ETAren jardun armatuaren amaiera
«Beste aldea» mugitzeko esperoan
Armak uzteko ETAren erabakia esperantzaz hartu dute euskal presoen senide gehienek. Espainiako eta Frantziako gobernuek zein erabaki hartuko dituzten esperoan daude orain.
2011-10-23 / Mikel P. Ansa
Batzuk errepidean izango dira orain, helmuga duten kartzelara garaiz iristeko urduri. Beste batzuk, bisita bukatu eta etxerako bidea hartzen. Ostegun gauean aterako ziren bakarren batzuk, ETAren adierazpenaren irudiak begietan. Asko ezin izango ziren Bilboko atzoko manifestaziora joan. Denek preso dituzten senide eta lagunei kontatuko zieten osteguneko notizia, eztabaida politikoa astindu duen berria.
Euskal presoen senide eta lagunek kartzeletara bidaiatzen jarraitu dute asteburuan. Osteguneko notiziak itxaropena piztu badie ere, asteburuko planak ez zaizkie aldatu; oraingoz behintzat. Espero eta desio dutenaren eta bizi dutenaren arteko kontraesanean dabiltza senideak azken egun hauetan. «Beste aldea» mugituko den esperantza hazten.
Sentimendu hori islatzen du Ateakireki.com kolektiboak Interneten jarri duen bideoak. Etxerat-ek ostiral iluntzean Iruñeko Sarasate pasealekuan egin zuen elkarretaratzean grabatu zuten bideoa. ETAren adierazpenaren ostean nola sentitzen ziren galdetu zieten euskal presoen senideei, eta hamalau lagunen iritziak jaso zituzten.
Tartean zen Bakartxo Ruiz Bilduko kidea; Zigor Ruiz anaia kartzelan duenez, ostiralean elkarretaratzean zen. «Barruan daudenak», gaixo dauden presoak bereziki, hartu zituen gogoan, eta ahalegin handia egin behar dela azaldu zuen: «Mundu osoak dena eman behar du presoekin, hori argitu arte ez delako egongo benetako konponbiderik».
ETAren erabakiaren inguruan, «itxaropena», «esperantza», «poz handia», «animoa» eta beste aipatzen dituzte senideek bideoan. Baina baita errezeloa ere, emakumezko baten hitzetan sumatzen denez: «Poz handia; eta galdera ikur handia. Beldur naiz beste aldeak ez ote duen modu positiboan erantzungo. Zaila izango da, baina itxaropentsu nago». Kontraesanak sentimenduetan, eta kontraesanak ahoan. Zalantzaz betea agertu da beste andre bat ere: «Zerbait aldatzen dela ikusten hasi arte, ez nago oso konbentzituta; fidatu bai, baina ez nago konbentzitua».
Poza eta «pena pixka bat», biak sentitu ditu elkarretaratzean zen beste senide batek, baina «itxaropen handia» du ireki den aukerarekin: «Horrek esan nahi du laster etxean izango ditugula. Hori da garrantzitsuena niretzat».
Pausoa emango ote duten
Baikortasun-ezkortasun eskalan gorago edo beherago, baina gutxi daude mutur batean edo bestean. Gobernuen hitzezko erantzunekin mesfidati, ekintzazko erantzunen zain daude denak, ikus-entzunean agertzen den gaztea kasu: «Ea Frantziako eta Espainiako estatuek pausoa ematen duten behingoz». Beste senide batek ere hala adierazi du: «Bagenekien iritsiko zela [ETAren erabakia], eta ona izan da itxarondakoa izan arren. Orain itxaroten gaude, beste aldeak pausoa emateko».
Aurrerantzean «oso lan indartsua» egin beharko dela adierazi du beste senide batek, «prozesu berri honetan» aurrera egiteko. Zorrotzago mintzo da gizon bat: «ETAk eman duen pausoa oso handia da, eta uste dut politikariek kontuan izan behar dutela pauso hori, eta bakean utzi behar dituztela gure seme-alabak». Baikorren ageri den senideetako batek ixten du bideoa: «Uste dut hau konpondu egingo dela. Kostatuko da, baina konponduko da».
Bideoa webgune honetan ikus daiteke: www.ateakireki.com