Konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia. Erreakzioak
Raxoi: «ETAk indarkeria behin betiko amaitzea da garrantzitsuena»
«Konferentziak ezker abertzalearen edozein prentsaurrekoren antza izan du», Javier de Andresen ustez
2011-10-19 / Erredakzioa
Nazioarteko konferentziaren inguruan ez du hitz egin nahi izan Mariano Raxoi PPren Espainiako presidentegaiak. «ETAk indarkeria behin betiko eta baldintzarik gabe amaitu duela iragartzea da garrantzitsuena. Hori gertatu artean ez naiz beste gaietan sartuko». Horrela erantzun die kazetariei Abadiñon (Bizkaia), euskal enpresaburuekin batzartu ostean komunikabideen aurrean egin duen agerraldian.
Donostiako biltzarraren edukiaz ez duela baloraziorik egingo azaldu du, ez duelako «nahasmenaren festa elikatu nahi». Raxoiren aburuz, ETAren amaiera iragartzen duen agiria egon arte, «ez du merezi halako kontuetan sartzea». PPren buruak, hala ere, azpimarratu du «legeak, Zuzenbide Estatuak eta demokraziak» garaituko dutela ETA. Ezker abertzaleak konferentziaren agiriari erakutsitako babesaren inguruan ere hitzik ez duela adierazi nahi esan du Raxoik.
Javier Arenas PPren Lurralde Politikarako idazkariordeak, ostera, bat egin du herenegun Antonio Basagoitik esandakoarekin. Basagoitik adierazi zuen Donostiako biltzarra «onartezina» zela demokratentzat. Arenasek Basagoitiren hitzak txalotu ditu, haren ustetan nazioarteko konferentzia «pantomima» izan delako.
Biltzar horren atzean ETA dagoela iradoki du Arenasek, eta parte hartzaileak «etakideen lagunak» direla esan du. «Gorbatarik gabe joaten direnean etakideen lagunak dira, eta gorbata eraman arren, etakideen lagunak izaten jarraitzen dute». PPko buruak kritikatu du Donostiako konferentziak ez duela estaliko «Espainiako familia askok pairatu duten sufrimendua».
«Terroristengandik eta beren lagunengandik» albiste bakarra espero du Arenasek: «Lehena, indarkeria, estortsioa eta hilketak amaitu direla esatea eta armak entregatzea. Eta bigarrena, terrorismoaren biktima guztiei barkamena eskatzea».
Arabako ahaldun nagusi Javier de Andresek esan du nazioarteko konferentziaren ondorioek «ezker abertzaleak emandako edozein prentsaurrekoren antza» izan dutela. Adierazi duenez, Arabako Diputazioari ez dio eragiten biltzar horretan esandakoak, «ezker abertzalearen inguruko jarduera» delako. Biltzarraren antolatzaileei, berriz, ezker abertzalearen «antzezpenaren koreografoak» izatea egotzi die.