ETAren jardun armatuaren amaiera
Alderdien mahaia sortzea proposatuko dio Mikel Aranak Patxi Lopezi
Alderdi politikoen eta lehendakariaren arteko aldebiko bilerak baino, bilera «multilateralak» egokiago jo ditu
2011-10-23 / Erredakzioa
Alderdi politikoen mahaia osatzeko proposamena berrituko dio Mikel Aranak Patxi Lopezi, Eusko Jaurlaritzako lehendakariari. Ostiralean, alderdiekin bilera erronda bat egingo duela iragarri zuen Lopezek, eta Aranak aurreratu egin du zer proposatuko dion lehendakariari: ETA desagertu arren gatazka politikoak bizirik jarraitzen duela, eta horri buruz hitz egiteko osatu behar dela alderdien mahai bat. «Sentsibilitate politiko guztiek» ordezkatuta egon behar lukete mahai horretan, Aranaren hitzetan.
IU-Ezker Anitza-Los Verdes koalizioaren hauteskundeetarako zerrendak aurkezteko agerraldia zuen, atzo, Mikel Aranak, eta han egin zituen adierazpenok. Aranak uste du Lopezek ez duela era egokian eraman «dagokion lidertza», eta ez dela konturatu azken egunetan gertatzen ari zenaz. Hala ere, bilera errondara pozik joango dela adierazi du Aranak.
Lehendakariaren eta alderdien arteko aldebiko bilerak baino, alderdien arteko bilera «multilateralak» egokiagoak direla zehaztu du Aranak. Otsailean ere proposamen bera egin zion Lopezi; PSE-EEk baztertu egin zuen proposamena orduan.