Konponbideari begira

Berriak

ETAren jardun armatuaren amaiera

Pierre Hazanek ETAren erabakia «oso pauso esanguratsua» dela iritzi dio

Espainiako Gobernuak orain konfiantza eraikitzeko «keinu humanitarioa» egin beharko lukeela dio

2011-10-22 / Erredakzioa

Pierre Hazan Nazioarteko Harremanetarako Taldeko kideak Le Monde egunkariari eta swissinfo.ch webguneari eskainitako elkarrizketa banatan nabarmendu du ETAren agiria «oso pauso esanguratsua» dela borroka armatuaren amaierarantz. Hazanen arabera, behin ETAk urrats hori eginda «komenigarria» litzateke Espainiako Gobernuak «keinu humanitarioak» egitea konfiantza eraikitze aldera. Ezinbestekotzat jotzen du bi aldeek biktimen aitortzari buruz edo presoen egoerari buruz hitz egitea, baita estatuak indarkeria irmo baztertzen duten alderdi oro legeztatzea ere. Sortu, kasu.

Publizitatea