Konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia. Hemeroteka
Albiste nagusia eta azal bereziak
Euskal Herriko Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Nazioarteko Konferentzia prentsa idatziko albiste nagusia izan zen biharamuneko edizioetan. Askotariko titulu eta interpretazioak egin zituzten.
2011-10-19 / Koldo Aldabe
Herenegun Donostiako Bakearen Etxean egin zen Euskal Herriko Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Nazioarteko Konferentziarekin eta handik ateratako ebazpenekin lerro editorialak ados egon edo zeharo kontra egon, konferentzia lehen orrialdeko notizia nagusia izan zen Euskal Herriko prentsa idatzian, baita Kataluniakoan eta Espainiakoan ere.
Lerro editorialaren arabera, tituluak informatiboagoak edo baloratiboagoak izan ziren, eta kazetaritza fakultateetan dagoeneko guztiak aztertuko zituzten arren, batzuk urteetan ikertzeko modukoak izan ziren.
«Hiru eskaera bakerako» titulu laburrarekin ireki zuen BERRIAk atzoko zenbakia, baina izan zen hitz gutxiago erabili zuenik; Le Journal-ek bi nahikoa izan baitzituen: «Konferentzia historikoa». Gara-k egin zuen titulurik luzeena azalean, Aieteko ebazpenaren hiru puntu nagusiak biltzeko: «Aieteko Adierazpenak behin betiko amaiera eskatu dio ETAri, elkarrizketa Madrili eta Parisi, eta irtenbide politikoa alderdiei».
Argia astekariak ere gai bera eraman du 2.295. zenbakiko azalera, titulu honekin: «ETAri eta gobernuei deia: bakea eta elkarrizketa».
Enpresa bereko egunkariak izaki, antzeko tituluak eraman zituzten azalera El Diario Vasco-k eta El Correo-k, baina ñabardura batekin. Gipuzkoako kazetak honela zioen: «Konferentziak behin betiko amaiera eskatu dio ETAri, eta gero elkarrizketa politikoa hasteko». Bizkaikoak, berriz: «Konferentziak indarkeria behin betiko amaitzeko eskatu dio ETAri, eta mahai politiko bat iradoki du».
Noticias taldeko hiru egunkariek, berriz, nork bere titulua eraman zuen azalera, eta interpretazio desberdinak egin zituzten. «Bakerako bost urratsera» zioen, labur, Deia-k; «Aieteko Adierazpenak 'ekintza armatuen behin betiko amaiera' exijitu dio ETAri» Noticias de Gipuzkoa-k; «Bake Konferentziak irtenbide bat eskaini dio ETAri, aurretik bere amaiera iragarriz gero», titulua jarri zion Diario de Noticias nafarrak.
Guztiz bestelako izenburua jarri zion, ordea, Diario de Navarra-k: «Donostiako konferentziak bere egin ditu Batasunaren tesiak».
Madrildik begira
Bulego nagusiak Madrilen dituzten egunkarien titulu gehienek gogor jo zuten nazioarteko konferentziaren eta han irakurritako adierazpenaren aurka. El País eta, bereziki, Público dira salbuespenak. Lehenak honela zioen: «Donostiako foroak terrorea 'behin betiko amaitzeko' eskatu dio ETAri». Madrilgo egunkari gazteenak, berriz, hauxe azpimarratu zuen: «ETAren amaieratik urrats batera».
El Mundo-k, ohiko eran, ironia erabili zuen Aieteko konferentziaz idazteko orduan. «Donostiako Jaialdia» zeraman tituluan, eta nazioarteko ordezkariei buruz hau zioen: «Gonbidatutako izarrak, ETAren pregoilari».
El Mundo-k argazki oin batera eramandako titulutxo horren antzekoa izan zen ABC-ren titulu nagusia. Seikotearen argazki handi baten azpian hauxe jarri zuen letra larriz: «ETAren zerbitzura». La Razón-ek, berriz, izena jarri zion atzoko egunari: «U-17: Doilorkeriaren eguna» zioen letra handitan. Eta eskuin muturreko ildo editorialeko kazetekin amaitzeko, La Gaceta-ren titulua: «ETAren mandatariek terroristekin berehala negoziatzeko exijitu diote Gobernuari».
Kataluniatik so
Kataluniako prentsak bestelako begi batzuez ikusi zuen nazioarteko konferentzia. El Punt-Avuí-k itxaropen kutsua eman zion, «Tunelaren amaiera» titulua ipinita. Ara-k honako hau jarri zuen: «Hurrengo urratsa: desarmea». La Vanguardia-k: «Bake konferentziak elkarrizketa eta ETAren amaiera eskatu ditu». El Periódico-k titulu motza ematea erabaki zuen: «ETAren zain».
Frantziako prentsan ez zuten azalera eraman nazioarteko konferentzia. Ikuspuntu desberdinetik jorratu zuten. Sud Ouest-ek, esaterako, «Bakerako gonbita» izenburua jarri zion. Libération-ek, berriz, Espainiako Gobernuaren jarrerako titulua jarri zion: «Madril, intransigente, setiatuta dagoen ETAren aurrean».
Urrunagoko begiradak
Irlandako The Irish Times-eko Paddy Woodworth kazetaria Bakearen Etxean izan zen, eta bertatik idatzi zuen konferentziak ETAri «gatazka amaitzeko aldarrika dezan» eskatu diola. Kazeta horrek editoriala ere idatzi zuen, eta bertan zioen «borondate oneko edonork» ongietorria eman beharko liokeela konferentziaren amaierako eskakizunari eta ez litzatekeela onartu behar Espainiako Gorteetarako hauteskundeak gertu egoteak «bakerako aukera hauskor hau hondoraraztea».
Euskal Herrira etorri gabe idatzi zuen Madrildik The New York Times-eko kazetariak, eta esan zuen edozer gertatuta ere hauteskundeak igaro arte PP eta PSOE ez direla mugituko.
Italiako La Repubblica-k ETA armak uzteko gertu dagoela idatzi zuen, eta Mexikoko La Jornada-k nazioarteko buruzagiek ETAri indarkeria behin betiko uzteko eskatu diotela nabarmendu.
Argentinako Clarín egunkariak, azkenik, berri harrigarri bat eman zuen atzo: «Armak uzteko eta bakea negoziatzeko eskatu diote ETAri», zioen tituluak; baina azpitituluak: «Zaila da hori gertatzea». Egunkari horren «Euskal Herriko iturrien arabera», ETAk ez ditu armak utziko, eta ez da desegingo, «hori erabateko porrota onartzea litzatekeelako». Juan Carlos Algañaraz berriemaile bereziak izenpetu du artikulua.