ETAren jardun armatuaren amaiera. Erreakzioak
Basagoitik akordio bat eskatu du, ETA desagertzea lortzeko
Antonio Basagoitik uste du ezinbestekoa dela PSOEren eta PPren elkarlana ETA armak uztera behartzeko
2011-10-22 / Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearen ustez, PPk eta PSOEk akordioa lortu beharko lukete ETAk hartutako erabakia «atzeraezina» izan dadin eta erakundea betiko desegin dadin. Basagoitirentzat, «albiste ona» da ETAk indarkeriaren amaiera iragarri izana, baina uste du lanean jarraitu beharra dagoela, «ETAren negozioa betiko ixteko».
Bide horretan PPk eta PSOEk elkarrekin jardun behar dutela iritzi dio Basagoitik. Haren ustez, «zuhurtziaz» jokatu behar dute bi alderdiok, indarkeriaren amaiera ekarri duen bidea zein izan den argi utzita: «Segurtasun indarrak eraginkorrak izan direlako iritsi gara gauden tokira, eta hori da ETA desegitera eta armak uztera eraman behar gaituen bidea».
Hemendik aurrera bide egokia aukeratu behar dela dio Basagoitik: «Bide onetik joan behar dugu, ordain politikorik gabeko bidetik, Zuzenbide estatuari prestigioa emanez eta biktimak aitortuz, baina bide hori elkarrekin egin behar dugu, hauteskunde lehiatik ateraz eta estatu gai bat balitz bezala hartuz».
Basagoitiri ez dio axola ETAren iragarpenari PSOEk hauteskundeetan etekinak ateratzeak. «Nire kezka bakarra da PPren proiektua Euskadiko herri guztietan defendatu ahal izatea, baita Oiartzunen, Hernanin, Ondarroan edota Lekeition ere. Hori da garrantzitsuena, eta ez domina jartzea».
Bestalde, Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak adierazi du «albiste ona» dela ETAren erabakia, baina azpimarratu du ezin direla ahaztu erakunde armatuak hil dituen «856 biktima».
Desegiteko eskatu du UPDk
UPD alderdia, berriz, ez dago pozik ETAren erabakiarekin: erakunde armatuari desegiteko, armak entregatzeko eta barkamena eskatzeko eskatu dio Nicolas de Miguel UPDk EAEn duen koordinatzaileak. Eskaera horiek eginez bakea desiratzen dutela erakusten dute UPDkoek, De Miguelen arabera. Askatasunak egian oinarrituta egon behar duela dio: «Eta egia bakarra da hemen batzuek pistola jarri zutela eta beste batzuek hildakoak».