara dezan neurriak hartu beharko ditugu, nafar instituzioen lidergorik gabe bada ere».
Patxi Zabaleta NaBaiko eledunak ere gogor kritikatu du ETAk jardun armatua uzteko hartutako erabakiaren ostean UPNko eta Nafarroako presidenteak izandako jarrera. Haren arabera, «ETAren agiriak Patxi Lopez Ameriketan harrapatu bazuen, are urrunago harrapatu zuen mentalki Yolanda Barcina».
Bilduk zein NaBaik begi onez hartu dute PSNk larunbatean Nafarroako alderdi politiko guztien artean elkarrizketa abiatzeko agertutako asmoa. Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak larunbatean erakutsi zuen elkarrizketarako borondatea, eta, haren esanetan, ireki berri dena «elkarrizketa politikoan sakontzeko unea da».
Santiago Cerveraren (PP) iritziz, PSN «egoera probesten ari da Nafarroako politikan bere burua nabarmentzeko». Ildo horretan, Jimenezek Nafarroako Gobernuan duen presentziari prezioa jarri diola salatu du. Hala, gobernuarekiko «leialtasunez» joka dezan eskatu dio PSNri Nafarroako PPko buruak.