ETAren jardun armatuaren amaiera. Espainia eta Frantzia
Espainiaren alboan segituko duela esan du Sarkozyk
Frantziako presidenteak uste du «demokraziaren garaipena» dela ETAren erabakia; «behin betiko bakea» lortzea du xedea
2011-10-22 / Garikoitz Goikoetxea
Frantziak Espainiaren alboan segituko duela erantzun du Nicolas Sarkozyk, Frantziako presidenteak. ETAren erabakiaren berri jakinda, Espainiako Gobernua babesten segituko duela iragarri du: «Laguntza etengabea emango diogu Espainiari, behin betiko bakea bermatzeko ahaleginean».
ETAk herenegun iluntzean kaleratutako agiriari atzo arte ez zion erantzun Frantziak. Atzerri Ministerioko iturriek lehen unetik berretsi zuten Madrilen alboan segitzeko nahia. Agiri ofiziala atzo helarazi zuen Nicolas Sarkozyk. Laburra da: sei lerro eskas ditu. Hartan, jakinarazi du harremanetan izan dela Espainiako segurtasun arduradunekin, eta zorionak eman dizkio Jose Luis Rodriguez Zapaterori, Espainiako Gobernuko presidenteari. Alderdi politikoak eta herritarrak ere zoriondu ditu. Hara zer esan duen Frantziako presidenteak ETAren erabakiari buruz: «Demokraziak garaitu egin du indarkeria».
Armak behin betiko uzteko erabakiari buruz «oharra hartu» du Frantziako presidenteak. Babestu egin du Espainiako Gobernuaren jarrera, eta agintean den garaian elkarlana sustatu duela nabarmendu du: «Beti egon naiz Espainiako agintarien alboan terrorismoaren kontrako borrokan». ETAk elkarrizketa eskatu die Espainiako eta Frantziako gobernuei; ordea, Parisek ez dio erantzun deiari. Agirian ez du deus esan Sarkozyk, eta berri agentziek aipatutako iturriek ere ez; Madrilen jarrera babestu soilik egin dute. Frantziako Atzerri Ministerioak «eredugarritzat» jo du bi herrialdeen arteko elkarlana.
Frantziako presidenteak Interneten bidez ere helarazi du bere jarrera. Twitter sare sozialean lau mezu helarazi zituen atzo bazkalondoan: jakin duela ETAren iragarpenaren berri, zoriondu nahi dituela herritarrak eta alderdi politikoak, Espainiaren alboan segituko duela, eta gogoan hartu nahi dituela ETAren biktimak. Agirian bertan ere nabarmendu du hori: «Hamarkada luzeetako terrorismoak utzitako biktimei omen egin behar zaie. Ugari dira».
Berri agentziek jakinarazi dute herenegun hitz egin zutela Zapaterok eta Sarkozyk. Frantziako presidenteari eskerrak eman zizkion Espainiako gobernuburuak.